Beira hauskorrak

  • Fikziozko kristala. Horixe bera da hiru ttakunkideon arteko lokarriaren ametsa. Fikziozkoa da gure arteko ezagutza, gure lankidetza. Kristal dardaratizkoak dira gure sukaldeko arto-talo beteak eta irin-ogi guriak, eta milorri dultzezko makatz-opilak. Ore lotzailea da gure artean beira hauskorraren zizpurua.

    Halaxe ulertu diot Errori, azken entregan. Trasnferminetako besten atakatik mintzo zen hura aurreko astean. Peppermint berdearen olatuaren gainean susmatu ditut haren umorea bera eta humoreak eurak. Politikari gaitzesgarrien iseka-eta narda-mendatan kulunkan.
Jose Inazio Basterretxea
AIOL
Bohemiako beira gardenaz egindako burbuilaren baitan irudikatzen dut Itxaro, ekisartze zoragarri gorri horietako baten baitan urtzen, Larrunetik so eta beha, bezperako ttakunkideak zer esango, hark zer esateko.

Baina, lagunak: zuekin batera, ni ere, hirurontzat besterik idazten ez ote gabiltzan asaldatu naiz inoiz. Guretzat bakarrik ote diren leiarrezko epistola hauek.

Halere, ez du iltzean joko hala uste duenak, ez bete-betean. Ez, nik uste. Zeren, gure bekatua ez baita mortala. Bai, nik badut eta, beste irakurle biren berri.

Gure voyeur partikularrak izango dira horiek, akaso; hain da-eta txikia euskaldunon artean feedbacka.

* * *

Kristalezko fikzioa. Erakargarria zait leiarra, ekai eta literatura gisa. Magikoa iruditzen zait hondarra diamantezko xafla bihurtzen duen alkimia purua eta garbia. Goritasun gorenaren indar-erakustaldia da, almibar kupritsa egitea harea larriarekin.
Baina, batez ere, kristalaren soinuak liluratzen nau. Hotsak: do, re, mi, fa, sol, la, si…

Batzuetan, belarriak kilikatzen ditu; ardo onduak Borgoñako edontzi zoliari eztia xuxurlatu eta haren leiar gardena laztantzen duenean, adibidez.

Eta, inoiz, ustekabean, haiek zartatzen, belarriak; altzairuzko Aldundiaren birziklatze-upelekin topo egiten duenean, esaterako.
Oilanda-arrautzaren oskola da beira sotila, esku trebatuan baizik bizirauten eta atsegina ematen ez dakiena.

Izotza ere bada kristalezkoa. Erotismoa bera, edo aramu goiztiarraren firu hezea. Edo kateme gaztearen aho-bizar zurietan katramilatzen den ur-tanta.

* * *

Izan, kristalezkoa, etorkizuna da batez ere. Eta, ez da erraza fikzioaren beirarekin ezer deskribatzea. Are gutxiago erreala bera narratzea. Zer esanik ez, arrazoiaren bidean jartzea ideiak eta ametsak.

Hiperbole absurduaren ezpata dago hor, zeren mundu guztia ez baita analogiatan zopatzekoa ezta metaforatan horditzekoa ere. Autore klasikoek eta berriagoek ohartarazi digute fikziozko kristalaren hauskortasunaz.

“Gauzen itzalak dira hitzak” zioen Demokrito zaharrak. Erreala izan daitekeenaren mamu moduko bat besterik ez da kontalariaren diskurtsoa. Laino bat, inguru bat.

“Gauzen ordezko iruzkinak dira berbak” Zizeron adituak. Mundua pentsagarri eta adierazgarri izateko erreminta landu eta jasoa dira eleak. Besterik ez. Ez gutxi.

“Errotuloak dira, gauzei eman eta itsasten zaizkienak; hitzak ez dira gauzak eurak” dio berriki Saramago sarituak. Perlazko lepokoa; baina, idunekoa, eta ez iduna.

Begien aurrean dugu jada uda beroko sargorien zale den hareetako sugetzarra. Hura igaro ondoren, neguaren atariko udagoienean, zer kolorez beztiturik etorriko da almibarrezko beira hauskorra?

ASTEKARIA
2007ko uztailaren 15
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude