Rescue me

  • Amaia Ezpeldoi bagina bezala, Euskal Herriko lau bazterrak korritu ditugu kasik, egun bakar batean, autoan, Iruñetik Baionara, Baionatik Donostiara eta hortik, Gasteizko bidean, Euskal Herritik kanpora, musika festibal baterantz. Lagunez, eta maletez, bete dut autoa, eta pozik goaz bidaian, musika ozenki, baina Mozarten Libera me gabe; askoz jota Aretha Franklinen Rescue me. Hainbat kilometrotara egon arren, Gaztelan dagoeneko, Estatuan alegia, supituan Euskal Herrira bihurtu gaitu urrunean ikusitako polizia kontrol batek. Jatorrizko bekatuaz, lehen gurasoek egindakoez, zikindutako seme koitadu errugabeok, zer estrategia jarraitu darabilgu buruan, ez gaitzaten geldiaraz, eta geldiarazten bagaituzte ez gaitzaten susmagarritzat: diskoen artean requiem-a bilatu, gure naturaren arabera marikontxirena egin...
Angel Erro
Josu Santesteban
* * *

Orrialdea urdintzen doi hasia aurrean eta ni hutsari begira, idazten nagoen gelara lagun bat sartu da eta galdetu dit ea trantzean nagoen. Badaki gaur behar dudala hau idatzi, Itxarori erantzunez eta agur eginez bide batez, eta nire balizko gogoetetan murgilduta utzi nau. Dutxa hartzera joan da. Nik berrekin diot trantzeari, nola jarraitu baino areago, zergatik ez dudan aurrera egiten hausnartzen dudalarik: nondik datoz idazteko ideiak? Badakit zer kontatu baina ez nola. Idaztea, enetzat, beti da morfomakia.
Inspirazioa, esan zuen norbaitek, ehuneko laurogeita hamarrean transpirazioa da. Nik uste dut inspirazioaren portzentaia handi bat xahutu egiten dela burututako lana ez gorrotatzen ikasten, ahal duguntxoa onartzen. Poetak esan zuen bezala, “ez etsi, oraindik ez duzu esan / inoiz helduko ez diozun hori”. Poeta ni naiz.

Laguna, dutxatu eta jantzi berritan, sartu zait gelara, nire ondoan eseri ohean, eta folioari ez diodala hitz bakar bat ere gehitu ikusi du. Eskatu dit orain artekoa irakurtzen utz diezaiodala. Ez diot utzi, eta orrialdea hartu dit: “Honetarako horrenbeste denbora? Gainera, ez dugu Aretha Franklinenik ekarri, eta polizia kontrola azken unean istripu bategatik bildutako anbulantziak eta udaltzainak ziren, ez horrelako misteriorik. Gure argoteko marikontxia zer den ere inork ez dizu ulertuko”.

Horrela akuilaturik, lanari berregiteko gogoz betea, galdetu diot berak nola egingo zuen, nola helarazi nahi ditudan ideiak bata bestearen atzean ordenatu. Esan diot idatzi nahi dudala Summercasean ikusitakoaz. Euskal Herritik kanpo euskalduna izatearen zamaz –honetaz agian ez dut idatzi nahi–. Euskaldun begiradaz. Musika festibal erraldoia eta Nafarroa Oinez alderatu, adibidez.
Zein bitxia egiten zaidan pankartarik gabeko kontzertu bat, besta bai borroka ere bai gabekorik. Pastazko betaurrekoez ere hitz egin nahiko nuke. Gogoratzen dut Eider Rodríguezen zutabe bat, Berrian, pastazko betaurrekoen eta marradun kamiseten modari buruz modernotxoen artean. Eiderri idatzi nahi nioke marradun kamisetak zein poloak hasi direla desagertzen. Antonomasiaz euskal estilo kasual-borroka berreskura daiteke. Intelektualek, baina, itxaron beharko dute pastazko betaurrekoen monopolioa berrartu arte. Barra-barra ikusi ditugulako halako antiojoak.

“Asteburuaren kronika bat, beraz?”. Baina aldi berean Itxaro Bordak esandakoei segida eman, ohore bat izan dela berarekin ttakunkatzea, eta abuztuko oporrak aipatu, denbora bat egongo garelako hemen idatzi gabe, eta Jose Inazio Basterretxeari ere oina eman, irailera arte oihartzuna izan dezakeen gai handiren batekin.

“Begira, egingo dugu gauza bat, zu joan dutxatzera, bestela ez garelako hemendik inoiz mugituko eta ni arduratzen naiz guztiaz”.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude