Saint never mind

  • Itxaroren aurreko kolaborazioaren eta honako nirearen artean, idatzi bitarteko aste honetan, Itxaro bera, in person, ttakunean hasi nintzenetik lehenbiziko aldiz, nire bizitza osoan bigarrenez, ikusteko parada izan dut Donostian, EHGAMek antolatu mahainguru batean. Lotsati, uzkur edo are xomorro xamarra naiz ni harremanetarako, halere, baieztatu nuenez, gure arteko komunikazio sasi epistolar honek badu eraginik bizitza errealean: konfiantza osoz hasi ginen solasean. Baita artikulu hauetan erabili izan ditugun gaiez ere. Latinezko aipamenik egin behar gabe.
Angel Erro
Josu Santesteban
Pasa den astean –ez naiz oroitzen paper honetan izan zen ala off the record– Itxarok esaten zidan inor ez dela lanetik kanpo daukan denbora librean dituen debaldeko egintzetaz mintzo. Joera handiegia, herdoilduegia dugula lanaren bide egina ibiltzeko, gure borrokaldiak aletzeko, eta ez gure pausaldiak. Neurri batean logikoa da. Beldur diogu lanetik kanpoan izan gaitezkeenari, azken finean geure buruari –irakurle arretatsuak jarraituko du lanaren eta borrokaren artean aspaldi ezarri dugun konparazioa, nik denbora guztian seinalatu gabe–. Beldur hori, idazketa lana –ala aisia zen?– dugunen artean nola gauzatzen den ere azter genezake.

Latinezko aipuen, jolas kontzeptualen, interface martetarren gibel ezkutuka gabiltza, egia gezurraren bitartekaritzarik gabe esaterik ez baitago. Zer gertatuko zen, Itxaro, Josi, ttakunen fikzio honen kristaltxoa hautsiko balitzaigu eta benetan ez garen adiskideak bagina bezala jardungo bagenu, gutaz aparteko irakurlerik dagoela ahantzirik?

Agian jadanik gertatu da, edo gertu dago, agian jadanik idazki hauek elkarri bidaltzen dizkigun Mikel onak ez du aldizkarira gure ttakunik bidaltzen, agian gurea benetan da hiru lagunen arteko solasaldi pausatua, non ez dugun kanpoko inor liluratu ez epatatu behar. Hau lasaialdia!

Kontatuko dizuet zertan ari naizen: Sanferminak dira Iruñean. 6a izaten da egunik hoberena, seguruenik festa egunezkoa delako. Niri gustatzen zait karrikan jende ezagunarekin topo egitea, ondoko herrialdetatik etorritakoekin, Nabarrerian ibiltzea.

Patxangarako musika. Giriak ere gustatzen zaizkit. Zeinen erraz ulertzen duten, ongi azalduz gero, Nafarroa Euskal Herrian dagoela eta oker daudela Espainiaz dakarten ideiak. Maite dut dantzarazten nauten lagunekin egotea, esaterako Txumarekin edo Muskildarekin. Ezagutu beharko zenituzkete. Ez da, baina, dena arrosa kolorekoa, inoiz ez hobeki esanda, batez ere etxera bakar-bakarrik itzuli behar izaten naizenetan, aldien portzentaia ez txiki batean, sentsualitatezko uneak gogoan atxikiak.

Festak badu maite ez ditudan hainbat gauza ere (ez ligatzeaz gain). Haren inguruko literatura edo, agian esan beharko genuen, liturgia, topikoez betea. Aste osoa egunkaririk erosi ahal izan gabe, kronikak berdin-berdinak direlako, kazeta batetik bestera, urte batetik bestera. Zuri-gorriak berdintzen gaitu, hainbesteraino bai, heriotzak berak bezainbeste kasik, oro zanpatzen baitu, hala pobrearen etxola nola aberatsaren jauregia. Alkoholaren demasia ere gaizki eramaten dut, goragalea eragiten dit. Dislexiaz edo ahalkola idazteko puntuan egon naiz. Txiste ezaguna da. San Peppermint eskatzea bezala. Gurasoek hori eskatzen omen zuten, menda likorea. Guraso abstemioak ere edale santu.

Hiria goiti beheiti eraldatzen delako topikoa, eta tristeena, egia dela, eta ez dakigula noiz garen guago. Falta da udaletxeko balkoian eraldaketa, norbaitek, beste norbaitek, diva transfermin!, goza transfermin! oihukatu izana.

Azkenak
Elena Barrena, irakasle eta historialarien erreferentea

Gipuzkoako sorrera buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro historialari... [+]


Gernikako gaztetxe zaharra hartu dute berriro, itxi eta hamar urtera

Gernikako "gazte langileen interes eta beharrei" erantzungo dien proiektu bat martxan jarriko duela adierazi du Egurre Gazte Asanbladak. Eraikina duela hamar urte itxi zuten, eta salatu dute Gernikako Udalak hiru legegintzaldi daramatzala esanez liburutegi bat jarriko... [+]


Mario Vargas Llosa idazlea eta Literaturaren Nobel sariduna zendu da

89 urterekin hil da, Liman, eta idazle perutarraren seme-alabek eman dute haren heriotzaren berri. Gaztelaniazko literaturaren egilerik ospetsuenetakoa izan zen, eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Latinoamerikan literaturak izan zuen loraldian paper garrantzitsua jokatu zuen... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


Daniel Noboa eskuindarra gailendu da Ekuadorko hauteskundeetan, eta oposizioak iruzurra salatu du

Bozen lehen itzulian pare-parean geratu ostean, inkesta gehienek aurreikusten zutena baino tarte handiagoa atera dio egungo presidenteak Luisa González hautagai correistari. Oposizioak "iruzurra" salatu eta botoak berriz zenbatzea eskatu du.


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


‘Oztopoen gainetik askatasunera’: Ernaik manifestaziora deitu du apirilaren 17an

Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]


Lau maki, 1947 eta 1948 urteetan Donostian erailak

Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Euskal armagintza industria eztabaidagai (I)
Industria militarrari buruz Jaurlaritzak eta Zedarriak enpresari foroak planteatutako eztabaida irekitzen

Urtearen hasieran, Zedarriak taldeak "defentsaren" industriari buruzko "eztabaida irekitzearen" alde egin zuen publikoki (baita nuklearrari buruz ere), eta Eusko Jaurlaritzak berehala egin du bat horrekin. Lehenik, Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude