Komikiek ere bidaia luzeak egin ditzakete

  • Bone. Jeff Smith.
    Argitaletxea: Astiberri. Hizkuntza: Gaztelania.
    Lehen hiru liburuen prezioa: 15 euro (bakoitzak)
    Laugarren zenbakia irailean kaleratuko da.
Bone liburuez hitz egitean, “nobela grafikoa” terminoa –modan dagoela dirudi– erabiltzen dute zenbaitzuk. Ez dakigu orrialde kopuruagatik (3. zenbakiak adibidez ia 200 orrialde ditu) ala obrari katxe edo estatus “altuagoa” emateko den. Nik “komikia” hitza erabiliko dut. horixe irakurri dudalako. Lotsatzeko motiborik ez daukat eta, gainera, uste dut ezin dela alderatu Paul Karasik eta David Mazzucchellik egokitu eta Harkaitz Canok itzulitako Paul Austerren Kristalezko hiria moduko liburu batekin, adibidez.

Bone komikietako protagonista nagusiak Fone, Phoney eta Smiley Bone lehengusuak dira. Izaki txuri sudur handi horiek ezustez betetako bidaiari ekingo diote, Phoney diruzalearen erruagatik euren herritik bidali dituztelako. Komikiaren argumentuak Eraztunen Jauna eleberriarekin antzekotasun handiak dituela diote.

Eraztunen Jauna irakurri nuen (“entretenitzea” beste helbururik ez duen literatura komertzialaren etsai eruditoek barka nazatela) eta gustatu zitzaidan. Bone ere bai. Ez dira berdinak, ordea. Abiapuntua antzekoa da, bai, baina hau –badaezpada ere berriro esango dut– komikia da. Umore dosi handiagoak ditu –komikia izateak ez du esan nahi beti horrela izango denik– eta marrazkiek argumentuak adinako garrantzia dute. Argumentua erakargarria da; baina marrazkiei dagokienez bada hutsunerik. Trazu argia dute eta pertsonaiak atseginak dira, baita munstro iletsu adardunak ere. Ez dira oso beldurgarriak eta tentsio une batzuek ere marrazki kaotikoago edo ilunagoekin dramatismo handiagoa izango lukete. Eraztunen Jauna liburuak –eta filmak– lortu zuen ezinegon hori transmititzea eta Bonek (batzuetan) ez. Hala ere, lehenengo hiru liburuak hozkada bakarrean irentsi ditut, istorioak pasarte entretenigarri ugari dituelako.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude