Estrategia barik dabil abertzaletasuna?

  • durangoko atentatuak erakutsi du hamarkadetan ezagutzen dugun gurpil zoroak bere abiada jarraitzen duela, atentatu saiakerek lehenago edo geroago fruitua izan dutela. Ez dena horren argi ikusten, saiakera horien kostu militarra da, nahiz eta ETAk aterako dituen bere kontuak. Edozein modutan, iritzi publikora iristen den mezua da erakunde armatuari gero eta zailagoa zaiola bere jardun armatuan aritzea, ustezko etakideen etengabeko atxiloketa eta polizi indarren kontrola gero eta handiagoa dela.
Horiek begibistakoak diren moduan, horren agerikoak dira, halaber, ETAk jarduteko eta berpizteko duen etengabeko ahalmena. Ia mende erdiko jardun armatuak eragin duen dinamikak, behin-betiko erakutsi beharko luke ETAren indarkeriaren amaierak irtenbide negoziatua izango duela edo ez dela irtenbide egokirik izango. Su-etenaren usainean edo negoziazio politikoen gorian, “bakearen truke, deabruarekin ere negoziatu behar dela” eta gisakoak saltzea eta atentatu garaian elkarrizketa eta negoziazioaren irtenbidea madarikatzea erabat kontrajarriak dira. Neurri batean uler daitezke politikaren azaleko fluktuazio gisa, baina inoiz ez sakoneko korronte gisa.

Baina negoziazioa eta elkarrizketaren irtenbidean sinesten dugunok ere badugu arazo latza, gero eta zailagoa egiten zaigula ulertzea irtenbide hori eman dadin, aktore politiko nagusien minimoak zeintzuk diren. Azken su-etenaren inguruan eragile nagusi gisa jardun duten aldeen azalpen ezofiziosoek balio izan dute zertan jardun duten jakiteko, baina ez akordioa lortzeko bakoitza mahaiaren gainean zer jartzeko prest egon izan den.

Bitartean, ANV-EAEk jasan beharko ditu gurpilaren hurrengo ondorioak, ilegalizazio hotsen artean aritu beharrean kasurik arinenean eta Batasunaren urratsak jarraituz txarrenean. Ilegalizazio politika, besteak beste, antidemokratikoa da erabat, baina lau urteko esperientziak mingarria dela ere erakutsi du. Eta Madrilek inork baino hobeto daki hori.

Eusko Jaurlaritzako hirukoa ez dago bere onenean, udal hauteskundeen biharamona ez da gozoa izan eta ez da garbi ikusten abuztu bukaerako buruzagi jeltzale zenbaiten haserreak zer ekar dezakeen. Iñigo Urkulluk EA eta EB bere tokian jarri nahi izan dituela aipatu da, eta Urkulluk jakin badakienez horiek gabe hirukorik ez dagoela, pentsa liteke alternatibarik ere izan dezakeela, PSE alegia. EBB norabide hori finkatzen aritu da bere agintaldian eta honen bukaeran bide hori tinkotasun handiz ari da defendatzen Josu Jon Imaz bere iritzi artikulu sendoekin. Eta denak pentsarazten du, edo gailenduz edo kontsentsuz lortuta, Imazek bere artikuluetan aipatzen dituen kontzeptu nagusiek indar handia izango dutela EAJren ondorengo lau urteetako ibilbidean.

Hirukoaren dinamikatik at, zaila da ulertzea Joseba Azkarragak abertzaletasunaz esan zituenak lehendakariaren aurkakoak izatea edota EAJren eztabaida baldintza lezaketenik –baita asmo horrekin egin izan balira ere–. Logikoagoa da pentsatzea Ibarretxe planaren arbuioa eta bake prozesuaren apurketaren ondoren, abertzaletasunean jarraitu beharreko bideei buruzko hainbat hausnarketa izango direla eta horietan bai, horietan eragin gura dela.

Edozein kasutan, adierazgarria ere bada hirukoaren krisia dioten bezain gogorra baldin bada, berau zuzentzen duenak, lehendakariak alegia, orain arte txintik ere ez esan izana.

Hilaren 1ean, larunbata, PSNren Lurralde Zuzendaritza bilduko da. Ferrazek egindako inposaketaren ondoren makinatxo bat ahots kritiko entzun dira PSNren baitan. Orain ikusi beharko da horrek zer ondorio dakarren kongresu arteko organo erabakigarrienean.

Ezinegona handia da PSNren baitan eta burua altxatzeko aukera eskasa epe laburrera, areago Madrildik finkatutako zeregin eta estrategiarekin. Oposizio zeregina ere ezabatu zaio, nekez egin baitezake oposizio sendorik aldaketarako aukera etengabe esku artean eduki eta aktibatzen ez duenak. NaBaik du orain benetako oposizioa bereganatzeko aukera eta hori baliatzen badu, apurka alternatibaren buruzagitza ere berea izango da.

Yolanda Barcina eta Miguel Sanz non dauden ikusita, lehenengo begiradak ezer ez dela aldatu aditzera eman dezake. Baina gutxiengoan aritzeak zenbait aldaketa ekarriko ditu eta legealdian zehar ikusiko dira.

Azkenak
2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Eguneraketa berriak daude