Tintin Euskal Herrian

  • Udak mendi bihurtzen du bihia, albiste bestela ez litzatekeena: Berdintasunaren Aldeko Britainiar Batzordeak Tintin Kongon ez saltzeko galdegin du, “arraza estereotipo zakarrak agerian” jartzen dituelako. Arrazoiek, harriaren pisua dute: “Liburuak arraza aurreiritzizko irudi eta hitz ankerrak ditu, bertako salbaiek tximuak dirudite eta ergelen moduan mintzo dira”. Liburuarentzat, aukera bakarra ikusten du batzordeak, alegia, museo batean erakustea, “astakeria arrazista eta demodea” dioen afixa handi bat duela ondoan.
Iñigo Aranbarri
Dani Blanco
Mendiak, bistan da, agerian du bihia; nabarmen garaua. Geure Tintinen bila, sarea bota dut. Arrazakeria kontuetan, ez gabiltza gibel. Mexikon dela, Jean Elizalde, Zerbitzarik, oharra Gure Herriako irakurleei: “Hura begitartea! Nihun ez dute segurki lehen garhait saririk irabaziko beren edertasunarentzat! Ez da Indianoak baino mozkor handiagorik. Ez, Indianoeri batere ez diotet nahi.
Egia da ez nukeela lehen kausituari ezpainetan musurik emanen…”. Hori mexikarrak. Espainiaren inperio ahuldutik manumitu nahian dabiltzan kubatarrak ez dira ederragoak, ordea. Kasu Emeterio Arrese, gure poeta errepublikano laikoari: “Mutur zapalak, ez dakizute/zer dan emen jaiotzia/seme leialak dakin bezela/amarengatik illtzia”. Bertsotan, eta Pello Urkiolaren karikaturara jo gabe, jatorrago, entzun dugu handiagorik.

Arrazaz landa, berriz, gura bestekoak ditugu zapalketa oihuak. Yomingo Soubelet-ek hagiografia ezin ederragoa du Petain marexalaz. Filofaxistez ari garelarik, Jon Mirandek pedofiliaren gorazarre lotsarik gabea egiten du, zoragarri egin ere. Neskatxen erabileraz gabiltzalarik, berriz, non dira emakumeak, oro har, Tintinen kongotarrak bezala, “estereotipo zakarren menpetik” libratzen…?

Zalantzarik gabe, askotan hobe da ederretsi den obraren egilea ez ezagutzea. Borgesen ipuin zoragarriekin gozatu ederrik hartu dugunok, lerro bakoitzean izan behar dugu akorduan militarren diktadurari eman zion babesa? Antzeko egoeran ezagutu dut hamaika tintinzale. Pierre Assoulinek haren egileaz burutu biografia mardula, zaleena ere zapuzteko modukoa da. Assoulinen arabera zen Herge filofaxista, katoliko prekonziliar –Vatikanokoa barik Trentokoa, ordea–, autoritario, egolatra eta estua. Eta?

Bere garaian, Hergek berak barkamena eskatu zuen bere liburuetako askoren eduki mingarriengatik. “Inguruan nuen gizarte burgesaren aurreiritzietan edan nuen”, esan zuen. Aukera izatera, ez zituela ostera ere egingo. Hori da gutxienekoa, eta hortxe da, era berean, gakoa.

Orain dela 77 urte argitara emandako fikzio lan bat erretiratzeko galdegiteak berak ematen du gizartearen neurria. Fikzioa fikzio den heinean, bere horretan hartu beharrekoa da, ez dago besterik. Gizarte normaldu batean, izango du obrak berau ideologikoki aztertuko duenik, gaztigu etikoak egingo dizkionik. Edo editoreak konponduko du, eta ez argitaratzea erabakiko –Koldo Mitxelenak Miranderi Eganez “bertzela akabo aldizkaria”–, eta kito. Ibinagabeitia eta Zaitegi, gu gehienok baino katolikoagoak biak, erresumindu ez eta geuk galdegin behar Haur besoetakoa erretiratzeko?

Obra bat en efigie erreta, kiskalia besterik ez du laztantzen gar garbitzaileak. Beste era batera esanda: Tintin Kongon erretiratuta, koloniazalea Herge zela uzten da agerian, baina ez da ez Belgika, ez bertako errege-erreginak, ez estatua inperio zen garaiko beste ezer jartzen zalantzan. Ezer ez da ez ezeren ondorengo ez ondorio. Horrela bada, zikin nahiago.

Azkenak
Trunpen eta fiskal demokraten borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinoiz eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako etorkin ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


Eguneraketa berriak daude