Bandera jaitsita

Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
Burlatan eman dut uda. Ez dirudi oso originala, baina XXI. mendean munduko beste muturrera joateak ere ez. Hartara, etxean harrapatu naute Jose Inaziok aurrekoan aipaturikoek, eta banderen gerrak ere bai. Ez naiz, lanak hemen atxikia egon arren, batere aspertu –hau ez da egia–, adiskide guztien opor narrazioen entzule zintzoa izan bainaiz, txandaka, haiek itzuli ahala. Hondartzan, mendian, filmetako hirietan, paraje oraindik paradisuzkoetan zeinen ongi pasatu duten kontatzen zidaten bitartean, nik, errukiturik, sineste plantak egiten nituen, ahal bezain ulerkor. Haiek, bidaiara abiatu aurretik sentituko zutela bazekiten horri berari lotzen zitzaizkion, flotagailu bati bezala. Izan ere, izeba bat Egiptora lehen aldiz joatekoa da –hau egia da– eta aurrekoan inpresionatuta aletzen zizkidan bertako miragarriak, oraindik bisitatu gabeak baina ez hargatik ezagutu gabeak. “Piramideak inpresionanteak dira, norbera hain gauza gutxi sentitzen da beraien ondoan…”. Bidaiatzea dagoeneko ariketa ezinezkoa da. Oro bidaiatuta dago.

Karibera eta Tenerifera joateak gaur prezio bera dute. Kapitalismoak distantziak laburtu ditu eta etxean gelditzea garestitu arras. Antikapitalistak ere lekutzen dira, horratik. Nire auzokide bat, brigadista, Palestinara joan da aurten, iaz Venezuelan izan zen, aurreko urtean Chiapasen. Galdetzen diot neure buruari zein sistema soziopolitiko aupatzen dugun inora ez goazenok.

Berdin-berdin, zurea irakurri ondoren, Josi, neuretako galdetu dut zein bandera dagokigun inongo banderak ordezkatuta sentitzen ez garenoi. Zuriari –esango du batek–, zuria. Baina ez zait iruditzen zuri naizenik –hau ez da egia–; zuri, Ur?

Uztailean Eako Poesia Egunetan izan naiz. Emakumea eta Literatura –edo alderantziz, edo bata bestean, edo bata bestearen– gai nagusia zen. Luze joko luke hor ikusitako eta aditutako guztia kontatzeak, zenbat disfrutatu nuen –esan nahi baita, asko– azaltzeak eta ideiak zenbat argitu zizkidaten –kasu honetan, gutxi– aitortzeak. Hara bi belaunaldiko idazleak bildu zituzten, eta hortik atera nuen ondorio orokorra banderen auzira ere aplika zitekeen: aurreko belaunaldikoek eite esentzialista handiagoa daukate emakumetasunari buruzko ideiei dagokienez, eta gazteagoak ez dira arduratzen akaso oraindik lortu ez diren –baina agian bai nolabait garaitu diren– bataila zaharrez. Honek ez dakit zer frogatzen duen, baina zerbait frogatzen du seguruenik. Belaunaldien arteko iraultzak iraultzailea ez iruditzera eraman duela, agian. Gazteak esker beltzekoak direla –hau kasik ziurtatua da– aurrekoen lanekiko. Mundua, azkenean bai, aldatu egin dela.

Bertan Uxue Apaolazak esandako guztiarekin bat egin nuen nik. Hau, edozein banderapekoa delarik ere, herri normaldu bat ez delako enegarren froga da –egiaztatu berri dudanez– oraindik inork ez duela haren mintzaldia youtuben zintzilikatu.

Banderei hertsiago lotuta, eta zehazkiago ikurriñari, Nafarroan zer mintzatu asko eman dute Nafarroa Bai taldearen kanpainan ikusi diren ikurriña urriek. UPNk azpijokotzat jo du. Nik hala izan ez dela pentsatu nahi nuke, nik nahiago nuke gure euskalduntasunak, nahikoa ikurra izaki, ez balu trapurik behar. Besteak beste, genero kontuetan bezala, gauzak ez direnean batzuek ikusarazi nahi diguten bezain zuri-beltz. Banderek pertsonak dituzte, literalki, estaltzen. Gaurko identitateak higikorragoak, bestela esanda, turistagoak dira; norberaren biografiak ezartzen du nahierara. Askok ez lukete ulertuko nire identitate lehentasunetan nazio auzia oso behean dagoela esango banu.

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude