NaBai, malgutasunaren arriskuak

  • Nafarroako herritar abertzale askoren artean, NaBaik PSNrekiko negoziazioetan asko eman duela uste da, gehiegi agian. Iruñeko Udalean eta Nafarroako Legebiltzarreko Mahaiaren lehendakaritzan gertatutakoak dira irudipen horren gertakizunik esanguratsuenak; baina oro har, negoziaketa osoan PSNk etengabe igorri dio iritzi publikoari egoera menpean eta kontrolpean duela. Eta aldi berean, bere ahalegin itzelean, PSNrekiko menpekoegi ere agertu da NaBai gizartearen aurrean.
Kontua da halako jarrerak ohikoak direla negoziaketa askotan, eta neurtu beharrekoa bukaerako lorpena dela. Eta zer litzateke lorpena Nafarroako egungo egoeran? Muturreko aldaketarik ez dela izango argi dago. Modu orokorrean esanda, hamasei urteko agintaldiaren ondoren UPN boterearen lehen lerrotik kanporatzea, Gobernua galduta ere asko baitira oraindik Nafarroan dituzten botere guneak, besteak beste mediatikoa.

Apur bat gehiago zehaztuz, lorpenak hiru esparru zabaletan bederen izan beharko lukete emaitza argirik. Bat, eremu sozialean aurrekontuak eremu publikoetara nabarmen berbideratzea, bereziki osasuna, hezkuntza eta ongizatera. Bi, euskara eta euskal kulturaren eremuan, batez ere 1999tik gaurdaino UPNk –PSNren laguntza bikainarekin– inposatutako erasoa geldiarazi, eta herritarren nahiei lotutako hizkuntza politika bideratzea. Hiru, sinboloen eremuan, herritarrek edo erakundeek eurek egokien ordezkatuta sentitzen diren sinboloekin ateratzeak jazarpenik ez izatea.

San Ferminen ostean Legebiltzarrak zirt edo zart egin behar du, edo gobernu berria hautatu edo hauteskundeak errepikatu. Bigarren aukera urruti badago ere, dena da posible. Oraingoz bederen Zapaterok Nafarroako Gobernua dela eta Raxoiren presioa baretzea lortu du Kongresuko eztabaida orokorrean. ETAren atentaturen batek ere zaildu egingo luke akordioa, zalantzarik gabe, eta zeresanik ez berau Nafarroan balitz.

iBARRETXE LEHENDAKARIAK eta PSE-EEko buruzagiek Batasuneko kideekin izandako harreman publikoetan delitu zantzurik ikustea, Alderdien Legeak sortutako egoera politiko maltzurraren isla besterik ez da. Kate beretik Jose Luis Rodriguez Zapaterok ere bere burua estu ikusi beharko luke, bai Batasunarekin bai ETArekin izandako elkarrizketa eta negoziazio saioak medio.
Espainiako Kongresuak baimendutako posizioa izanik, Espainiako Kongresuak berak bultzatutako Alderdien Legea baliatzen ari dira zenbait epaile jarduera politikoan kontraesanak sortzeko.

Eskubide politikoen ikuspegitik, Alderdi Legea baliatuz Batasunari lehenago zabaldu dizkioten beste auzi batzuk bezain zentzugabea eta salagarria da honako hau; une politikoaren ikuspegitik, judikaturan badi-

ra egoera hau baliatu eta Ibarretxe lehendakaria epaitegietara eraman nahi duten epaileak. Irudi kontua besterik ez da, irudi horretan botere batek beste bat nola menperatzen duen argi irudikatzen baita, gaur gaurkoz bederen ez baita aurreikusten bukaeran zigorrik izatea.

Hirukoaren agorpen kontuen erdian harrapatu dute Ibarretxe ahozko epaiketarekin. Hirukoari buruzko bere posizioa argi utzi du, eta laugarren agintaldirako bere hautagaitzari buruzko zantzu batzuk argitara eman ere bai. Baina aurretik, bi gai zehaztu beharko ditu bederen: bat, bake prozesuaren azken negoziazio saioak porrot egin ondoren, Ibarretxe planarekin zer gertatuko den; eta bi, plan horretan aurreikusitako herri kontsulta legealdi honetan burutuko den ala ez. Bi urte geratzen zaizkio.

hauteskundeen biharamunean, maiatzaren 27an, denak etorri ziren bat bi ondoriotan: lehena ohikoa da, norberak irabazi egin duela alegia; bigarrena, mapa politiko askoz korapilatsuagoa osatzen dela. Eta askoz korapilatsuagoa horrek esan nahi du, gobernu osatze lanak eta ondorengo jardun politikoa ere biziki zailduko direla. Baina badirudi alderdiei, batez ere nagusienei, hori onartzea kosta egiten zaiela.

Oso plurala den herri batean, dena ezin da homogeneo izan: Jaurlaritza, diputazioak, udaletxeak.. eta hemen nahiko homogeneo izan da urte askotan. Gehiegi ere bai. Ondo etorriak aldaketak, beti ere herritarren borondatearen erreflexu badira.

Azkenak
Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute, Palestinari keinu eta arrazakeriari aurre egiteko

Donostiako herri mugimenduak artikulatuta hainbat auzotan antolatzen den Zinemaldi Alternatiboaren 16. edizioa aurkeztu dute (11 + 5, beraiek dioten bezala, eraitsitako Kortxoenea gaztetxeko bost urteei erreferentzia eginez). Aurten sei proiekzio egingo dituzte ondorengo... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


2024-09-13 | Euskal Irratiak
Baionako zitadelako eraikuntza proiektuak arrangura piztu ditu ekologistengan

Baionako zitadelan proiektu berriak ditu armadak. Eraikin berriak egin nahi ditu eta horretarako oihanaren zati bat deseginen dute eta ura atxikitzeko bi gune ere sortu nahi dituzte.


Aysenur Ezgi Eygi-ri zuzenean egin zioten tiro burura Israelgo soldaduek, autopsiaren arabera

Turkiar-estatubatuar aktibista irailaren 6an hil zuten Beiti herrian, Nablus hiriaren ondoan, Zisjordanian, Palestinako Lurralde Okupatuetan. Orain forentseen azterketek iradokitzen dutenez, Israelgo soldatuek zuzenean egin zioten tiro aktibistari.


Iturbide, Jiménez eta Azkona estatuaren biktima gisa aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Foru Gobernuak aitortu du motibazio politikoko biktimak direla hirurak. Hiru aitortza berri horiekin dagoeneko 36 pertsonari estuaren biktima izatea ofizialki aitortu die gobernuak.


Madrilgo Rolando kafetegiko hamahiru hildako haiek ETAm-ren eta ETApm-ren zatiketaren erdian

Ostiral honetan betetzen dira 50 urte ETAk, 1974ko irailaren 13an, Madrilgo Rolando Kafetegian bonba bat lehertarazi eta hamahiru pertsona hil zituela. Ofizialki 2018an onartu zuen erakundeak ETAren egiletza, bere burua desagertze bidean jarri zuenean.


2024-09-13 | Gedar
Bi lizarratar epaitu dituzte, Voxen salaketa baten harira

Faxisten aurka protesta egiteagatik auzipetu zituzten Lizarrako bi kideak. Asteazkenean, epaiketaren egunean, Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen epaitegi aurrean. Voxeko faxistak jarrera probokatzailearekin agertu ziren bertara, eta Guardia Zibilak... [+]


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


Ezkabako iheslari Segundo Hernandez identifikatu dute Eguesibarreko Eliako hobian

Gasteiztarrarekin bederatzi dira ihesaldian parte hartu zuten identifikatutako pertsonak. Guztira, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik 43 pertsonaren datuak lortu dituzte.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Eguneraketa berriak daude