Euskara ederra

  • Bi artikulu irakurri berri ditut gai horretaz. Bi idazleak, literatura lehiaketetako epai-mahaikide izanak. Entzuten omen dute: “Zer euskara ederra!”. Eta horrek min egiten belarrian!

    Hartu dut Larousse hiztegia: Literaturaren lehen definizioa: “Ensemble des oeuvres écrites auxquelles on reconnaît une finalité esthétique”. Idatzien estetika edo edertasunak egiten du literatura. Frantzian. Ez Euskal Herrian? “Nor-nori-nork, gehi aditza, puntto” eta berriz “nor-nori-nork gehi aditza, puntto” erranaldietan mugatzen den testu bat literatura ote liteke?

    Euskara ederra beharrezkoa da. Euskara eder horrek ideia aberats eta berriak, eta zergatik ez, zaharrak ere baldin baditu, hobe. Baina nahi bezain ideia sarkor eta sakonak izanagatik, euskara kaxkarra ez da literatura. Zoritxarrez badugu horrelakorik.
Xipri Arbelbide
Dani Blanco
Aitortu behar da gero eta gehiago euskararen estetikatik urruntzen ari garela. Zenbatek ez dakite “etxe berdina/etxe bera” edo “bere etxean/haren etxean”en arteko diferentzia egiten? Zenbatetan ez da entzuten gure irratietan, euskararen profesionalak direnen ahotik: “Bi etxe baizik dira”, eta ez “baizik ez dira”. Irratiek segundu laurdenak kontatuz norbaiten erranaldia laburtzeko, aterako dute elkarrizketa batetarik: “Zabortegia Irun eta Donostia artean eginen dela”, batere perpaus nagusirik gabe.

Euskarazko erlatibo normala “-n” da. Baizik eta Axularrek, hamar lerrotako erranaldi batean bi edo hirugarren erlatibotzat erabiltzen zuela “zein” galdetzailea eta, egun, “-n” baino askoz ere gehiago baliatua da “zein”, euskal erlatiboa desagertzeko zorian dagoela. Batere arazorik gabe erran daitekeelarik “atea gorria duen etxean bizi da” eta “bizi da etxe batetan, zeinek atea gorria baitu” erraten dute. Frantsesa edo espainolaren fotokopia hutsa. Aldiz “ze urrun den Kamerun” eta “ze polita den” kantuek sartu dute “zer polita den” eta ez “zein polita den”.

Ez aipa instrumentalik! Entzuten dugu “apeza emazteari buruz” mintzatu dela; (ez al zaio “bizkarrez” mintzatu!), edo “emaztearen inguruan” (apeza emaztearen “inguruan”?), ez bada “emaztearen gainean” (horrelakorik Elizan?). Baina ez “emazteaz” mintzatu dela, instrumentalik badela ere ez baitakite.

Hor daude ere carcel/kartzela-presondegi, altura/altuera-goratasun, correr/korrika-lasterka, calle/kale-karrika, vuelta/buelta-itzulia... Piarres Lafittek zioen Hegoaldeko liburu batzuk ulertzeko, espainola jakin behar zela.

Proposa niezaieke, oraino euskara ederra gustatzen zaien idazleei, elkarte bat egitea, gure hizkuntzatik kentzeko, euskararekin deus ikustekorik ez duten frantseskeriak eta espainolkeriak, zerrenda bat finkatuz urte oroz. Berriz modan ematea aspaldiko erranmoldeak. Gureak.

Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude