Espekulazio usaina azpiegituratan

  • Espainian hirigintzan azaleratu diren eskandaluak medio, alarma piztu da Euskal Herrian ere. Gure herrialdean azpiegitura eta etxebizitza lan handiak egin dira eta datozen urteetan ere egingo dira. Espekulazioaren itzala hor dago.

    Egun, azpiegitura lan handiak daude martxan Euskal Herrian eta lur eta hormigoi tonelada asko mugitzeaz gain, milioika milioi euro ere mugitzen dira horietan. Hamaika obra daude hastear eta honako hauek dira handienak: Euskal Y, Pasaia eta Pasaiako kanpo Portua, Bilboko saihesbidea, San Mames futbol-zelai berria eta Bilboko pilotaleku berria, besteak beste. Makroobra horietan, milaka milioi euro daude jokoan, eta lan batzuk hasi dituzte dagoeneko.
Pasaiako oraingo portuan ontzi galanta.
Bilboko Metropoliko Lurralde Planaren eta Gernikako eta Markinako eskualdeen hedatze planaren arabera, Bizkaiko itsasertzean 38.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago datozen zortzi urteetan, batik bat Getxon eta Bakion. Bizkaiko itsasertzeko udalek, horretarako, urbanismo planak aldatu egin beharko dituzte. Dirudienez, erakunde publikoek urbanizazioak egiteari utzi eta etxebizitza blokeen guneak eraiki nahi dituzte.

Ildo horretan, deigarria da lehengo eta oraingo eragiketen inguruko espekulazio beldurrak eta susmoak EAJren gertuko eta berezko instantziek zabaldu dituztela. Eta deigarria da, hain zuzen EAJ delako Eusko Jaurlaritzan agintean dagoen alderdia, eta horretaz gain, alderdi horrek kontrolatzen dituelako Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak, eta orobat obrak egiten ari diren udal asko.

Irakurleak nahi duen eran epaitu dezan, erreportaje honetan hitzez hitz jasoko ditugu prentsan oro har eta nazionalisten sektore kritikoaren hurbileko web orri batean argitaratu diren beldur eta susmo horien zenbait adibide. Nori edo nortzuei buruz ari dira hedabide horien bidez jendaurrean zabaldu diren beldurrak eta susmoak? Etorkizuneko zenbait hirigintza lanen aurretik egindako eragiketa batzuetan, zenbait pertsonaren izenak ere eman dituzte jakitera. Beste batzuetan, berriz, iradoki egin dituzte. Epai ditzala irakurleak.

Fertiberia, Iurbentia, Befesa

Izaro News web orrialdeak, EAJren alde kritikoaren hurbilekoak, hirigintza arloko ustezko zenbait espekulazio eta ustelkeria kasu azaleratu ditu, eta EAJren zenbait kide horietan nahasita daudela jakinarazi du. Ildo horretan, web orri horrek jakinarazi zuen “Fertiberiaren hirigintza-zartada Barakaldon” izeneko kasuan, José Olazaran “EAJren EBBren burukide ohiak” parte hartu zuela, Fertiberiaren lursailak erosi zituen eraikuntza-enpresaren aholkulari gisa. “Olazaran EAJren zuzendaritzatik kaleratu zuten negozioetan eta jardun politikoan ari zelako; ez dakigu jardun politikoan baino negozioetan aritzen zen gehiago, ezta politika negozioetarako baliatzen zuen ere”. Hala jakinarazi zuen Juan de Etxanok, web orrialde horretan idatzi ohi duen idazleak.

Enpresa horrek, lehen Sefanitro zenak, 1996. urtean erosi zituen lursailak, 1,5 milioi euroren truke. 1999an Barakaldoko udalak birkalifikatu egin zituen. Hirigintza-enpresen talde batek eskuratu du lursaila eta 240 milioi euroren truke 2.000 etxebizitza eraikiko ditu. Hirigintza arloko talde hori “Iurbentia Propiedad Inmobiliaria SA” da, eta hain zuzen lehen aipaturiko EAJren burukide ohia talde horretako aholkularietako bat da. Web orrialde horren arabera, “aipaturiko enpresak 680 milioi euro fakturatuko ditu proiektu horrekin eta denbora gutxiren buruan beste 42.000 metro koadro lur eskuratzeko asmoa du, Fertiberiaren lantegiko lurretatik gertu. Egun Befesaren planta batek okupatzen du aipaturiko lursail hori, baina enpresa horren jarduna 2007an amaituko da”.

Alonsoren hirigintza kudeaketa Gasteizen

PP gutxiengoan egon da agintean Gasteizko udalbatzan eta joan den urte amaieran hirigintza arloko ustezko bi eskandalutan nahasi zen, biak ere familia bakarreko etxebizitzen promozio kontuak ziren... gertaturikoa ikertzen ari dira orain. Ibaiondo auzoan, Opacua eraikuntza-enpresak 54.000 euro garestitu zituen udal lurretan eraikitako 24 txalet bioklimatiko. Eta Ali herrian, hirigintza zinegotzia zen Jorge Ibarrondo popularrak baimena eman zion Salgado Iglesias markari zazpi txalet eraikitzeko, aurkako hainbat txosten tekniko jaso arren. Jose Mardones, Lasarte, Villa Vergara, Cruz Roja eta Cervantes hegoaldea ere susmagarriak dira zenbait txaletetan ustez Aliko Udalak lagunduta egindako hirigintza gorabeherengatik.

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude