«Alpinismo ona alpinismo sortzailea da»

  • “Aireko iratxoek baino ez dakite zer dagoen mendiaren atzean”. Groenlandiako atsotiz hori da Kurt Diemberger-en (1932, Villach, Austria) iparra, edonon dabilela ere; berdin iparraldeko izotzetan, Amazonasen, Alpetan, Karakorumean edo Himalaian... Zortzi mila metrotik gorako mendietako bitara igotzen aurrena izan zen Kurt Diemberger. Bizirik dagoen mendizale bakarra da hori esan dezakeena.
Mari Abrego, Kurt Diemberger eta Josema Casimiro
Kurt Diemberger
Umezaroan, kristal bila, mendirantz egiten zuen. Kristal haiek, beraien baitan, mendien izatea eta indarra gordetzen zutela iruditzen zitzaion orduan. Gerora mendien handitasuna kameraz atzeman guran aritu da luzaz. Egun esploratzen eta filmatzen segitzen du. Bologna-ko (Italia) etxetik joan-etorrian alabarekin ari da berriz deskubritzen biziz gainezka dauden mendiak; ertz zorrotz eta harkaitzaz harago jendeak, espirituek eta sentsazioek betetako mendiak. Lehengo lepotik du burua; idazten, filmatzen, hausnartzen eta ibiltzen jarraitzen du. Eta komunikatzen; pixka bat italieraz, beste pixka bat ingelesez, katalanez, gaztelaniaz eta alemaneraz... solas bakoitzeko sendotzen duen berbaldia ehunduz.

Mountain Wilderness mugimendua Europan sustatu zutenetakoa zara. Mendiak berezko egoera basatian iraun dezaten erasotzaileengatik defendatu beharraren sentimendua zabaldu nahi duzue. Euskal Herria zementuz estaltzen ari diren honetan, Picos de Europan eta Pirinioetan proiektu erraldoiak egin asmo dituzten honetan, nahikoa mobilizatzen al dira mendizaleak?


Mendizaleak... Beno, denak ez dira mobilizatzen, baina gehienak bai. Kataluniako FEEC (Federaçió de Entitats Excursionistes de Catalunya) adibidez Mountain Wildernessko kide da. Neu elkarte horren bultzatzaile eta babesle naiz. Sinesten dut egiten ari garen lanean. Funikularrez josten ari dira bazterrak, zerbait egin beharra dago... Picos de Europan, adibidez, gogor borrokatu ginen funikular bat eraikitzearen aurka eta han dago; azkenean finantzak garaile.

Himalayan eta Karakorumen ere antzera gabiltza; han ere erasoa mendiari... Aksole-rainoko errepideak Baltoroko glaziarra arrisku bizian jarri du. Hiru egun motzagoa izango da gerturatzeko martxa, egia da, baina abentura ere motzagoa izango da. Mendia jendez betetzen ari da, masifikazioaren fenomenoa agertuko da... Hainbeste jende ez da ona. Muga bat eta errespetua behar dugu. Mendian, edo ingurumenari dagokionean orokorrean, kontuan izan behar dugu oinarrizko legea nekearen muga dela, itomenaren muga. Mendiak ere kolapsatu daitezke, badute tolerantzia topea.

Mendiko literaturan klasikoa zara, espedizioetan ere, zure liburuak dira gehien irakurtzen direnetakoak. Ze liburu eramango zenuke mendira?


Hermann Buhl-en bat, berriki atera dute berredizioa alemanieraz eta bere diarioak jaso dituzte. [Achttausend drüber und drunter (Malik, 2005) liburuaz ari da. Lan horretan Buhlek Nanga Parbaten, Broad Peaken eta Chogolisan –desagertu zen mendian– idatzitako diarioak bildu dira. Hitzaurrea Hans Kammerlander eskalatzailearena da eta Kurt Diemberger beraren iritziak ere topatu daitezke].

Beti kontatu izan dituzu mendiko ibilerak filmazio eta liburu bidez. Alpinistek, jeneralean, badute joera beraien bizipenak komunikatzeko, mendia kontatzeko. Beste kolektibo batzuekin ez da gauza bera gertatzen, futbolean adibidez. Nondik datorkie mendizaleei komunikatzeko beharra?


Ba ez dakit. Baina horrela da. Mendizaleek komunitate izaera barneratua dute, talde bat osatzearena. Agian horretan datza arrazoia.

Non zaude zu hobeto, mendian ala hirian?


Edonon! Mendia primerako lekua da, hirian, Bolonian ere oso ederki egoten naiz, liburu-idazten.


Dozena erdi liburutik gora argitaratu dituzu. Azkena Der siebte Sinn (Zazpigarren zentzumena).


Bai, hori da azkena. Seigarren zentzumena jarri behar nion. Orain arte publikatu ditudanetatik diferentea da. Gaur den egunean, atzerantz begiratu, metatutako eskarmentua ikusi eta uste dut badudala gazteei irakasteko zer edo zer.

Seigarren eta zazpigarren zentzuez ari naiz: Intuizioa, sena, bisutsak harrapatuta zauzkanean nondik jo esaten dizun hori,... hori dena da seigarren zentzua. Zazpigarrena, aldiz, zerbait sortzeko grina da, filma egin edo liburua idaztekoa, mendi tontorrera iristekoa... Behar den unean “aurrera!” agintzen dizun zentzumena da. Sarritan seigarrenaren kontrakoa da. Egoera zailetan eztabaida bizi izaten du pertsonak bere golkorako, ahots askoko debatea barne kontzientzian. Barne gatazka horren ostean hartutako erabakia, edo bidea, eta horren hausnarketa beste zentzumen gorengo batekoak dira, beste zentzumenen gainetik dagoena.


K2n Mari Abrego eta Josema Casimirorekin egon zinen. Zer deritzozu euskal herriko goi mendizaleei buruz?


Zer esango dizut ba, oso zangarrak eta indartsuak direla euskaldunak. Mari, Josema, Julie eta laurok sokan elkarrekin joatekotan ginen K2n. Oso ondo ulertzen genuen elkar. Kataluniarrak ere kementsuak dira. Oscar Cadiach ezagutzen dut, Jordi Pons ere bai –Mountain Wildernessen dabil bera ere–, Pep Masip...

50eko hamarkadatik gaur arte mendiko materiala nola aldatu den ezagutu duzu. Alpinisten mentalitatea hein berean aldatu al da?


Harrigarria da, materialak izugarri eboluzionatu du, onerako. Egin kontu 50eko hamarkadatik gaur arte erabat aldatu dela dena. Lehen walkie-talkie batek 11 kilo pisatzen zituen, hortik atera kontuak... Gaur eraginkortasuna lortu da GPS bezalako aparailuekin, edo jumar-a [soka batetatik gora egitea errazten duen eskuko aparailua] bezalako trepetekin; lehen korapiloak erabiltzen genituen...

Alpinismoa bera ere... Gaur adar anitz ditu mendizaletasunak, espezialitate asko: kirol eskalada, big-wall-a, alpinismo garbia, beno, ja ez da garai batean bezain garbia baina tira... Erraztasun gehiegi. Esplorazio-alpinismoa, garbi-garbia dena, apenas geratzen da. Oso gutxi dago! Izan ere oso zaila da hori. Diruagatik ere bai, nekeza baita babesleak topatzea. Inork ez dizu txakur txikirik emango mendi ezezagunetara joan zaitezen, izenik ere ez duten mendietara. Everestera joateko, ostera, errazago batuko dituzu sosak.

Fritz Wiessner-ek, AEBetan herriratutako alemaniar batek, K2ko gailurra (8.611 m) jo zuen ia 1939an, ez oxigeno ta ez ezer, orduko materialarekin. Eta mendxia ere aldatu da, nik K2 igo nuenetik Edurne Pasabanek lortu zuenerako... Aldaketak daude, noski, baina zortea izan ezean... Mendian ezin da aurretik jakin.


Zuretzat zein da bizimodu ona?


Bizimodu sortzailea.

Eta alpinismo ona?


Sortzailea, noski. Zazpigarren zentzutik datorrena.

Zein bertute behar luke alpinistak?


Pazientzia. Poliki ibili behar da, gutxinaka gutxinaka, ttipi-ttapa pausoz pauso osorik iristea lortzen da, eta oso urrutira. Hodeiekin eta zeruarekin mintzatu behar da, aitzinera egiteko momentua dela sentitu behar da. Ah! Eta zortea; zorterik gabe ezin inora heldu. K2 bezalako mendietan zortea behar duzu.

Zein mendi maite dituzu gehien?


Txikitan kristal bila hasi nintzen mendian ibiltzen. Kristalak diruditen mendiak gustatzen zaizkit: Aiguille Noire de Peuterey, K2 eta Ama Dablam horietakoak dira. Ama mendiak dira. Inguruko jendeak errespetatu egiten ditu mendiok, eta mendiok jende horiek babesten dituzte; bizia dutelako. Esan nahi dudana da mendiak ez direla gailurra bakarrik, serakak, elurra... biltzen duten bizi guztia dira mendiak; animaliak, landareak, jendeak...

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude