Kongok koltana badu baina aurrekonturik ez

  • Lurralde oparoegian bizitzea kalterako izan daitekeela erakutsi dute Kongoko herritarrek. 1998tik 2003a arteko gerrak ia lau milioi pertsona hil zituen. Gerra bukatuta, herritarrek ahal duten gutxia kentzen diote aberastasun horri, zorretan itotako Estatuak abandonaturik.
Mushangi-ko meategia
Mushangi-ko meategia, Kongon. Koltan bila lan egiten duten haurrak, lanabesik sinpleenekin beharrean.
Mvemba phezo dizolele kazetari independientea da, eta kongotarra. Iaz Pulitzer Center on Crisis Reporting erakundeak enkargatu zion bere sorlekuaz erreportaje saila idaztea, hauteskundeen aurretik. Abuztu honetan Afrikako informazio iturri kualifikatua den Pambazuka News guneak sarean ipini du Mvembak idatzi kroniketako bat: “In Search of Congo’s Coltan” (Kongoko koltanaren bila). Baliabide naturaletan munduko herrialderik aberatsenetakoa den Kongo ulertzeko irudi batzuk eskaini ditu bertan.

Kongo Frantzia halako lau da zabaleraz, eta honen antzeko biztanle kopuruz, 60 milioi inguru. Bere oihanetan eta lurpean dituen aberastasunen artean, azken urteotan batek zorroztu ditu ingurukoen inbidiaren hortzak: koltan izeneko mineralak.

Koltanak osagai ditu kolunbioa eta tantaloa; hortik asmatu zuten “col-tan” laburdura. Sakelako telefonoak, ordenagailu eramangarriak eta bideojokoak egiteko beharrezkoa da gaur egun, daraman tantaloagatik. Gaitasun berezia bide dauka miniaturazko zirkuituetan korrontea kontrolatzeko. Horregatik erabiltzen da hegazkinetan eta energia atomikoarekin ari diren lantegietan ere.

Lehendik ezaguna izan arren, 1990eko hamarkadan piztu zuen irrikia. 2000. urte hasieran prozesatu gabeko koltana 3-40 dolarretan ordaintzen zen, eta urte horren amaieran 400 dolarretan. Belaunaldi berriko telefono eta bideojokoen ugaritzeak ekarri zuen igoera txundigarri hori. Espekulazioak ere bai, urte horietan baitzegoen bere gorienean burbuila teknologikoa. Ia lau milioi herritarren heriotza ekarriko zuen gerran ere eragina izan zuen.

Geroago, asko jaitsi zen koltanaren prezioa, baina ordurako mendi eta oihanetako meategietarako bidea hartua zuten milaka kongotar txirok. Haietako batzuen bila joan da Mvemba Phezo Dizolele kazetaria, Bukavuko eskualdera.

Mvembak txikitan ezagutu omen zuen Bukavu aldea, eta gaur daukan itxurarekin harrituta geratu da hegazkinetik jaitsitakoan. Segurtasun ezagatik, batez ere. Nazio Batuetako soldaduak aurkitu ditu estreina, bakearen izenean bertaratutako hegoafrikarrak, pakistandarrak, eta abar. Ondoren Kongoko Errepublika Demokratikoko Armadakoak ikusi ditu bide osoan. “Azokan daude berriketan –idatzi du–, kale kantoietan zigarreta ahoan, garraio publikoetan zibilen aurretik sartu nahi dute. Beti daude armaturik, ez dute soldata garaiz jasotzen eta sosa eskatzen dute ahal duten guztietan”.

Bideak bezala azpiegitura guztiak era tamalgarrian ikusi ditu kazetariak, eta iruditu zaio hori dela Estatuaren hondamendiaren ispilua. Gutxieneko zerbitzu publikorik ez dago.

Kivu aintziraren inguruotan azkar nabaritu zen koltanaren merketzea, 2001ean. Espekulazioaren beroaldia Mendebaldeko komertziante batzuentzako pagotxa izan zen, eta ostutakoak urrutiko bankuetan gorde zituzten, gerrako jauntxoentzako ere bai. Beroaldia pasa zen, prezioak hondoratu eta hala ere milaka meatzarik segitzen du koltan bila, beste bizibiderik gabe.

Koltana esportaziorako prestatzen duten langileetako batzuk Olive Depot izeneko biltegian aurkitu ditu Mvembak. Harriduraz beteta. Kazetariak minerala garbitu eta tratatzeko makinak ikustea espero zuen, eta horren ordez dozena pare bat langile aurkitu ditu, lerroan jarrita, eskuekin aztarrika meategietatik ekarritako lur zakar beltzean.

Aitzurrez egiten dira sakelakoak

Gizonak hautsez estalita ari dira. Zakuetatik atera eta lurra ontzi zabal batzuetan ipintzen dute, ondoren putz egiten diote beren ahoetatik... eta hautsa harrotutakoan ontzian geratu diren koxkor beltzak, horiexek dira koltana.

Langileek ez daramate inolako jantzi berezirik, gehienek maskararik ere ez. Oinutsik daude, agian propio. Inork ez dauka kontraturik, noski. Goizero, lan egin nahi duten herritar ugari lerrokatzen dira usinako atarian, eta bakar batzuk aukeratuko ditu ugazabak. Egunean irabaziko dutena ez da dolar batera iritsiko. “Baina lan hau ez bageneuka, lanik ez geneukake batere”.
Kontratistak etekin handiagoa aterako dio koltanari, ziur. Baina kontratista ere oso prezio apaletan ari dela dirudi. Hiriburutik etorriko zaizkion komertzianteei koltana librako 1,59 dolarretan saldu die azken aldian. Nazioarteko merkatuan librako 8 eta 18 dolar artean pagatzen da.

Minerala hemendik Ruandan barrena aterako da, Mombasa edo Dar-es-Salaamgo portuetarantz. Asko kontrabandoan, Kinshasako gobernuak ezarritako zergak ez ordaintzearren.

Kazetariak, ondoren, meategietan ari diren langileak ikusi nahi ditu. Horretarako Bukavutik 90 kilometrotara joan behar izan du, Mushangiko minetaraino. Zaindari armatuz lagunduta iritsi dela aitortzen du kronikan; eskualde horretan milizietako jendea dabil batera eta bestera; armadako soldaduekin berriz, ezin askoz gehiago fidatu.

Mushangiko meategietan langile heldu batzuk eta batez ere haurrak aurkitu ditu, adin guztietakoak. Tresnarik kaxkarrenekin eta inolako babesik gabe ari dira. Berdin dio harri solteak erortzen badira edo tunel ilunetan inolako euskarririk ez baldin badago. Izarretik izarrera egiten dute lan.

Hamar urte dituen Bashizi-rekin mintzatu da. “Lan hau egiten dut gure aita zaharregia delako ni mantentzeko. Eta hemen ez dago beste lanik”. Hamasei urteko Baruti-ri galdetu dio ea badakien koltana garesti pagatzen dela Amerikan eta Europan, ordenadoreak, sakelakoak eta bideojokoak egiteko beharrezkoa dela, eta ez, ez zekien.

Irudiok abuztuan eskaini ditu Pambazuka News web gunean Mvemba Phezo Dizolele kazetariak. Egun horietan Znet aldizkarian honako artikulua plazaratu zuten Eric Toussaint eta Damien Miller-ek “El Congo: Una Historia de Saqueo y Sumisión”.
Eric Toussaint oso ezaguna da Hirugarren Munduko Zorra Deusezteko Batzordean (CADTM, frantsesezko sigletan) egiten duen lanagatik. Tou-ssaint eta Millerrek Kongon uda honetan datozen urteko aurrekontuekin zer gertatu den kontatu dute. Hona laburpena.

Antoine Gizenga buru duen gobernuak aurkeztutako aurtengo aurrekontuen zirriborroak proiektu arras neoliberalaren ezaugarriak zituen. Athanase Mtenda Kyelu finantzetako ministroak aitortu zuen Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) buruzagiekin adostuta zegoela. Baina ekainaren 14an proiektuari aldaketak sartu zizkioten diputatuek Batzar Nazionalean, aurrekontua handiagotzeko asmoz.

Lau egunen buruan, ekainaren 18an, bere haserrea azaldu zuen NDFko zuzendaritzak. 23an Kongoko gobernuak Senatuari eskatu zion lehenera eramateko aurrekontuak, munduko diru erakundeari plazer egiteko, eta Senatuak 29an hala egin zuen. Senatuko presidentea, Leon Kengo Wa Dondo, Mobutu diktadorearekin lehen ministro izan zen.

Nazioarteko Diru Funtsari esker, Kongok bere 60 milioi biztanleekin 2.400 milioi dolarreko aurrekontua dauka aurtengo. Biztanle kopuru berarekin Frantziak aurrekontu horren halako 200ekoa dauka. NDFk bere 2.700 enplegatuekin Kongo osoaren aurrekontuaren antzekoa dauka.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude