Iparraldeko ezkerrak eskuina garaituko duen esperoan

  • Hauteskunde Presidentzialen zurrunbiloa baretu gabe, Legebiltzarrerako bozen kanpainan murgildu dira Frantziako hiritarrak. UMP eskuindarraren diputatu hautagaiak gailentzen ari dira inkestetan PSko hautagaien aldean. 37 hautagai lehiatzen ari dira Ipar Euskal Herria hartzen duten hiru hauteskunde barrutietan. Hiru diputatu-aulki daude jokoan. Ohi bezala, bi itzulitan erabakiko dira euren irabazleak: ekainaren 10ean eta 17an. Hiru barrutietan bigarren itzulia burutu behar izatea ezkerraren aitzinamenduaren seinale litzateke.
EH Bai-ko Beñat Elizondo hautagaia
Euskal Herria Baiko (EH Bai) Beñat Elizondo hautagaia Biriatuko autobidearen ordainlekuan, jendarmeekin kalaGaizka Iroz

Biriatuko autobidearen ordainlekuan antzeman da, zenbait egunetan Euskal Herri osoan bizi izan den hauteskunde giroa. Jendarmeekin xextran dagoen txapelduna Euskal Herria Baiko (EH Bai) Beñat Elizondo hautagaia duzu; 6. barrutian aurkezten da. Gertakariaren biharamunean, Frantziako presidente Nikolas Sarkozy Espainiako presidente Zapaterorekin bildu zen Madrilen.

Hiru barruti Iparraldean

Ipar Euskal Herria hiru barrutien barnean sartzen da, alabaina hauetako bat, laugarrena, Biarnorekin batera partekatua da. Frantziako Iraultzak utzitako legatu historikoa da. 4. hauteskunde barrutiko egungo diputatua UDFko Jean Lassalle biarnesa da. Aldion, UDF-MoDem alderdiaren izenean aurkezten da. François Bayrou-ren gizona. Presidentzialetan Bayrouk 4. barrutian erdietsi zituen bozak kontuan harturik bera da faboritoa. Ziur aski, PSko Jean-Pierre Domecqekin lehiatuko da bigarren itzulian. EH Bai-ren bozemaileek (Leonie Agergarai hautagaiburua izaki) erabaki lezakete hurrengo diputatuaren izena.

5. barrutian UMPko Jean Grenet (Baionako auzapeza) izan da diputatua. Bera da faboritoa. Alta bada, presidentzialetan Ségolène Royalen PSk UMP gainditu zuen Baionan, azken urteotako joera politikoa hautsiz. Barruti honetatik PSko Jean Espilondo diputatu ohiak ken liezaioke aulkia Greneti. EH Bai (Migel Torre buru duelarik) koalizioaren bozen gainera, LCR, Berdeak eta PCFko bozemaileek erabaki lezakete bigarren itzulian.

6. barrutiko egungo diputatua UMPko Daniel Polou da, Urruñako auzapeza. UMPko hautagaiburua alabaina Michèle Alliot-Marie da. Barne ministro berria. Zalantzarik gabe bera da faboritoa, baina zalantzarik gabe ere, berak ez du beteko Legebiltzarreko aulkia. Demokraziaren sehaska omen da Frantzia, baina antza, demokrazian nagusi denak bere gisara moldatzen du berbera, sistema alegia.

Euskal Herria Bai (EH Bai)

Enbata mugimenduaz geroztik, ez ziren abertzaleak batera aurkezten Iparraldean. Ez da guztiz horrela, EAJ-PNB alderdia koaliziotik kanpo geratu baita. ABk, EAk eta Batasunak osatua da EH Bai. EAJ barnean ez izatearen arrazoia euskal gatazka da. Paradoxikoa da gero, Batasunak eta EAk ez dute Hegoaldea eta Iparraldea bereizten, hauteskundeak iritsita bai ordea. Aldiz, gatazka dela-eta, Euskal Herria bat da EAJrentzat.

EAJk UDF-MoDemeko hautagaiak sostengatuko ditu. Hauteskundeetan doakion berezko espazioa hautatu du, naturalena, naski.

Gatazkaz harago

Edonola ere, hitz hauek ilustratzeko paratu dugun argazkiaz harago doaz Frantziako Estatuko bozak. Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan –Biarnoko zatia barne– 37 dira hautagaiak, eta hiru izanen diputatu. Zentro-eskuineko diputatuak gailendu dira historikoki. Azken urtetan haatik, ezkerrak aurrera egin du Iparraldean. Eskakizun sozialek gero eta indar handiagoa dute, etxebizitzaren arazoa eta azpiegituren gaineko eztabaida, konparazione. Nafarroa Beherean gaindi eraiki nahi den autobideak, A-63aren zabaltzeak eta LGV burdinbide berriak ezkerreko sektoreak mugiarazi ditu. Diputatuek jarrera hartu behar dute azpiegitura hauen aurrean. UMP eta UDF-MoDemeko hautagaien jarrerak ezagunak dira, PSko hautagai guztienak berriz, ez. LCRk, PCk, Berdeek eta EH Bai koalizioak ez dute erraz sostengatuko PSko ezein hautagai bigarren itzulian, CADEk (Ingurumenaren defentsan ari den kolektiboak) egin dituen eskaerei kasu egin ezean.

Anartean, Royal eta Sarkozyren arteko zeingehiagoka itzuli da Pariseko eszenara. Lehenak, presidentzialetan ez bezala, Laurent Fabius eta Dominique Strauss-Kahn pisuzko alderdikideak bildu ditu kanpainako estrainako ekitaldian. Bigarrena, Errepublikako presidente izan arren, hots, hiritar guztiena, UMPko hautagaien aldeko kanpaina sostengatzen hasi da fermuki.

Azkenak
2024-08-14 | ARGIA
Israelek preso palestinarrak erabiltzen ditu tunelak eta eraikinak miatzeko

"Gure bizitzak haienak baino garrantzitsuagoak dira", esan dio Israelgo armadako soldadu batek Israelgo komunikabide bati.


2024-08-14 | Kanaldude
EuskarAbentura: gazteen paregabeko espedizioa

Joan den uztailean, hilabete batez, 127 gaztek 400 kilometroko espedizioa oinez egin dute Euskal Herrian gaindi. Abenturazale haiek Jzioquitarrak deitzen dira eta 30 egunez, 27 herri bisitatu eta hainbat euskal eragile ezagutu dituzte. Aurten, EuskarAbenturako helburuak aise... [+]


Ostalaritza patronalak Gipuzkoako txosnei TicketBai ezartzea eskatu dio Aldundiari

EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Pablo Gonzalez espioitzagatik ikertzen jarraituko du Poloniak

Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak adierazi du euskal kazetaria oraindik formalki akusatu ez badute ere, “legearen arabera auzi-ihesean akusatua” izan daitekeela. Gonzalez preso trukean sartzeko erabakia Washingtonetik etorri zen, baina Poloniako zerbitzu... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Ibilbide dekolonialak (I)
Donostia: non gogoa, han ezpata


2024-08-14 | Mikel Aramendi
Israel, Iran eta bi elefanteak

Hamasen erasoaren ezohiko muntak, eta Israelgo gerra-kabineteak hari emandako erantzunaren desmasiak zerikusi zuzena dute ondorio geopolitikoen sakonerarekin. Ekialde Ertainean eta nazioarteko aliantzetan aldaketak eragin ditu genozidioak: Israelek zer irabazi eta galdu du?... [+]


Musk amen-omenka, trumpismoa besarkatzen

Munduko bigarren gizonik aberatsena, Elon Musk, gezurrak eta mezu sektarioak hedatzen, propaganda egiten ari zaio Donald Trumpi, inkestek gero eta gehiagotan diotenean Kamala Harris izango dela AEBetako hurrengo presidentea.


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


Hamar gizon atxilotu dituzte asteburuan, emakumeen aurkako indarkeria egotzita

Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


Paquita Bretos Andueza zendu da, mendizale aitzindari eta antifrankista

96 urterekin eman du azken hatsa. Nafarroa Garaian zein Euskal Herri osoan, mendizaletasunaren aitzindarietako bat izan zen, Angel Oloron senarrarekin batera.


2024-08-13 | Euskal Irratiak
Aitor Elexpuru: “Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea”

Abuztu hasierarekin batera, bero, idorte eta su arriskuak altuak dira mendiguneetan. Arriskuen murrizteko nahian, 2021tik, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten hiriek zonbait protokolo eta konbentziotan elkartu dira, mugaz gaindi. Horien artean, “Gure... [+]


Eguneraketa berriak daude