Bermeotik ihesi

  • Ihesi ibiltzekotan, denbora berdinean urrunago helduko gara bi gurpilen gainean. Oraingoz aurtengo udak eguraldi egonkorrik ez duen arren, tarteka izaten diren egun bikain horietako bat aprobetxatuz, Busturialdeko bira bat proposatuko dugu buelta aste honetan, hain ezaguna den Bizkaiko kostan. Baina uretan sartu beharrean, mendi aldetik ibiliko gara. Izan ere, bertan Euskadiko BTT zentroetako batek, Urdaibai-Busturialdekoak, hamar ibilbide markatuta dauzka eta guk horietatik bat aukeratu dugu. Joaneko ibilbidea bakarrik da proposatzen duguna, baina lasai: nola itzuli ere asmatuko dugu.
Araba aldean BTTz
BTT Zentroak
Urdaibai Biosfera Erreserba inguruan ibiliko garen arren, ez dugu gaur uharte eta hondartzez beteriko eremu ezaguna aukeratu aste honetako ibilbidea egiteko, ez behintzat gertutik. Izan ere, Mendatan bada BTT zentro bat eta hasiera han duten hamar ibilbideko sarea dago antolatuta. Batzuk gogorragoak dira, besteak samurragoak, baina guztiek dute xarma berezia. Guk Bermeotik Zugastietara doan ibilbidea aukeratu dugu.

Hasi, geltokian

Ibilbidea Bermeoko geltokian abiatuko dugu, txirrinduz bira ematera doazenentzako erreserbatutako aparkalekuan tokia baitaukagu guretzat, to pagotxa! Autoa utzi ondoren, geltokitik Artika auzorantz abiatuko gara, Askatasunaren bidetik barrena BI-4209 errepidea hartuta. Handik gutxira, Tribisko errotaren parera heldutakoan, ezkerrerantz abiatzen den errepidea hartuko dugu, aldapa ez oso luze baina maldatsu batekin hasten dena. Dena dela, asfaltoak aurrera egitea errazten digu, hemen ez zaigu bidean putzurik tokatuko edo bizikleta lokaztuko.

Bidaldi honek ez du galbiderik, eta denbora pixka baten ondoren, kaminoak beheranzko joera hartuko du, izan ere Busturiako San Bartolome auzorantz jaisten hasiko gara apurka-apurka. Auzotik pasatzen garenean, ongi etorriko zaigu iturriren bat bilatzea, izan ere, ibilbide honetan zehar ez dugu iturri asko aurkituko bide bazterrean. Hori dela eta, ahal dugunetan bidoia betetzea eskertu egingo du gero, gure eztarriak.

Araztegia eta ardoaren bidea

Jaitsiera amaitu eta pixka bat aurrerago, ur araztegi bat aurkituko dugu. Adi samar ibiltzeko unea dator orain: eskuinetara bidexka bat abiatzen da, Arriatara izenekoa. Bide hori hartu behar dugu, baina handik oso gutxira ezkerretara egin, GR-38 bidea hartzeko –ikur zuri-gorriak dituena–. GR bide hau gu abiatu garen tokitik, Bermeotik dator, baina helmuga ez da guk dugun berbera: Arabar Errioxan amaitzen da Ardoaren Bidea izenez ere ezaguna den bide interesgarri hau. Beste baterako utziko dugu hau, alderik alde osatzea, baina tarte batean jarraituko diogu.

Segituan jaitsiera tekniko bat dator Aldarbingoikoa auzora iristeko, eta bertan Muruetatik Arrietara doan bidea hartuko dugu (eskuinera), handik kilometro ingurura dagoen bihurgune batean, Jandonipe/Metxikas kartela aurkitzen den tokian, ezkerretara egiteko. Bertatik Metxikas auzoraino igo, eta Metxikasen abiatzen den pista batetik Elorrietalandaraino jaitsiko gara, berriro ere hankak probatuz eskuinetik gora egiteko, eta berriro ere goian eskuinera pistaz jarraitzeko. Normalean mendi bizikletazaleei ez zaie errepidetik joatea gustatzen, baina gaurkoan oraindik ere egin beharko ditugu kilometro batzuk asfalto gainean; hala ere, toki lasaietatik ibiltzeak nolabait arintzen du gurpil lodiek asfaltoan duten zama.

Hurrena errepidearekin topo egitean, ezkerrerantz egin eta 100 metro baino lehenago bidegurutze batean eskuinerantz joan behar da. Ondoren errepidean ezkerrera egin, eta lasai asko pistari jarraituko diogu, begiek ikuspegiarekin goza dezaten, asfaltoarekin berriro topo egin arte: Lehenago, bidearen zati handi batean Urdaibaiko ikuspegi paregabea izan dugu besteak beste Oka ibaiaren itsasadarra zein Laidako hondartza ikusiz; orain Gernika aldea begiz jateko aukera daukagu. Ez da toki txarra geratu eta patxadaz begira ari garen bitartean tripazorriak asetzeko.

Kera egin ostean Gernika ikusi dugu, eta pixkanaka-pixkanaka bertara gerturatzen ari garela jabetu gara; harantz egin behar dugu errepidera ateratakoan. Hala ere, ez dugu denbora askorik egingo bide horretan: ehun metro inguru ibili ostean BI-3751 errepidetik berriro ere ezkerrera egingo dugu. Gerekiz baserria igaro ondoren, ezkerretara pista estu batean sartuko gara, Zubibarrieta auzora garamatzan errepideraino; ari da gure ibilbidea bukatzen.

Amaitu ere, geltokian

Zubibarrietan ezkerreko pista hartzen baldin badugu, Gorozika auzora iritsiko gara, eta handik Zornotza eta Gernika lotzen dituen errepideraino batere kosta gabe jaitsiko gara. Han ezkerretara eginda, Zugastietako geltokia bertan daukagu, gaurko ibilbidearen gurpil gaineko zatiaren amaiera.

Lehenago esan dugun bezala, ibilbide hau joanekoa da bakarrik, baina bueltatzeko modua badaukagu asko nekatu gabe: Zugastietako geltokian gaudenez, trenez joan gaitezke Bermeora. 40 minutu inguruko iraupena duen bidaia da Zugastietatik Bermeorainokoa, eta aldez aurretik ordutegiak begiratuta joan nahi badugu, www.euskotren.es helbidean kontsulta egiteko aukera daukagu. Ba al da gorputzari pasada eman ostean erlaxatu eta mokadutxoa eginda, bultzi-leihotik begira paisaiaz gozatzea baina denbora-pasa atseginagorik?

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude