Himnoak: ederra eta beharra

  • Galiziako Himnoaren inguruko eztabaida sortu da uda honetan, bertakoek ezagutu beharko luketen edo ez, zein neurritaraino erakutsi edo behartu eskoletan horretara eta abar. Egun batzuetan, pil-pilean egon da gaia, hitz-ernegatua lanbide dutenen artean, irrati eta telebistetan bereziki.
Jose Inazio Ansorena
Jose Inazio AnsorenaAlberto Elosegi
Gehienetan iritzi bera entzun da: himnoak ez zaizkie gustatzen guru aburu emaile gehientsuenei. Arazoak besterik ez omen dituzte ekartzen. Hobe litzateke himnorik gabeko munduan bizitzea.

Benetako botereak, aldiz, ez du astirik galtzen eztabaida antzuetan. Estatu guztiek dute himnoa. Futbol talde handi guztiek ere badute.

* * *

Himnoak ederrak dira eta beharrezkoak. Den-denek dute edertasun funtzionala: une batzuetan ederrak iruditzen zaizkigu, geure barruei poza, alegrantzia eta harrotasuna emateko balio digutelako.

Adiskide batek sarri errepikatzen dit mezetara igandero joango litzatekeela baldin eta jaiero Agur Jesusen Ama edo antzeko abesti asebetegarriak kantatuko balira. Bizitzan emozioak behar ditugula zoriontsu izateko, emozio eraginkorrak, aho-betez, arnas osoz, taldean, gora begira kantatzean lortzen diren tankerakoak.

Kritiko aztertzaile zorrotz ustekoek himnoei beren berritasun estilistiko eza leporatzen diete: irudi eta sinbolo topikoak erabiltzen dituztela, Himnoak masarako direla... Norbanakoak himnoetatik urruti sentitu behar omen du, bere banakotasuna babestu nahi badu. Eta boteretsuen itzalean bizi diren adituek, ohi bezala, tranpa egiten dute. Pobreen himnoei barre egiten diete, zein sinple eta, noski, pobre diren.

* * *

Jon Juaristi, gai honetan aditua eta bereziki aritua, ederki olgatzen da Eusko Gudariak himnoaren itzulpena egiterakoan bere liburuetako batean. Ez du, ordea, aipatzen Espainiako himno militar gehienen topiko nardagarrien pilaketa: “Ardor guerrero vibra en nuestras voces...; Artilleros... al oír del cañón el estampido, nos haga su sonido enardecer...; Caballero español, centauro legendario, jinete valeroso y temerario; Mi divisa no conoce el miedo, mi destino tan solo es sufrir, mi bandera luchar con denuedo hasta conseguir vencer o morir...”

Demagogia joko zaharra: inoren edo ezeren karikatura aukeratzea barregarria dela esan ahal izateko. Egia da Eusko gudariak himno militarra dela eta topiko guztiak erabiltzen dituela. Baina, aitortu behar zaio ederki konbinatzen dituela denak testu labur eta eraginkorrean. Himnoa den aldetik, benetan lortua dago eta, behinik behin, ez da plastada luze aspergarria.

Bestetik pertsonak ez gara indibiduo hutsak. Denok dugu gugan hainbat taldeekiko lotura (familia, adiskideak, auzokoak, kirol-kideak...). Horiek guztiak ere gure izaeraren osagarriak dira.

Arazoa da himnoak noiz eta nola erabili behar diren. Eta noski zer adierazten duten. Ideia eta helburu maltzurrak dituztenak ere badira. Une egokia aukeratuz gero, himnoak bere goia jotzen du. Baina maizegi edo tenore desegokian erabilita, irrigarri edo beldurgarri gertatzen da.

* * *

Zoriontsua himno askorekin birloratzen den pertsona, bere sentimenduak alor askotan eta beste pertsona askorekin batera zabaltzen direlako.

Zoriontsua maite dituen himnoak lotsarik gabe aldarrika ditzakeena, emozioak eta ideiak bateratsuak dituelako.

Zoriontsua beren himno kuttunetan absurduari zirrikitua uzten diona, konturatu delako arrazoiak ez duela dena betetzen bizitzan.
Zoriontsua besteen himnoak entzutean, ez gorrotorik, ez inbidiarik, ez lerde gaiztorik duena, begirune eta senidetasuna baizik, humanitate osoarekin bat egiten ikasi duelako.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude