Agur adiskideak

  • Hautsiko da Angel, Josi eta hiruron artean hedatu beirazko kristala, autobusetik jaisten na(ize)(ute)lako. Azkena dut honakoa, azken idazkia diot, ez azken beltza. Ur [Apalategi] lagunarekin triumvirat galanta osatuko duzuela badakit aitzinetik, latina, lapatina eta kantüko kantina txukunki zainduz. Gaitzetsiagatik, lehiatzen ditugu sakonki bereizten, handitzen, mirailtzen, eraikitzen, suntsitzen, hormatzen eta berotzen gaituzten f(r)ikziozko kristalak. Irakurleak berdinki, kaskomendiotako pista jokoetan desbideratzea eskatzen du: “Tout est pour le mieux dans le meilleur des mondes possible” zioen Panglossek Voltairen Candide hartan.
Itxaro Borda
Gaizka Iroz
Angel transferminetara transiturik transportatu eta Zaldiko Maldiko tabernako barran Sagrario Aleman adiskide euskaltzain berriarekin solasean –Lapurdumetik zorionak– loriatu dela itxuratzeak pozten nau: Iruñea javel edo lixiba usaineko desertu hotza bihurtu da aingeru-hegalen azpian. Trinkili-trankala, etxeratzen imajinatu dut Bilbao kafetegi ohiaren aurretik, ez da beti suerterik edukitzen alabaina, baina gurea bezalako xantza eskasa zerbait da halere. Gertatu zait halaber askotan ile luzedun aztiren bat segitzea, desiratzea, gutiziatzea ene naturaren arabera eta lehen izarrak zeruan itzaltzen ikustean jarraipenaren debalde onartu beharra: negar anpulua leher karrika izkinan eta gin-tonic bat mana, ekiaren bekaizkeria deitoratuz.

Nehork ez baitu xenda erraza: nahi genuke absolutuki maitatuak izan eta aldi berean, sorgin batek gure irriñoa edo ibilera kuttun kausitzen duelarik, ez maitatuki iraun, derrigorrez, amodioak, errebeldiaren antzerako gauza seriosa delako, geuronen baitako basamortuetarako ihesa uhertuko lukeela sinetsiz. Maitatuak, baina guk finkaturiko neurrian, ez sobera, amini bat, maitatuak garela sentitzeko doia. Laztan gaitzakeen inor ez dagoela munduan irudikatzea handiosa da, ohoragarria, poeten bakartasunean tematzera laguntzen gaituelako. Olerkariak ez gara ordea greko zaharretakoak, maite hau(na)t durduzatia grekatu arren, ilunbeak lurraren hegiak ausikitzen dituenean.

Sinead O'Connor jenialaren Theology diskoa behatzen dut: lau haurren ama horren entzuteko ohitura daukat, Baionbiloniako erreketan isurtzen doakidan bizitza kolpeka nabaritzen dudanean. Egunerokoa azpatu dit, Madonnak edo Hertzainak-ek bezainbeste. Amodiozko kanta zoragarriak grabatzen ditu Dublinen zein Londresen eta maite dukedan andereari eskaini niezaioke, ingelesa ulertzen balu bederen: I wanna make something beautiful for U and from U to show U I adore U Oh U. Konturatzen naiz zein gutxi konprenitzen dudan nihaurek ezpainetan dabilkidan ama-hizkuntza, ez naizelarik alta aurten Iruñean harrotu!

Udara hemen pasatuko dut, lanetik itsasora, paperezko lehorretarik euskal kostalde mineralera. Umeki hiperbolikoaren pare artatuko nauen kristal ingurukari salbatzailerik gabe. Haizea bilatuko dut aditzetan, airea eta adiskidantza maitemindu misteriotsuen hatzak hondarraitzetan. Neurea –ere– den herrialdean, folklore zaharrari berrekinez, bonbak zartatuko dira hau eta hura salatzeko, gazte hutsak arrastatuko dituzte eta burua apalduko dut bortizkeria justifikatuko didatenean: jaidura aberezaleek eredu arketipikoen aldarean sakrifikatuko gaituzte marrakaz eta zintzur-orroaka.

Babiloniaz amets dagit, amoreman emearen ura hurrupa eta ortzeari begira geratzeko, Josiren martiztarren eta Angelen harkadiak noizbait gurutzatu lehian. Baina dagoeneko bidaia bukatu zait.

...When I remenber Gaztelugatxe.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude