Olatu urdinak olatu gorria irentsi du eta EH Bai itsasoan agertu da

  • Allez Les Bleus! Horixe da Frantziako Estatuan azken hamarkadan gehien entzundako deiadarra. Olatu baten modura zabaldu zen uholde urdina, baita Frantziako eskuinak bere egin ere, Nicolas Sarkozyren UMPk nagusiki. Errepublikako banderak kolore gorria ere badauka. Uholde urdinak alta, gorria irentsi du, baita alderdi txikiak irentsi ere. V. Errepublikako bozketa sistemak ez ditu laguntzen ez ezkerra ez txikia dena. Alabaina, bozketa sistema aldatzea baino gehiago beharko dute beste Frantzia bat aldarrikatzen dutenek.
Gaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Abstentzioa hogeita lau puntu igo da hauteskunde presidentzialetatik Legebiltzarrerako bozketetara Frantzian. Orduan, hiritarren %85ak bozkatu zuen eta oraingoan %61ak. Presidentzialetan nagusitzen dena aise nagusitu izaten da legegileetan. Sarkozyren UMPk bozen %40 lortu du eta Legebiltzarreko aulkien herena baino gehiago lortu dezake bigarren itzulian. PSk bozen %20 erdietsi du. Ezkerreko beste aukerek, PCFk, Berdeek nahiz gainerakoek aulkiak galdu dituzte. François Bayrouren UDF-MoDem alderdiak izugarrizko porrota jaso du, bozen %7,61 baino ez du lortu. NC (Zentro Berria) alderdi berriak, UMPren nahietara makurtu denak, salbatu ditu UDFko aulki batzuk. Alabaina, NCk aulkiak UMPko politikaren mesedetan erabiliko omen ditu. Eskuin muturreko FNk ez du lortu aulkirik, Marine LePen lehiatuko da bigarren itzulian, baina aukera ia batere gabe.

Royalen eta Hollanderen ezkerra

PSko idazkari François Hollanden eta alderdiko ikur berri Ségolène Royal emaztearen deiadarra ozen entzun dugu bozen biharamunean: “Gure ezkerreko aberkideok, bigarren itzulian oraindik ere hainbat aulki salba genezake eta eskuineko uholdeari aitzi egin gure etorkizuna prestatzeko”. Ele hauek aire edo doinu frantses batekin irakurri eta mezua ezagunagoa eginen zaizu. Ezkerrak behea jo du, hondalea. Gorako bidea baino ez zaio geratzen gaurgoitik.

Zentro-ezkerrak bigarren itzulia behartu du Ipar Euskal Herrian

“Iparraldeko ezkerrak eskuina garaituko duen esperoan” idatzi genuen aurreko astean. Ezin uka premisa baikorregia dela gaurko egunean. Abstentzioak eta Estatu mailako eskuineko uholde urdinak ia irentsi du gorria, baita ezkerreko aulki bat lortzea ere Iparraldean. PSko Sylviane Alaux eta Jean Espilondok nekez eskuratuko dute aulkia. Hala ere, Michele Alliot-Marie eta Jean Grenet bigarren itzulian lehiatzera behartu izana garaipena da nolabait. 4. barrutian –Biarno eta Euskal Herria biltzen dituena–, UDF-MoDemeko orain arteko diputatu Jean Lassallek eutsi diezaioke aulkiari, UMP eta PSrekin lehiatuko da bigarren itzulian. Indarrak arras parekatuta daude. Zentro-ezkerraren harremanaren test esanguratsua izanen da.

EH Bai laugarrena Iparraldean

EH Baik 10.000 boz baino gehiago eskuratu du. Laugarren indarra da, eskuin, ezker eta zentroko alderdi nagusien atzean. Legegileak ez ditu berezko hauteskundeak, bai test egokia ordea. Errepublikako itsaso handian hedatutako olatu txiki honen txanpa baliatu behar du herri bozketako hainbat aulki, modu naturalez, erdiesteko.

Azkenak
Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasua artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


Eguneraketa berriak daude