Baserrietako euskara

  • Neure bizitzan zorte handia izan dut. Berrogei urtez 23 baserritan bizitzea, zazpi probintzietan. Hasi Bizkaiko Zeanuritik eta Zuberoako Larraineraino. Baserrietan euskara guztirakoa da. Animaliak, behiak, ardiak, ahuntzak, oiloak gobernatzea, basoko lanak, soloa ereintzarako preparatzea, ereitea, uzta biltzea dela... lanerako erabiltzen den tresneria dela, milaka hitz erabiltzen dira, kalean ezezagunak direnak.

2007ko irailaren 04an
Gotzon Garate
Gotzon Garate
Azpeitian ikerketa bat egin zuten. Baserrietan kalean baino askoz lexiko, atsotitz, esamolde gehiago erabiltzen zirela ikusi zuten.
Adibide txiki bat. Nik neure atsotitz liburuan astoari lotuak dauden ehun atsotitz baino gehiago jaso nituen zazpi probintzietan. Kalean astorik erabiltzen ez denez gero, ez dakizkite atsotitz horiek.

Azpeitian sei urte eman nituen eta gero berrogei urtez egonaldiak egin izan ditut hango Odriozolatxo baserrian. Konturatu naiz kalean ez dutela, adibidez, “eraitsi” erabiltzen. Errezilera jotzen duten baserrietan oso ederki bereizten dute “jaitsi” (jetxi ahoskatzen dute) eta “eraitsi” (eratxi ahoskatzen dute).

“Jaitsi” intransitibo erabiltzen dute: “Atzo kalera jaitsi nintzan”. Eta eraitsi transitibo: “Eraitsi ezazu lastoa ganbaratik”.

Zoritxarrez, baserrietan bertan hitz asko galdu egin dira. Gure egunotan ia ez da garirik ereiten. Gari ereiteari eta biltzeari hitz eta esaldi piloak loturik zeuden. Gauza bera esan dezakegu errotako lanei buruz, lihoari buruz, ogi erretzeari buruz.

Gazteek zaharrek baino gutxitxoago dakite euskaraz. Erdaraz hobeki.

Sunbillan, adibidez, nik etxeko andreari: “Maritxu, nola eramango duzu kalera bildotsa, libre edo uzkalia”.

Juanito, etxeko semeak galdetu zidan. “Zer da hitz hori? Ez dut sekula entzun?”. Amak berehala erantzun zion: “Bai Juanito, guk beti erabili izan dugu hitz hori: Uzkali. Besoak eta hankak lotzea esan nahi du”.

Goizuetan ere zaharrek etengabe erabiltzen dute uzkali.

Nafarroa Behereko Landibarko Mastrika baserrian gauza bertsua. Mixel, hirurogei urteko semeari sagarrondoan zegoen belar gaiztoari nola esaten zioten galdetu nion. “Horrek ez du izenik”. Kattalin amonak: “Horrek mihura du izena”. Gipuzkoako baserrietan ere “miura” esaten diote. Bizkaian “uzturi”.

Zaharren ahotik milaka atsotitz eta esapide bildu izan ditut berrogei urte honetan, gazteek ez dakizkitenak. Egiten ari naizen esapide hiztegian agertuko dira esapideok.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude