Asaba zaharren baratzean, Oria Ibarrean...

  • Asaba zârren baratza/untzadun ormek esia,/eguzkiak lên maitea…” idatzi zuen Xabier Lizardik behinola. Ibilbide honen xedea asaba zaharren baratzean murgiltzea da, ondarea ezagutaraztea eta gozaraztea; gerora denon artean zaindu dezagun. Gure herriaren ondarea kultur eta natur ondasunen multzoa da, gure arbasoengandik oinordetzan jaso duguna. Gaur egun arteko historia, ohiturak nahiz bizitzeko modua ulertzen eta ezagutzen laguntzen diguna. Ondarea gizakiak sortutako oroitzapen kolektiboen eta identitatearen oinarria da, kultura, hizkuntza eta bizitzeko modu zehatz batekin identifikatzeko baliagarria dena. Iraganetik jasotzen dugun ondarea, unean bertan bizi duguna, eta etorkizuneko belaunaldiei utziko dieguna: memoriaren ondare eta ondarearen memoria.
Alkiza
Alkizako Udala
Ibilbidea Anoetako plazan hasiko dugu; XVI. mendeko San Joan eliza kokatua dagoen lekuan hain zuzen ere. Hernialderako bidea hartuko dugu jarraian. Argindegi baserritik aurrera ikastolarako bidean, Txulo baserrian eskuinera hartuko dugu; aurrerago eta PR-Gi 13 ibilbideko marka zuri-horiei jarraituz Iturgaitzaga baserrira igoko gara, han, ezkerrera jo eta Isastiko barrutira helduaz. Isastin bidegurutze bat aurkituko dugu, eskuineko bidea hartuko dugu; zuhaitz artean dagoen bide zabal bat hain zuzen ere. Marka horiei jarraitu eta pago handi bat topatuko dugu, mugakide diren hiru udalerrien mugarriaren ondoan dagoena eta horien inizialak dituena alegia: Anoeta (AN), Alkiza (A) eta Hernialde (E). Bidea jarraikiz Urkullu eta Arraitza baserrietara helduko gara; aurrerago Anoeta eta Alkiza elkartzen dituen errepidera iritsiz. Errepidean ezker norabideari helduko diogu; aurrera egin, eta laster, Haranea bailaran, eskuinera doan auzo-bidea hartu eta Alkizako erdigunera iritsiko gara, Lete oinetxearen aurretik. Herri-gunea San Martin elizaren inguruan eraikia da. Elizaren interesgunerik nagusienetakoa Miguel de Irazusta herriko semeak zizelkatutako erretaula da; Euskal herriko eskultura barrokoa ezagutzera eman zuen Aginaga baserrian jaiotako artistak.

Plazatik aparkalekuaren ondoan dagoen Santiago baselizarantz egingo dugu. SL-Gi 6 ibilbideko marka zuri-berdeei jarraituz Etxabe-Txiki baserria atzean utzi eta Txurro mendia (431m) eskuinaldetik inguratuko dugu. Bidegurutze batean, SL-Gi 6ko markak utzi eta PR-Gi 13ko marka zuri-horiei segika hasiko gara. Zumitza baserria igaro ostean Basozabaleko karobira iritsiko gara. Karobi edo kiskaltzeko labe honetan kare-harria erretzen zen 1.000º C-tan, kare bizia egiteko. Kare bizia soroak ongarritzeko, etxeak zuritzeko, bazterrak desinfektatzeko eta arrautzak kontserbatzeko ere erabiltzen zen. Marka zuri-horiei jarraipena emanez Aginaga eta Saletxe baserrien aurretik igaroko gara. Aginaga baserriaren fatxada nagusian atea inguratzen zuen puntu erdiko arkuaren aztarnak ikus daitezke, armarri handi eta idi-begi bat haren gainean. Bi eguzki-erloju ere baditu etxe horrek.

Hortik beherantz doan ezkerreko bidea hartuko dugu, berriz Anoetako lurretan barneratuz Aginagazpira joateko. Aginagazpitik behera bidegurutze batera iritsiko gara; pintatutako markei jarraituz zuzen, aldapan gora ekingo diogu. Hurrengo bidegurutzean eskuinera egingo dugu markei jarraituz. Eskuinera egin aurretik, hala ere, 50 metro aurrera egingo dugu Ateaga baserria bisitatzeko, ez zaigu eta damutuko. Aurrez aipatutako desbideraketan eskuinera eginda Ateagako bordaraino iritsiko gara eta horra heltzean baso-pistatik jarraituko dugu, Basagaingo aztarnategia topatu arte.

Basagainen zokomiran aritu ostean bertara igotzeko hartutako bidetik behera egin eta atzera Basagaingo bidegurutzera iritsiko gara; bertan PR-Gi 127 ibilbideko markei jarraituz Agirre Txiki bordarako eta Agirreko karobirako bidea hartuko dugu. Bide honi jarraituz Anoetako Elbarrena bailarara helduko gara, eta Sarobe, Agirre, Etxeberria eta Tapia baserriak ikuskatu ahalko ditugu besteak beste. Tapia baserrian gaudela, trenbidearen gaineko zubia igaro ostean ezkerretara hartuko dugu. Kasu honetan Santiago bidea seinaleztatzen duen gezi horiak jarraituko ditugu Anoetara iristeko. Trenbidearen azpiko bigarren tunela zeharkatzean ezkerretara doan bidexka hartuko dugu; hartara herriko plazara Arozetxea baserri paretik igaroaz helduko gara.

Basagain, Burdin Aroko herrixka

Basagainen (295m) duela 2.500 urte inguru hiruren bat hektareako Burdin Aroko herrixka bat dago. Barruti honek Oriako haran gehiena hartzen zuen. Herrixkak leku estrategikoetan kokatzen ziren, eta leku horietatik lurralde zabala kontrolatzen zuten. Harresiz inguratutako barrutiak ziren. Etxebizitzak egurrarekin, lokatzarekin eta harriarekin eraikitzen zituzten. Etxebizitzaren erdialdean beheko sua zegoen, eta gainerako gelak landarezko armazoiaren gainean egindako lokatzezko hormek banatzen zituzten. Burdin Aroko jendeak, burdinaren metalurgia menperatzeaz gain, zeramikan tornua erabiltzen hasi ziren, eta egurra tailatu eta beren jantziak ehuntzen ere moldatzen ziren. Zereal eta lekadun laborantzak zabaldu ziren. Alea ontzi handietan jasotzen zuten, ondoren eskuz ehotzeko. Ardiak, ahuntzak, behiak eta txerriak hezten zituzten, eta animalia horietatik haragia, esnea, artilea eta lan-indarra ateratzen zuten.

1995. urtetik, Aranzadiko arkeologo talde batek, Xabier Peñalverren eta Sonia San Joséren zuzendaritzapean, udaro indusketa-kanpaina bati ekiten dio Basagain mendiaren gailurrean aurkitu den herrixkan. Herria biltzen zuen harresiaren aztarnak aurkitu dituzte eta orobat etxebizitzenak: esaterako, zutabeetako falkak eta pezoak. Halaber, zeramika-ontzien pusketak berreskuratu dituzte, gehienak eskuz egindakoak, tornuz egindako gutxi batzuk badiren arren. Nabaria da burdina erabiltzen zela, material horretako pusketak eta zepak aurkitu dira eta. Datazio radiokarbonikoen arabera, herrixka hau duela 2.000-2.500 urtekoa da. Anoetako Udalak talaia apropos honetan sei informazio-panel jarri zituen arkeologia-gune honetaz gozatu nahi dutenei bisitaldi gidatua errazteko.

XVI-XVII. mendeetako Tolosaldeko baserriak

Baserria da familiari izena eta izana eman izan diona. Baserria, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerarako eta familiaren bizimodurako beharrezkoak diren toki guztiak hartzen dituen espazio fisiko eta berezko identitatea duen eraikuntza arkitektura-eredua da.

XV. mendearen amaieran sortu ziren, aurrez zeuden Erdi Aroko etxolen ordez, herrialdeko baldintza sozial, ekonomiko eta teknologiko berrien erantzun. Eskualde honetan lehenengo baserrien eraikuntza XV. mendearen bukaeran eta XVI. mendearen lehenengo erdian hasi zen. Garai hartan, tradizio gotikoaren eta errenazimentuaren elementuak tartekatzen ziren. Zura dugu lehen baserri hauen arkitekturaren protagonista nagusia, harizti ugariek zurezko egitura eskergak egiteko nahi adina material ematen zuten-eta. Barruan, sagardoa egiteko dolareak baldintzatzen zuen espazio guztia. Beheko solairuan aziendak gordetzen ziren hala behar zenean eta goiko solairuetan uztak, garia eta artatxikia batez ere. Nekazarien bizitokiak ez zuen leku handirik hartzen. Ibilbide honetan errenazimentuko baserri-dolare mota honen bi adibide bikain ikusiko ditugu: Sarobe eta Arozetxea baserriak. Biek dituzte barnean sagardoa egiteko dolare handietako zurezko zutabe eta habeen egiturako zatiak. Aipagarria da, bestalde, Iturgaitzaga baserriaren harri zizelkatuko leihoburuak, arku konopialen forma dutenak.

XVII. eta XVIII. mendeetan, baserriak berritu egin ziren aurrerapen teknologiko eta bizilagunen behar berrietara egokitzeko. Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sagardoaren ekoizpena moteldu zen, labore berri eta iraultzaile bat agertzen zen bitartean: artoa. XVII. mendearen hasieran, elementu berriak agertu ziren Anoetako baserrien arkitekturan, hala materialetan nola eraikinen diseinuetan. Ateaga da arkitektura eraberritu duen beste baserri nagusietako bat eta haren aurrealde nagusia Anoetako guztien artean monumentalena da. Eraikinak zurezko armazoien tradizioari eusten dio, beheko solairuan, leihoen eta arkuaren inguruan harlandua nabarmentzen den arren. Ardatz bertikalean honakoak nabarmentzen dira hurrenez hurren: goiburuko zurezko urkila alderantzikatua, familiaren armarria eta ezkaratzaren aurreko erdi-puntuko arkua.

Etxeberria eta Tapia XVII. mendearen bigarren erdian edota XVIII. mendearen hasieran zaharberritu ziren baserri handietako bi ditugu. Bi baserriotan ikusgarriak dira teilatupeak eta horiei eusten dieten zutabeak eta besoak. Teilatupe edo ganbara hauetan uztak eta belar-bazka gordetzen ziren eta zurezko egituran zeuden hutsuneen bidez aireztatzen zituzten. Aipatzekoak dira zurezko armazoiak eta aurrealdearen goiburuan dituzten urkila alderantzikatuak edo astazalkiak, eskualde honetako baserrien arkitekturan soilik ematen den elementua.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude