Bagdaden hasi eta amaitu den ihesaldi zapuztua

  • Pasa den martxoan, Irakeko inbasioaren lau urte bete zirenean, kronika bat jaso genuen Bagdadeko hiritar baten eskutik. Samer S. Hassan gerraren kaosaren erdian bizitzeaz mintzo zen, eta “ihesa amets” hitzekin bukatu zuen kronika gordin hura. Oraingo honetan dioenez, Iraketik alde egiteko ametsa gero eta eskuraezinago bihurtzen ari da.

    Martxoaren 18an nire lankide bat hilik azaldu zen lantegi ondoko kale batean. Bere delitua, sunita izatea auzo xiita batean. Hamidek bi egun zeramatzan lanera etorri gabe eta bere hilketak ez gintuen ezustean harrapatu. Handik bi egunera, Khalid beste lankide baten gorpua aurkitu zuen poliziak; Hamid azaldutako kale berean, hain justu. Oraingoan, biktima xiita zen, eta borreroak, mendeku bila zebiltzan sunitak. Katua eta saguaren joko amaigabea da hau, baina rolak etengabe trukatuz. Honi “biolentzia sektarioa” deritzo orain.
Arbilgo bazarreko merkatari kurdua
Gauzak horrela, lana utzi eta Kurdistanerantz jotzea erabaki nuen, herrialdeko eskualde seguruena baita hori. Irakeko errepideetan zehar bidaiatzea gero eta arriskutsuagoa denez, Bagdadetik Sulaimanijara hegan egitea erabaki nuen. 100 dolar ordaindu nituen joaneko txartelagatik, baina tira, ondo inbertitutako dirua zela uste nuen orduan.

“Ez da zure herrialdea”

Sulaimanijako aireportura iristean pasaportea eskatu zidan aduanako segurtasun ofizialak. Nire herrialdean barrena bidaiatzen ari nintzelakoan nengoen, eta halaxe adierazi nion uniformedunari. “Hau ez da zure herrialdea”, erantzun zidan, aireportuan zegoen bandera bakarra seinalatuz; bandera kurdua, noski.

Nirekin etorritako gainontzeko bidaiariek ere ez zekiten pasaportea beharrezkoa zenik, eta han eman genituen denok lau bat ordu, haserre batzuk eta etsita besteak. Azkenean, goi-mailako beste ofizial bat inguratu zen, atea ireki eta, zorionez, Kurdistanen sartu ginen denak. “Zorte txarra izan duzue guardia horrekin. Dena den, ez ahaztu pasaportea hurrengoan”, azaldu zigun.

Hamar egun pasa nituen Sulaimanijan lan bila, baina ez nuen deus ere aurkitu. Bestalde, Kurdistanen gelditzeko erresidentzia-baimena ezinbestekoa zela jakinarazi zidaten Inmigrazio Sailean, eta hori lortzea lana aurkitzea baino askoz zailagoa zela konturatu nintzen. Hasteko, nire bizitza Bagdaden arriskuan dagoela baieztatzen duen agiri ofizial bat behar nuen. Ez nekien horrelakorik existitzen zenik, eta inmigrazio funtzionarioak ere ez zekien zeinek sinatu behar zuen. Bigarren baldintza Sulaimanijako hiritar baten gomendatze gutuna zen: “Sulaimanijako norbait izan behar du, ez Dahuk, Arbil edo Kirkukeko (hiri kurduak denak) hiritarra”, errepikatu zidan funtzionario berak. Kurdistango eskualdea bertako bi alderdi nagusien kontrolpean dago: Massud Barzani Kurdistango presidentearen PDK alderdiak eskualdeko ipar-mendebaldea kontrolatzen du. Aldiz, Jalal Talabaniren UPKa Kurdistango hego-ekialdean da nagusi. Sulaimanija da azken honetako hiri nagusia. Bi liderren arteko lehia antzinatik dator, hortik elkarrenganako mesfidantza eta desadostasuna. Gauza jakina da Kurdistanek independentzia inoiz lortzen badu, gerra zibila jasango duela segidan. Ekialde Hurbileko gaitz endemikoa da hau; Irak edo Palestina ikusi besterik ez dago.

Askoz ere baldintza gehiago zeuden erresidentzia baimena lortzeko, baina lehendabiziko biak gaindiezinak suertatu zitzaizkidan eta egitasmoa bertan behera utzi nuen. Ziur nago Suedia, Frantzia edota Europako beste edozein herrialdetan gelditzeko oztopo gutxiago jarriko zizkidatela.

Buelta Bagdadera

Bagdadera bueltatu nintzenean, Jordanian bizi den izebak telefonoz deitu zidan. Nonbait, Europako hainbat enbaxada bisak luzatzen ari omen zen irakiar errefuxiatuentzat. Maiatzean indarrean jarri den G pasaporte berria ezinbestekoa omen da tramiteak egiten hasteko, eta 600 dolar ordaindu behar izan ditut agiri berriagatik. Iraketik inoiz alde egitea ahalbidetzen badit, benetan merkea irudituko zait. Baina Jordanian, Ammango nazioarteko aireportura iritsi bezain laster, aduanako poliziek ni eta nirekin zetozen 23 irakiarrak atxilotu, gaua aireportuan pasatzera behartu eta Bagdaderako goizeko lehenengo hegaldian sartu gintuzten. Europako ateak ireki behar zizkidan 600 dolarreko pasaporte berriak ez du Jordaniako zigilua bera ere jaso.

Eta Bagdaden nago oraindik. Atzo nire etxetik gertuko tunela lehertu zuten, jende eta segurtasun tropen garraiorako oso garrantzitsua den errepidea moztuz. Susmoa dugu Bagdadeko komunikazio mapa birmarrazten ari direla, ekintza militar bat prestatzeko asmoz, ziurrenik.

Saddamen garaian ohiko ekintzak ziren horiek. Egun, ordea, ezin jakin nork jarri duen nire etxeko leiho guztiak txikitu dituen lehergailua: insurgentzia sunitak? Al Mahdiren milizia xiitak? AEBetako tropek? Egia esan, bost axola zait, galdera bakarra baitarabilkit buruan orain: nola irten hemendik?

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2081/bagdad-1460-gaueko-amesgaiztoa
helbidean, Samer S. Hassanen lehenengo kronika.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude