"Gertatu zena jakin ezean, hanka-motz geratuko dira handikeria instituzionalak"

  • Gurs. El campo vasco (Txalaparta, 2007) liburuan, gertu bezain urrun zegoen kontzentrazio esparru frantziarraren historia azaldu digu Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakasleak. Eguneroko biziraupenaren borrokan sartu ziren milaka euskaldunei izen eta abizenak jarri dizkie. 13 zatitan banatutako 8 km2-ko kartzela handia: 328 barrakoi, 18.000 pertsona. “Eskubide motzak, janaria ez ugari eta zaindari gutxi”, horrela deskribatu zuen Gesalibar kronistak Gurs.
Josu Chueca
Iñigo Uriz

Euskal historiografiak ez dio kasu gehiegirik egin Gurseko esparruari. Zergatik? Liburu honek hutsune hori bete nahi al du nolabait?


Gai hauek desoreka handia izan dute orain gutxi arte euskal historiografian. Faktore asko daude: artxiboen inguruko legeak eta horien egoera penagarria; historialariek ikerlanak beste esparru batzuetara bideratu izana... Horregatik, lantalde indartsu batek urte askoan egin beharreko ikerketa ezinbesteko dugu.


Nola ulertu daiteke frantziarrek (eta Iparraldeko euskaldunek) errefuxiatuen aurrean izandako jarrera?


Frantziak 1936tik aurrera Front Populaire-ko gobernuak izan zituen. Baina Espainiarekin harremanak ez ziren onak, Leon Blum frantziar sozialista Britainia Handiaren jokabidera makurtu zelako. Ez da harritzekoa Frantziak bizkarra ematea Espainiako Fronte Popularrari. Are okerrago, Espainiako “gorriekiko” jarrera gogortu egin zen. Eta hori ezkertiarren artean gertatzen bazen, pentsa eskuindarrekin. Iparraldeko diputatuak eta biztanle gehienak gisa honetakoak ziren, nahiz eta euskaldunak izan; muga gurutzatzen zutenak “gorriak” ziren beraientzat, hau da, arbuiagarriak. Hala ere, gutxiengo batek elkartasunari eutsi zion, baita Ipar Euskal Herrian ere.

Argeles-ko (Perpinyango hondartza) “Gernika Berri” izan zen Gursen aurrekaria. Azkar antolatu ziren euskaldunak han. Zerk bultzatuta? Nortasunaren aldarrikapenak izan al zuen zerikusirik antolaketa bizkor horretan?


Beharrak bultzatu zituen, ezbairik gabe. Tartean desberdintasun politikoak baziren ere, erbesteak zekartzan bizi baldintzei aurre egin behar zieten. Eusko Jaurlaritza erbestean ohituago zegoen Espainiako edo Kataluniako gobernuak baino eta horregatik mugitu ziren hain azkar Perpinya aldean. Alde horretatik, euskal nortasuna aldarrikatzea lagungarri izan zuten Euskal Herrira hurbiltzeko elkarrizketetan.


Euskaldunak Gursera iritsi eta “harrera gune” bat baino sasi-kartzela bat topatu zuten bertan. Baina ondorengo urteetan judutarrek bertan jasan zutenak ez du izenik.


Bai, bi Gurs desberdindu beharko genituzke. Latzena 1942. urtetik aurrerakoa izan zen. Gurs “behin betiko soluzioaren” ekimen nazian sartu zen eta Frantziako agintariek bat egin zuten genozidio horrekin. 14.000 gurstar eraman zituzten Auschwitzera eta Mauthausenera.

Liburuaren sarreran, ezagutza-onarpena binomioa aipatzen duzu, urrun al gaude oraindik binomio horretatik?


Ziur nago ezuste galanta izanen dela jende askorentzat Gurs bezalako gertaera azaleratzea. Orain dela gutxi onarpenaren aldeko ekimenak martxan jarri dituztenean, oso nabarmen geratu da instituzioek ere ezagutza mailan hutsune ikaragarriak dituztela. Onartzeko, omentzeko, lehen urratsa da zer gertatu zen argitzea. Bitartean, hanka-motz geratuko dira handikeria instituzionalak.

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude