«Narkotiko baten lana egin zuen trantsizio osteko markoak»

  • Euskal kantagintzak nazio-identitatearen eraikuntzan izan duen garrantzia aztertu eta gero, ez omen du ulertzen zergatik idatzi den horren gutxi gaiaren inguruan Euskal Herrian. Ikerlari bezain solaskide sutsu eta joria dugu Marc Biosca i Llahí (Lleida, 1980, Zientzia Politikoetan eta Soziologian Lizentziatua). Institut d’Estudis Catalans eta Eusko-Ikaskuntzak emandako bekari esker, laster, katalanez argitaratuko duen ikerlanaz hitz egitera bildu gara.
Marc Biosca
Maddi Soroa

Euskal eta katalan kantagintzek nazio-identitatearen eraikuntzan izan duten eragina aztertu duzu. Bateren batek, muturreko nazionalistatzat salatuko zaitu, horregatik bakarrik.


Saiakera honen helbururik behinena, 60-70eko hamarkadetako kantagintzak nazio-identitatearen eraikuntzari egin ekarpena aztertzea izan da. Horretarako marko konparatibo bat erabiliz eta, batez ere, abestien hitzak aztertuz.

Horrelako ikerketekin lotsagorritzen direnei esan beharko genieke, nazioa eta identitatea, gaur egun, oso gai aipatuak direla alor politikoan, nahiz sozialean edo ekonomikoan. Adibide gisa bi gertaera: Sarkozyk identitatearen gaia azken hauteskundeetako eztabaidaren erdigunean kokatu du nazio-identitatearen Ministeritza sortzeko proposamenarekin. Bestalde, Development, Concepts and Doctrine Centre delakoak, txosten bat landu du Britainiako Defentsa Ministeritzarako eta bertan aipatzen du, beste hirurekin batera identitatearena izango dela etorkizuneko funtsezko gaietako bat. Garbi dago beraz, munduko herrialde gehienek jorratzen dituztela gai hauek, ez bakarrik euskaldunek edo katalanek.

La nova cançó versus Ez dok hamairu. Antzekotasun ala desberdintasun gehiago?


Bi mugimenduak, mendebaldeko musika-panoramaren testuinguruan kokatzen baditugu, alegia, musika, merkatu irizpideen arabera ekoizten hasi zeneko garaia, desberdintasunak txikiak dira. Izan ere, mugimendu hauek, Amerikan eta Europan zabaltzen ari ziren modak inportatu izanaren ondorioz sortu ziren. Bestalde, biak aro politiko eta historiko bertsuan sortu ziren eta harreman bertsuak zituzten bai beren ekosistema kulturalekiko –bi hizkuntzen egoera ahula–, nahiz ingurukoekiko –frantziar eta espainiar inposaketa–. Era berean, gero bakarlari gisa arituko den mugimendu hauetako hainbat kidek abesti herrikoiak berformulatzeko, ikuskizunetan dantzak txertatzeko edo ia ahaztuta zeuden txalaparta edo alboka bezalako bertoko instrumentuekin aritzeko kezka eta gogoa azaldu zuten.

Hori bai, bi mugimenduek oso lotura gutxi izan zuten elkarrekin, nahiz eta hasiera batean Laboak nahikoa gertutik jarraitu zuen Katalunian gertatzen zena.

Laboa aipatu duzula, badirudi euskaraz euskarari buruzko abesti asko dagoela, baina ez dela gauza bera gertatzen katalanez katalanarekiko.


Saiakeran bereiztu egiten ditut nazio kulturala eta nazio politikoa. Nazio kulturala, batez ere, hizkuntzaren berezitasunaz elikatzen da; hizkuntza izango baita, nazioaren kultur desberdintasunen eraikuntza politikoa ahalbidetuko duen erreminta. Kultur jatorriak, identitatearen dimentsio esanguratsua izaten jarraitzen du eta hizkuntzak funtzio nagusia betetzen du hor.

Euskadin oso modu nabarmenean bultzatu ziren funtzioen artean zeuden hizkuntzaren erabilera normalizatzea eta bere prestigio soziala areagotzeko esparruak garatzea. Baita Herrialde Katalanetan ere, baina hauetan prozesua erabat eten zen arrazoi politikoak zirela medio; País Valenciàko sezesionismo linguistikoa agertzean. Ezagutzen al duzu nafarrera edo zuberera euskara ez direla defendatzen duen norbait? Bada, hemen horixe gertatzen da. Hainbat lekutan hizkuntzaren prestigioa hutsaren hurrengoa zen, eta da. Ez da harritzekoa beraz, hizkuntza kantagai duten abestien kopurua horren desberdina izatea batean eta bestean.

Gauza bertsua gertatzen da lurraldearekin. Euskadi edo Euskal Herria kontzeptuak abesti askotan aurkituko ditugu; ez ordea Herrialde Katalanak. Eraiki al daiteke identitatea lurralde-eremu garbirik gabe?


Hauxe da bi mugimendu hauen artean dagoen bigarren berezitasunik nabarmenena. Zerikusi zuzena du, bi herri horietan, bideratzen ari ziren prozesu politikoekin. Ezin dugu ahaztu Espainiako trantsizioaren ondoren, Herrialde Katalanetan mobilizazio soziala murriztu egin zela eta estatutu-marko berriak narkotiko baten egitekoa bete zuela.

Oso modu lausotuan, herri batu bati buruz zabaldu zen ideia, ameskeria hutsa izatera pasa zen. Kontzeptu honek, literatur esparruan besterik ez zuen iraun osasuntsu samar. Abestigintzan ia ezinezkoa da, metaforarik gabe eta zuzenean, Herrialde Katalanak aipatuko dituen letra bakar bat aurkitzea. Ez da hau aldiz, Euskadiren kasua.

Galderari erantzunez uste dut ezetz. Are gehiago, arazo nazionala sozialetik bereizten duena, hain zuzen ere, lurralde baten errebindikazioa da. Pentsa dezagun, esate baterako, ijitoen etnian. Beraiena ez da inoiz arazo nazionaltzat hartu, sozialtzat baizik, nahiz eta beti onartu izan den bere historia eta tradizio propioak dituen etnia bat dela. Zergatik? Inoiz ez dutelako berezko lurralderik errebindikatu.

Europa osoan ez dago nazio batek, ala bestek, ala batek baino gehiagok batera errebindikatzen ez duten lur-eremurik. Eta, behar baldin bada, lurraldearengatik muturra hautsi diogu eta hautsiko diogu elkarri. Perejil irlaren pasadizo famatuaz gogoratu besterik ez dugu.

Nabarra, Orreaga, Almansa... memoria historikoa berreskuratzeko abestiak ala geografia mitiko baten erabilera nazioa berrasmatzeko asmoz?


Bi prozesuak paraleloak dira. Memoria historikoa ez da bakarrik prozesu indibiduala; bere alderdi kolektiboan, sozialki eta politikoki eraikitzen da. Era berean, gogoratua izan dadin, prozesua olioztatuko duten gertaera eta espazio fisikoak behar ditu, eta metanarrazio batean txertatu, “gu”ak biziraun dezan eta euskarri izango zaizkion erreferentziazko puntuak izan ditzan. Hauxe da kontzientzia eta izan nahia duten herri guztiek egiten dutena. Ñabardura txiki batekin, langintza horretan botere politikoak erabiltzen dituen instrumentuak oso desorekatuak direla.

Hau da, eskoletako testuliburuetan Almansa ez da agertzen valentziarrak garaituak izan ziren eta Katalunia eta Aragoiko Erresumaren gainbeheraren hasiera markatu zuen eremu fisiko bezala. Gertaera honen osagai politikoa desagertu egin da eta orainaldiarekin edo geroarekin zerikusirik ez duen historiaren pasadizo bat bezala azaldu da. Gauza bera Orreagarekin edo Nafarroarekin... Ikusiko dugu liburuek nola hitz egiten duten beraiei buruz, gaur egungo gatazka egoera marko juridiko berri batean amaitzen denean azkenean horrelakorik gertatzen bada, behintzat.

Zer nolako garrantzia izan dute kultur eta musika-tradizioek diskurtsoak kantagintzatik eraikitzean?


Galdera aldrebes hartuko dut, alegia, nola prestigiatu den tradizioa bera, kantagintzari esker. Kultura katalanaren barruan, asko kostatu da tradizioari loturiko elementuak konplexurik gabe plazaratzea. Neurriz kanpoko probintzianokeria batek eraginda, bazirudien kanpokoa etxekoa baino hobea zela beti. Bartzelona paradigma bilakatu da zentzu honetan kultur kudeaketari dagokionez, eta egin kontu gurea bezala demografikoki horren desorekatua den herri batean, jarrera honek oso ondorio esanguratsuak dituela. Balorearen eraikuntza soziala Euskal Herrian oso bestelakoa da. Iritzi hau sendotzen lagundu zidan generoetako bat bertsolaritza izan zen; kantagintzarekin baso komunikatzaile asko dituena. Iaz BECen egon eta gero, astero egiten den telebista bidezko jarraipena ikusita, bertso-eskolak… zaila da sinesten duela hiruzpalau hamarkada prestigio eskasa zuen genero bat zenik. Berezko ekosistema kultural baten biziraupenak zerikusi handia du, balorazio-estrategia indibidualak nahiz kolektiboak sortzeko ahalmenarekin. Eta honek ez du esan nahi etxekoari “txeke zuria” ematen zaionik. Justu kontrakoa.

Pertsonalki uste dut norberarekin lan zintzo eta dezentea bideratzeko dagoen metodo bakarra munduak egiten duenaz kontziente izatea dela, modu horretan zureari eta zureenari maila altua eskatu ahal izateko.

Une jakin batetik aurrera abeslari batzuk erdaraz kantatzen hasiko dira...


Egia da, baina Euskal Herriak jarraitzen du gehienen adostasun nazionaleko markoa izaten, edo gutxienez beren erreferente sinbolikoak. Musika-ikuspegi batetik, 80ko hamarkadak inflexio-puntu garrantzitsua markatzen du gure bi herrialdeetan. Gizartean zabaltzen ari den diglosia linguistikoak musika ere harrapatzen du eta katalanez kantatzea “kutre samarra” bilakatzen da. Alegia, urrutitik ere ez dago Hertzainak katalan batzuen arrastorik. Arrakasta lortzen dutenak Loquillo edo El Último de la Fila dira. Gauza ez da ez diotela lurraldetasunari kantatzen edo ez dituztela gure herriko elementu sinbolikoak erabiltzen 70eko hamarkadan bezala. Kontua da, beren letretan gai hauek ez dutela inolako lekurik eta darabilten hizkuntza gaztelania dela.

Estatuaren interbentzioarekiko eszeptikoak izango diren guneak sortu beharra aipatu izan duzu...


Estatua, errekonbertsio prozesu bikoitza ari da jasaten. Batetik, kudeaketaren eremuan, asko ari da argaltzen, sisteman poro eta akats asko agerian utziz. Bestalde, inoiz ez ziren hain ageriko egin, berau bateratzen duten konbergentzia sinbolikoaren elementuak.

Esparru sinbolikoan eragiten duenean, oso modu bizkorrean eta sotilean egiten du, onarpen nazional bakarreko marko batetik eratortzen diren narratibak eraikiz. Adibide bat: estatu mailan oso indartsuak izan diren Cuéntame como paso bezalako telesailak. Horretan, nolabaiteko edulkorazio baten bidez, ekintza historikoak berrordenatu egiten dira, “hispanozentrizidadetik” zirkuluaren kuadratura lortuz. Beste bat, Operación triunfo litzateke, non xaloa dirudien eremu batek Donostia, Bartzelona edo Malagako gazte batzuk kiroldegiak bete ditzaten lortzen duen, inondik inora gure ingurune kulturaletatik pentsatu ez diren musika batzuekin. Kontua da bi formatu hauek –nahiz eta bigarrena une honetan telebista pribatu batera pasa den– berez kulturanitza eta eleanitza den estatu bateko telebista publikoak sortu zituela.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude