Titivillus

  • Oxford, 1285. Johannes Wallensis frantziskotarraren Tractatus de Penitentia lanean “Titivillus” izena idatzita agertu zen lehenengoz. “Fragmina verborum titivillus colligit horum / Quibus die mille vicibus se sarcinat ille”, zioen galestarraren testuak; alegia, Titivillusek hitz hauen zatiak biltzen ditu, eta horiekin mila aldiz betetzen du bere zakua, gutxi gorabehera itzulita. Hurrengo mendearen hasieran Petrus Palude Jerusalemgo patriarkak ere deabrutxo berriaren izena aipatzen du
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Titivillusek bere zakua egunera mila aldiz bete behar zuen monje kopiatzaileek idaztean egiten zituzten akatsekin. Ondoren, Titivillusek Deabruari akatsen berri eman behar zion. Deabruak akatsa eta akatsaren egilea liburu batean jasotzen zituen, gero, Azken Judizioko egunean irakurtzeko.

Monasterioko egunerokotasun errepikakorrean eta, bereziki, izkribuak eskuz kopiatzeko lanean arreta ez galtzea zaila zen monjeentzat. Ohikoak –eta ulertzekoak– ziren, beraz, akatsak. Baina arreta galtzea bekatua zen. Horregatik Titivillusen mehatxua asmatu zuten, ahalik eta errakuntza gutxien egiteko motibazio moduan.

Printzipioz, ez zirudien Titivillusen lana gaitzegia zenik. 1325 eta 1328 urteen artean idatzitako The Cloisters Manuscripten, esaterako, hamabost santuren izenak idaztea ahaztu zitzaien eta beste hogeita hamarren izenetan akatsak zeuden. Zakukada bete akats idazki bakarrean. Baina Titivillusen presentziak eragina izan zuen, eta monje izutuak gero eta errakuntza gutxiago egiten hasi ziren.

Titivillusentzat gero eta zailagoa zen eguneko lana betetzea eta XV. mendean bere lan metodoa aldatu zuen: ez zituen soilik akatsak bilduko, akatsak sortzen hasiko zen. Plana habian jarri eta berehala aurreko mendeetako bekatu kopuru bera jasotzen zuen Deabruari eramateko. Beste modu batera esanda, unibertsitateen gorakada zela-eta, idazlariak lanez gainezka zebiltzan, eta baldintza horietan akatsen zakua nahigabe gizentzen zen. Baina erantzukizuna ez zen kopiatzaileena; akatsen egilea Titivillus bera zen. Modu horretan, etsai izan zena idazlarien zaindari bihurtu zen; patroiak errua beregain hartzen zuen.

Errenazimentuaren argia piztearekin bat, Titivillusen izena itzaltzen hasi zen. Baina itzalean lanean jarraitu zuen. Garai berrietara moldatu eta inprentako akatsak egiten ikasi zuen berehala. 1561ean argitaratutako Anatomy of the Mass liburuak 172 orrialde zituen berez; bada, beste hamabost erantsi behar izan zizkioten hutsen zerrenda biltzeko.

Gaur egun lan handia egiten du oraindik; Oxford English Dictionary hiztegi ezagunak hainbat akats tipografiko izan ohi ditu bere ediziotan, baina diotenez azken 50 urtetako edizio guzti-guztietan, Titivillus aipatzen den orrialdean akats bana topa daiteke.
Zuzentzaile automatikoen garaian, nola da posible orrialde honetan (adibidez) akats tipografikoak egotea? Inoiz zeuen buruari galdera hauxe egin badiozue, orain badakizue errua norena den.

Azkenak
Martxoak 3tik 49 urte
“1976ko Gasteizko greben mugimendua eskola politikoa izan zen”

Martxoak 3ko sarraskiaren 49. urteurrena beteko da astelehenean. Grebetan eta asanblada irekietan oinarritutako hilabetetako borroka gero eta eraginkorragoa zenez, odoletan itotzea erabaki zuten garaiko botereek, Trantsizioaren hastapenetan. Martxoak 3 elkartea orduan... [+]


Memoria bala bat da buruan

1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]


2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Eguneraketa berriak daude