Zergatik ez poztu?

  • Sentsazio kontrajarriz beteta hasi behar dut ARGIArako eskatu didaten artikulu sortaren lehena. Berriz ere kontu berdina errepikatzera ez ote natorren ezin burutik kendu. Eta era berean, berriro ere gauza bera errepikatzearen beharraz konbentzituta nator. Ez baitira herri honetako instituzioak ezer egiteko asmotik aurrerago joan. Azken lorpenak haien gogoaren kontrakoak direla ematen du. Agian horrexegatik haien berri emateko hain ahalegin gutxi.
Eneko Olasagasti
Ines Urrutia
Lehen lorpenak ETBrekin du zerikusia eta data 2006ko azarokoa du. Ikus-entzunezkoak aipatzen zituen ez-legezko proposamen bat tarteko. Hari esker Jaurlaritzak onartu egiten zuen ETBk ez zuela ordura arte bete Europako Mugarik gabeko Telebistaren legeak agintzen zuena. Hau da, bere aurrekontuaren %5 ikus-entzunezko ekoizpenetan inbertitzea. Eta hau ez da gertatu Kultur Sailaren borondatea hori delako, baizik eta Zinema Plataformak (gidoilariak, produktoreak, aktoreak eta errealizatzaileak) Legebiltzarrean biltzen diren alderdiekin egindako lanak eta salaketak bultzatuta. Behartuta sentitu dira eta hori ez dute oso gustukoa izan. ETBn kontentu beharko lukete, beti esan izan baitute haiek ez zeukatela horrelako egitasmoa aurrera ateratzeko nahikoa aurrekonturik. Orain diru hori Lakuak ipiniko du. Beraz ETBk urtean bost bat milioi euro gehiago izango ditu arloan inbertitzeko.

Baina Iurretako korridoretan poza ez da nagusi zalantza baizik. Zergatik ote? Ez al dira fio? Egia esan, lerro hauek idazterakoan ETBk oraindik ez du komunikazio ofizialik jaso. Telefono dei bat bai. Garbi dago Lakua eta Iurretaren arteko komunikazioa ez dela oso zuzena. Urkiola mendate bat baino zerbait gehiago al da ba? Euskal Telebistak behar omen zuen ikus-entzunezko arloaren motorea. Liburu Zuriak dixit. Erregaia izango du hemendik aurrera. Baina nago ez dagoela autoa gidatzeko borondate eta gogo handirik.

Bigarren lorpenak, eragile eta lagin berdinak dauzka, zinema plataforma, eta dirulaguntzen aurrekontuarekin du zerikusia. Euskal zinea entzutetsua zen garaietatik –laurogeitatik– hona aurrekontuak ez du aldaketarik izan. Garbi gelditzen da egitasmoek zerikusi gehiago dutela pertsonekin politika eta programa zehatzekin baino. Garai haietan Joseba Arregik zaletasun bereziren bat edo lagun-minen bat edukiko zuen egin zituen politikak bultzatzeko. Pertsonak desagertzen direnean politikak aldatzen dira. Horrek politika eza nabarmen erakusten du. Garai haietatik hona ez zen partidarik ukitu eta KPIaren aplikazioa eskatzen zen. Eta kasu honetan ere ezin guztizko arrazoia eman eta eskatutakoaren, gutxi gorabehera, %80 eman da. Hala ere, bada dirua. Ia bikoiztu egingo baita aurrekontua.

Nik esango nuke badirela pozik egoteko moduko bi berri. Zergatik ez da ba prentsaurreko ponposo bat antolatu egingo diren inbertsioen aldarrikapen zaratatsua egiteko? Zergatik horrelako utzikeriarik? Ez delako haiengandik sortu? Gogoz kontra egin dutelako? Benetan nahi al da ikus-entzunezko arlo indartsu bat izan? Non gelditzen dira hainbeste Plan estrategiko, Film Comission, Liburu Zuria, Kulturaren Euskal Plana? Interesatzen al da benetan arloa? Edo beste batzuetan bezala, oraingoan Etxepare Euskal Institutua ikur bihurtuta gainontzekoa bazterrera kondenaturik geratu behar al da?

Azkenak
Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?

Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude