Betiko ipuinen euskal aldaerak

  • Batzuen artean ::zaku bete hauts

    Aizkorri

    orrialdeak ::128

    prezioa ::14.95€

Zaku bete hauts
Globalizazioa ahozko ipuinekin hasi zen, Aizkorri argitaletxearen aburuz. Izan ere, badira aspaldi-aspalditik mundu osoan barreiaturiko haur kontakizunak –Mari Errauts, esaterako–, gero herri bakoitzak bere modura egokitu baditu ere. Euskal haurrei betidanik ezagutzen dituzten ipuinen euskal aldaerak ezagutzeko parada eskaini nahi izan diete, Zaku bete hauts. Euskal Herriko maitagarri-ipuinak liburuaren bidez. Horretarako, belaunaldiz belaunaldi euskal-amandreek zaintzen zituzten haurrei kontatu izan zizkieten istorioetatik hamasei aukeratu dituzte. Juan Kruz Igerabideri eskatu zioten bilketa lana egitea, aukeratutako ipuinak euskararen aldetik gaurkotuz eta egokitzapen arin batzuez istorio horiek moldatuz. Hautaketa, J. Arratibelek, L. Barandiaran Irizarrek, Xabier Etxaniz Erlek eta Joxe Mari Satrustegik nonbaitetik jaso eta ezagutzera emandako istorio batzuetatik aterea izan da. Luis Alonso marrazkilariak diseinatu du Zaku bete hauts. liburua bere osotasunean, kontakizun bakoitza ilustrazio errealistekin apainduz. Jasotako ipuinen artean, gorago aipatu den Mari Errautsez gainera, liburuari izenburua ematen dion Zaku bete hauts eta Baratxuri bezalako beste asko dago.
Juan Kruz Igerabide
«Maitagarri-ipuinak, Gorrotagarrien ipuinak ere badira»

Euskal Herriko maitagarri-ipuinak bildu dituzu oraingoan.


Bai baina, aizu, Maitagarri ipuinak deitzen diegun arren, Gorrotagarrien ipuinak ere badira. Zaku bete hauts liburuan agertzen diren ipuin gehienak izugarri gogorrak dira, tradizioan kontatu izan diren bezalaxe. Hau da, norbaiti eskuak mozten badizkiote, hori esaten da. Bravanteko Genobebaren hartan kontatzen dena bezala: ama umeekin basora bota, eskuak moztuta utzi... Horrelakoak ere agertzen dira ipuin hauetan.

Bestelakorik ere agertuko da, noski?


Bai. Azkartasuna. Heroiak, pertsonaia ahulak bere buru azkartasunaren bidez nola gainditzen dituen probak, gorrotagarriak menderatu arte.

Eta gorrotagarrienetan gorrotagarriena, nor da?


Nik uste dut pertsonaiarik bortitzena Zirto erregea dela: diktadore nazkante bat besterik ez da, nahi dituenak hiltzen dituena... Eta betiko istorioa: alabaz maiteminduko da heroia, aitaren jazarpena jasango dute biek, eta abar. Honelako istorioak daude liburuan bilduak. Beste bat: Amak hil nau, aitak jan nau / arreba poxpolinak piztu nau. Gure arrasto antropofagikoak daude hor: amak hiltzen du, eltzean egosten du, eta aitari ematen dio jateko. Kanibalismoaren oihartzun garbia. Ipuin berean, gero, alaba panpoxak neba berpiztu egiten du: hor dago mito zaharrek berriz osatzeari buruz ziotena; azterketa sinbolikoak eginez gero, haurtzaroaren galera eta bizimodu berri bat hastea izan liteke. Ipuin hau nik Joxe Mari Satrustegiren eskutik ezagutu nuen.

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude