Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean

  • Euli bat sartu zunan atzo gure sukaldean, eta isil-isilik ibili zunan, baina azulejo zuri gainean berehala nabarmentzen zunan. Garaiko kontuak, inolaz ere, zeren eta eulirik gabeko uda ez baitun agertu parte onekoa laborarientzat, San Juan euli gabe, urtea ogi gabe zioen errefrauak adierazita uzten duen bezala. Baina banaka agertzen diren arren euliak, euliteriak iraganeko errealitate eta hitz bihurtu ditun, noski, animalia gutxiago eta gizajende gutxiago biltzen delako orain etxeetan, edota janariak hozkailuetan gordetzen direlako sukaldeetan.
Tere Irastorza
Alberto Elosegi
Euli beltz horietakoa dun, baina abenduko eulia baino lotsagabeagoa suertatzen ari zaidan, gaur goizean. Nire paperak hartu eta ARGIArako lana idazten hasi aurretik, nola hasi erabakitzear nengoela antzeman din nire belarriak aurrena, eta gero –isilduko ez zela– sortzen zuen zarrara beraren setak egundoko ernegarritasunera ekarri nain. Gaiztotuta zebilen bera, eta neu ere gaiztotzen... Orduan eta nabarmenago. Batetik, hauteskunde aurreko eta osteko diskurtsoak ordezkatu dituen zurrumurruari buruz pentsatuta neukana idazten uzten ez didalako. Bestetik, eulia bera uxatu ezinda nabilelako.

Edozeinek esango luke, toki berean gaudela, biok ernegatuta, biok ezinen batek trabatuta edo bion ezinak bat eta bera balira bezala. Kontua da burura etorri zaidala, ez oso aspaldi, gaztelerazko kalkoei euliei baino tirria handiagoa genienean, edo zenbat aldiz aipatzen zen gaztelerazko “mosquear”en itzulpena. Eta nola gu baino gehiago zekitenek esaten zuten ez zela esan behar moskeatu, eta haiek baino gehiago zekiten apurrek esaten zuten euskaraz ere bazela eulirik: espara, mandeuli, euli handi, aken, bohili, eltxo, ulitxa, euli alper, euli makur, iteuli, eltxar... Eta ausartago izan behar genuela eta horiekin pentsatzera jarri eta ez euli-kakaren pareko eztabaidetan burua agortu, bestela ere baginela eta euskaldunak aski euli, aski beldurti.

Eulia sartu zunan gure sukaldea… eta, egia esan, ez zaidan axola izaten eulirik etxera sartzea: etorritako bidetik joaten ditun gehienetan, bizitzako hainbat gertaera bezala. Txarra dun zera, aspaldian, etxera sartzen diren euli bakanak geratzeko bezala sartzen direla, eta, garai batean eztabaida zahar eta antzuei amaiera ezin eman zietenek bezala, ikusten dudala berriz gure herria: ezer erabakitzeko gai ez garela ikusita ere, euliari hegoa kentzeko ere ez garen euskal jendea, epe luzerako mugitu behar omen diren balizko hariekin aztoratuta.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude