Haider eta Omar. Gizon bat, bi izen

  • Gero eta taberna gehiago dago Bagdaden, Irakeko hiriburuan. Langabezia izugarri hazi da azken urtean, eta langile ohiek nonbait igaro behar dituzte ordu horiek guztiak. Bestalde, xiitek nahiz sunitek utzitako dendak eta lokalak birziklatzeko modu errazena da hau. Ura irakiteko sua, tea, eta hortxe taberna!
Meskitara bidean, Adhamiya auzo sunitan.
CPT
Azken kronikan aipatu nizuen lana nola eta zergatik utzi behar izan dudan. Baina ez naiz tabernazalea, ezin ditut jasan gune hauetako elkarrizketak; gerra etengabe gogora ekartzen duten solasaldi etsigarriak. Gauzak honela, denbora asko, gehiegi, ematen dut orain etxetik ia atera gabe, eta leihotik begira. Duela hilabete bat, atentzioa eman zidan nire etxe azpiko taberna gaueko 20:00etan oraindik irekita ikusteak. Jakingurak jota, jaistea erabaki nuen.

– Hemen egiten dut lo –argitu zidan zerbitzariak. 40 urteko gizona zirudien, eta nabarmena zen etsipena bere aurpegian. Izena Haider zuela esan zidan, baina besterik ez.

Harrezkero, askotan jaitsi naiz Haiderren tabernara, te bat hartzeko aitzakiaz. Hitz pare bat baino ez dugu trukatu gehienetan, baina hain maiz elkar ikusita, konfiantza handituz joan da. Atzo, arratsaldeko 16:00etan, neu nintzen bezero bakarra. Intimitatea lagun, tabernan lo egiteko arrazoiaz galdetu nion Haiderri. Etxea galdu izana zela arrazoia erantzun zidan. Baina Bagdadeko Al Jadid auzokoa zela entzutean, bere azalpena oso arraroa iruditu zitzaidan. Auzo xiita da Al Jadid, baita “Haider” izena ere. Joan den udaz geroztik, xiitek sunitak kanporatu ohi dituzte, eta ez euren konfesio berekorik. Honelaxe adierazi nion Haiderri, diskrezioaren mugak gainditzen ari nintzela ohartuta aldi berean.

– Haider ez da nire benetako izena –erantzun zidan, begiak niregan finkatuz. Omar, hala du izena, alboan eseri zen segituan, eta bere ahotik entzun nuen datozen lerrootako historia etsigarria. Honako hau duzue auzo xiita honetan ezkutuan bizi den 29 urteko sunitaren biografia:

“Hamar urte nituela, aitak eskolatik atera ninduen. 6 anai-arreben artean zaharrena nintzen eta etxean diru premia handia zen. Beti gose ginen. 18 urterekin soldaduskara joan behar izan nuen. 6 urteko zigorra izan zen eta horietatik ia 3 kartzelan eman nituen. Gobernuaren kontrako delitu politikoa egotzi zidaten. Saddami buruzko txiste bat kontatu nion gelakide bati, eta honek salatu ninduen. Horixe izan zen dena.

2002ko udan, administraritzan neukan lagun on batek kuarteletik alde egiteko gomendatu zidan. Antza, ofizialetako batek bere etxera eraman nahi ninduen, bi urtez bertako zaindari izateko. 6 urte neramatzan soldadutzan eta jada hondoa jota nengoen. Ihes egitea erabaki nuen, jakina.

Handik urtebete eskasera, AEBetako tanke hura Saddamen estatua botatzen ari zen. Apirilaren 9a zen, irakiarrok inoiz ahaztuko ez dugun data. Sentimendu benetan gazi-gozoak izan nituen. Batetik, amerikarrak nire herrialdea inbaditzen ari ziren. Bestetik, nire etengabeko ihesaldia bukatutzat eman nezakeela pentsatu nuen. Negar egin nuen, tristura edo pozagatik izan zen ez dakit. Agian biengatik.

Hiru hilabete beranduago lanpostu oso on bat aurkitu nuen Italiako enbaxadan. 300 dolarreko soldata neukan, nire bizitzako altuena. Tamalez, Iraken gauza onekin gertatu ei legez, ez zuen luze iraun. Izan ere, halako batean postontzia ireki eta gutun-azal arraro bat aurkitu nuen. Barruan, bala bat eta gutun bat: ‘Benetako musulmanek ez dute Alaren etsaientzat lan egiten’ zioen notatxoak.

5 egun baino ez ziren falta nire bigarren soldata kobratzeko, baina ihes egitea erabaki nuen, berriro ere. Saddam diktadore ohia, beste 1.000 Saddamek ordezkatu zutela pentsatu nuen orduan. Iraken egoerak okerrera joko zuelakoan, Siriara alde egitea erabaki nuen.

Damaskon soldadutza garaiko lagunak nituen eta lan bat lortu zidaten taberna batean. Urte eta erdi zerbitzari neramala, euretako batek berekin Alemaniara emigratzea proposatu zidan. Bere ezagun batek ba omen zekien nola egin eta lagunduko zigun.

10 egun eman genituen bidaia prestatzen. Turkiara joango ginen lehendabizi; handik Greziara, eta arrotzak egiten zaizkidan hainbat herrialde zeharkatu eta gero, Alemaniara azkenik. Erraza omen zen.

Turkiako mendebaldera iristean, Osman-ek, Grezian sartzen lagunduko zigun kontaktuak, pasaporteak eskatu zizkigun. Greziatik oso gertu geunden eta gauez ekin genion bideari bere autoan. Errepidean ordu dezente igaro ondoren, Osmanek hotel ttipi batean utzi gintuen. Hura izan zen tipoa ikusi nuen azken aldia, gure diru eta pasaporteekin ospa egin baitzuen. Baina okerrena zen Grezian ere ez geundela, Turkiako hego-mendebaldeko herrixka batean baizik!

Azkenean, kurdu batek Dohuk-era (Irakeko Kurdistanera) eraman gintuen, eta handik Bagdadera bueltan, esku hutsik.

Bi urte kanpoan igaro ostean, hiria oso aldatuta aurkitu nuen. Biolentzia sektarioa populazioa auzoz auzo aldarazten ari zen. Milizia xiitek ez zuten sunitarik nahi euren guneetan, eta alderantziz. Tamalez, gure etxea ez zen salbuespena. Gure auzoa gehiengo xiitakoa zen, eta gelditzen ziren sunita urriak akabatzen ari zen jada Al Mahdiren milizia xiita.

– Arazo handi bat dugu –esan zidan aitak–, bizirik jarraitu nahi badugu, zure izena aldatu behar duzu! (“Omar” suniten izen-ikonoa da, “Haider” xiitena den bezala).

Haider izena hartu banuen ere, segituan zabaldu zen sunitak ginela. Etxea uzteko lehen abisua errefusatzean, nire anaia,
Mehmet, akabatu zuten xiitek, eta ni hurrengoa nintzela ohartarazi zidaten. Azkenean, auzo sunita batera ospa egin genuen baina bi nortasun agiriak kontserbatu ditut: Omar izenekoa nire etxera joateko, eta Haider, auzo honetako tabernan lan egiteko.

Zergatik egiten dudan lo tabernan? Etxeko errentagatik 300 dolar ordaindu behar ditut hilero, eta nire aitari ere lagundu behar diot. Tabernan lo egingo ez banu, 7 dolar gastatuko nituzke garraioetan egunero. Ezingo nuke, inolaz ere”.

www.argia.eus/argia-astekaria/2081 eta www.argia.eus/argia-astekaria/2091 helbideetan, Samer S. Hassanen aurreko kronikak.

Azkenak
Naziek deportaturikoen oroimena, diru-zorro batean

1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.


Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


Eguneraketa berriak daude