Euskal Hezkuntzaren oinarria hezurmamitzen

  • Aldaketa eta aro berri baten beharra sumatzen da hezkuntzan. Gizarteak aldatzeko eskatzen dio hezkuntzari eta honek esku hartze gehiago gizarteari. Testuinguru horretan, hamaika proposamen eta egitasmo sortu dira. Horien artean bada bat Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartzen duena: Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa.

    Bolo-bolo dabiltza azkenaldian Eusko Jaurlaritzaren EAErako curriculumari eta Nafarroako curriculumari buruzko kontuak, Espainiako Gobernuak ezarri duen LOE sistemaren ingurukoak, Europa osoan ezarriko den Bolognako prozesua... Hezkuntza aldatzera datoz guztiak, baina horietako inork ez du Euskal Herria –hego eta ipar– bere osotasunean aintzat hartzen. Bada ordea Euskal Herria abiapuntu hartuta gorpuzten ari den akordio bat, herri ekimenez eta eremu ofizialetatik kanpo sortua: Euskal Herriko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa. Hezkuntza sistema propioa garatzeko tresna izatea du helburu.
Akordioari atxikimendua agertu dioten hainbat lagun maiatzeko jardunalietan
Karlos Corbella
Nazio Eztabaidagunean izan du sorrera ekimenak. Eztabaidaguneko Hezkuntza Batzordeak osatu du eta hezkuntza esparruko hainbat lagunen atxikimendua eta ekarpenak jaso ditu.

Hiru atal nagusi ditu Hezkuntza Akordioak: Euskal Herritarren hezkuntza eskubideak, Euskal Herriko Hezkuntza Publikoa eta Elkargunea. Abiapuntua hezkuntza eskubideen dekalogoa da, eta horri lotuta datoz beste puntuak. Izan ere, eskubide horiek bermatzeko publikotasunaren kontzeptu berria eta elkargune baten beharra ezinbestekoak direla uste du Hezkuntza Batzordeak.

10 hezkuntza eskubide

Dekalogo hori nazioarteko oinarrizko eskubideen hitzarmenetan oinarrituta osatu du Hezkuntza Batzordeak. 10 dira akordioarekin bat egin nahi dutenek aintzat hartu beharreko oinarrizko eskubideak. Horiek nola aplikatu hausnartzeko lan taldea osatu zen maiatzeko Nazio Jardunaldian eta bertan beharrezkotzat jo zuten euskalduntzeko eskubidea bermatzeko plangintza estrategiko orokor bat martxan jartzea. Hala azaldu digu Gorka Zozaia batzordeko kideak: “Hasteko, euskarak ofiziala izan behar du leku guztietan, eta hori horrela denean ikasleak euskalduntzeko zer eta nola egin zehaztu beharko litzateke”. Bitartean, abiapuntu gisa, euskarak eta euskalduntzeak kulturari eta identitateari lotuta egon behar dutela ondorioztatu zuten.

Hezkuntza Akordioak Euskal Curriculumaren aldeko apustua egiten du. Sortzen Ikasbatuazen, Ikastolen Konfederazioaren eta Udalbiltzaren ekimenez sortu, eta eragile askoren ekarpenekin osatzen ari den curriculuma. Ez datoz bat Eusko Jaurlaritza osatzen ari den curriculumarekin. Izan ere, Euskal Curriculuma eta EAEko Hezkuntza Sailaren curriculuma bateraezin bihurtzen dituena oinarria da, alegia, Euskal Herriaren definizioa. Jaurlaritza EAErako curriculuma ari da egiten, eta bestearen abiapuntua zazpi probintziez osatutako Euskal Herria da. Ez da curriculum ofiziala, baina errealitatean ikastetxe askotan aplikatuko dela dio Zozaiak: “Gauza bat da curriculum ofiziala, Lakuan idazten ari diren txostena, eta bestea irakasleek eskolan ematen dutena”. Ikastetxeetan bertako hezkuntza proiektuek curriculum ofizialek baino eragin handiagoa dutela dio Zozaiak, eta heziguneek curriculum ofizialarekiko paraleloki, Euskal Curriculuma aplikatzeko gaitasuna eta bideak badituztela. Hori gauzatzeko, parte hartuko duten ikastetxeek sare bat osatu beharko dute.

Hezkuntza Publikoaren Elkargunea

Aipatutako ikastetxeen sarea beste lan talde baten hizpide nagusi izan zen Nazio Jardunaldietan. Elkargunea deitu diote sare horri. Akordioak zehazten dituen 10 eskubideak aintzat hartzen dituzten heziguneek osatuko dute, eta hezkuntza eskubideak modu praktikoan gauzatzeko bitartekoak ematea izango da bere egitekoa.

Elkarguneari buruzko lan taldea koordinatu zuen Edurne Larrañagak eta akordioaren sorrerara jo du bilgune honen beharra azaltzeko: “Hezkuntza Akordioa maila teorikoan geratzen da, baina praktikara eramateko sortu zenez, baliabide batzuk behar ditu. Gaur egun, hezkuntzan zatiketa handiak daude: derrigorrezko hezkuntzaren eta unibertsitatearen artekoa, publiko eta pribatuen artekoa... Zatiketa horiek egungo legeek eragindakoak dira, euskaldunok erabaki ez ditugun legeen araberakoak. Eta traba egiten digute. Beraz, hori ahaztu, gure sistema diseinatu eta urratsak ematen hastea beharrezkoa dela ikusi dugu”. Bere hitzetan, zatiketa horiek gainditzeko, hezkuntza sistema nazionalaren eta aipatutako hezkuntza eskubideen alde dauden ikastetxeek elkartu egin behar dute. Horretarako sortu dute Elkargunea; “sintonia berdinean” jardungo duten heziguneak biltzeko.

Hezkuntza publikoaren definizio berria

Elkargunearen izen osoa Euskal Herriko Hezkuntza Publikoaren Elkargunea da, eta izen horrek Hezkuntza Akordioaren funtsezko beste ezaugarri bat du: hezkuntza publikoaren kontzeptu berria. Hezkuntza Akordioan jaso duten definizioaren arabera, “denona denari esaten zaio publikoa”. Ildo horretatik, Euskal Hezkuntza Publikoa euskal herritarren eskubideak gauzatzen dituena izango da, eta horren diseinua, antolaketa eta kudeaketa botere publikoek eta hezkuntza komunitateak egin beharko dutela dio akordioak.

Hezkuntza Batzordeko kide Juankar Aretxabaletak azaldu digunez, Euskal Herrian publikotasunari buruzko eztabaida indarrean dagoen eskemaren araberakoa izan da orain arte, eta hori aldatu egin behar da. “Gure ustez, ezinbestekoa da beste ikuspegi batetik planteamendu berri bat egitea”. Publikoa erantzukizun kolektiboa eskatzen duen egitura dela dio Aretxabaletak eta alde horretatik, botere publikoei eta herritarrei dagozkien eskumenak zehaztu eta banatu egin beharko liratekeela. “Gaur egungo egitura bertikala da eta gainera kanpotik datorkiguna; bai Paristik, bai Madrildik. Gure iritziz, hezkuntzak egitura horizontala izan beharko luke; dauzkagun eskumenak erdia baino gutxiago dira eta planteamendu horrekin ez da posible kalitatezko euskal hezkuntza aurrera ateratzea”.

Laburbilduz, herriarena, euskalduna, beste kulturak errespetatuko dituena, parte hartzailea, parekidea, eta pertsona kritiko eta askeak heziko dituen hezkuntza egitasmoa ari da gorpuzten, aldaketa eragin nahi duen eredu berria.

Azkenak
Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude