«Beharrezkoa da monopolio informatiboa apurtzea»

  • 2001eko krisialdiak eta ondorengo hilabeteetako gertaerek mundu osoko telebistetan hedatu zituzten Argentinako irudiak. Haietako asko dokumentalista ezezagunek grabatu zituzten. Izan ere, Euskal Herrian ez bezala, Argentinan luzea da borrokak filmetan jasotzeko ohitura, eta Fernando Birri, Raymundo Gleyzer edota Pino Solanas dira tradizio horren lekuko. Natalia Polito (Buenos Aires, 1974) aipatutakoek egindakoari jarraipena ematen saiatzen direnetako bat dugu. Udan Euskal Herrian harrapatu genuen, azken lanak erakusten.
Natalia Polito
Judith Fernandez

Birriren eskolak 50 urte bete dituen honetan, dokumental argentinarrak ezaugarri propioak mantentzen dituela esan al daiteke?


Gure dokumentalaren jatorria 50eko hamarkadakoa bada ere, lan aipagarrienak 70ekoak dira; urte haietakoak dira Raymundo Gleyzerren Cine de la Base edota Pino Solanasen Cine de la Liberación egitasmoak, biak 1976ko Kolpeak zapuztuak, Gleyzer bahitu eta desagerrarazi egin baitzuten. Egungo dokumentalistok euren lanari jarraipena eman nahi diogu eta lan horrek erabilitako metodologiarekin eta zinera erakarri nahi dugun ikusleriarekin du zerikusia, baita jorratzen ditugun gaiekin eta berriztapen estetikoekin ere. Gaietan, ildo bera dugu: giza mugimenduek bultzatutako borrokak, 70eko ikasleak edota 90eko langabetuak; hedabide handiek isilarazitako ahotsak. Borrokalariak dira, beraz, filmetako protagonistak. Bestalde, Cine de la Base planteamenduaren baitan, filma ekoiztea ez zen zeukaten ardura bakarra, berau banatzea eta ohikoa ez zen ikusleengana helaraztea ere lan garrantzitsuak ziren. “Fabrika bat, zine areto bat” zen lema. Gaur, fabrikarik ezean, plazak, elkarretaratzeak eta mugimenduen egoitzak ditugu areto.

Esaten duzunaren arabera, zinegileen eta giza mugimenduen arteko elkarlana dagoela ematen du.


Borrokan daudenek euren historiak kontatzeko gai izan daitezela nahi dugu eta teknologia berriak ezagutu eta erabiltzeko ikastaroak antolatzen ditugu. Hala ere, hamaika zeregin dituenari beste ardura bati eusteko eskatzea ez da xamurra. Ondo legoke mugimendu bakoitzeko berriemaile bat egotea, baina, momentuz, dokumentalgileak gara lanari eutsi behar diogunak. Mugimendukoak poliki-poliki joango dira sartzen, praktikaren bidez.

Zinearen inguruko teknologia gero eta merkeagoa da. Lagungarria al da hori zuen helburuetarako?


Bai, zinematik bideora eman zen jauzia eta Internet garrantzitsuak dira oso, tresna jendearengana hurbiltzen baitute. Dena dela, kontu handiz ibili behar dugu eta jasotzailearen arabera tresnak aukeratu. Hots, auzo txiro bateko biztanleei zuzentzeko hobe dugu telebista erabiltzea, Internetik ez dutelako. Telebista atsegin dut boteretsua delako. Nire ustez, kartelak jartzea ekintza zahartua da, ez du ezertarako balio. Telebistak aldiz, ideiak zabaltzerakoan indar itzela dauka. Horregatik, lehentasuna ematen diogu herri telebistak sortzeari. Azken urteotan horretara zuzendu ditugu ahaleginak; piketeroek, herri batzarrek eta dokumental taldeek bat eginez, Buenos Aires Handian hainbat proiektu jarri dituzte abian, TV Piquetera kasu. Duela hogeita hamar urte bezala, beharrezkoa dugu albisteen gaineko monopolioa apurtzea.


Zeintzuk dira, zure ustez, Argentinako telebistaren eta hemengoaren arteko aldeak?


Hemengo telebista kateen albistegiak ikusita, Argentinan albistegirik ez dagoela esan daiteke. Asteburuetan, adibidez, ez dago izen hori daraman telesaiorik ere! Zuenean ulertu dute hedabideen rola eta pentsamendu bakarra sortzeko duten garrantzia.


Zelakoa da dokumental argentinarraren osasuna?


Asko dira zeregin hauetan gaudenak eta dokumentalaren egoera ona da. Badira, batetik, 2001a baino lehenago lan egiten hasiak diren dokumentalgileak, Boedo Films eta Cine Insurgente bezalakoak, eskarmentu handikoak. Haietako asko urtebete duen DOCA (Argentinako Dokumentalgileak) elkartean daude eta elkarte honen helburuetako bat da diru-laguntza guztiak ez daitezela joan ekoizpen enpresa handietara, telebistara. Gehienak dokumental luzeak oso baliabide gutxirekin egitera ohituta daude.
Bestetik, 2001eko Argentinazoaren ostean jaio diren taldeak daude. Hauek nahiago dute auzoetan lan egin eta TV Piquetera bezalako proiektuak bultzatu: hamabost minutuko filmak, kontrainformaziora zuzenduak gehienbat. Argentina barnealdean hainbat talde dauden arren –Saltako Wayruro, Rosarioko La Conjura TV edota Kordobako Cuarto Patio–, gehienak Buenos Aires hirikoak dira. Azken hilabeteotan ikusgai egon diren luzemetraien artean, La Crisis causó dos muertes (Escobar eta Finyarb, 2007), Corazón de fábrica (Ardito eta Molina, 2007), Yo pregunto a los presentes (Guzzo, 2007) eta Gaviotas Blindadas (Mascaró, 2006) nabarmendu ditzakegu. Lehenengoa hedabideen lanaren inguruko hausnarketa sakona da eta agerian uzten du hedabide handiek berriak nola aurkezten dituzten, nola esaten duten gezurra. Mascarórena interesgarria da, oso baliabide urrirekin eginda dagoen arren bost urteko lanaren ostean argitara ateratzea lortu dutelako. Bertan, Argentinan isilarazita egon den Herriaren Armada Iraultzailea, Argentinako gerrilla marxista da protagonista.


Eta zeintzuk dira zuk ekarri dituzun lanak?


MTD Maximiliano Kosteki, Cromañón eta Wallmapu ordu erdiko informeak dira, piketeroek eta maputxeek bizi dituzten egoerak salatzeko eta ezagutarazteko eginak. Yaipota ñande igüi (Gure lurrak nahi ditugu), berriz, ordu eta erdiko filma da eta zine-areto komertzialetan ikusgai egon da. Guaraniak euren lurrak defendatzen erakusten ditu.

Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude