«Emakumea hasi da kirola egiten, baina ez dakit modu egokienean»

  • Korrikalari askorena da: kilometroak eta kilometroak egin astoa kartolarekin bezala. Ez ezkerrera, ez eskuinera, aurrera begira. Eta itsu. Iratxe Aranburuk ezker-eskuin begiratzen du eta tristetu egiten da, emakume korrikalariak ikusten ez dituelako. Zergatik ez da ageri emakume kirolaria? Erantzuna paragrafo batean ezin dela eman demostratu digu, emakumea-kirola bikoteak konflikto asko baititu. Aranburuk horietako asko ezagutzen ditu, bere larruan bizi izan dituelako.
Iratxe Aranburu
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik egiten duzu korrika? Hobeto esanda, zergatik segitzen duzu 31 urterekin korrika?


Hasi nintzenean ez nintzen konturatzen, baina azken urte hauetan konturatu naiz on egiten didala. Atletismoak bizitzarako kristoren baloreak eman dizkit, bizitza errealean lagundu egiten dit; eguneroko pereza gainditzen, konstante izaten –iraupen korrikalaria naiz, urrutiko helburuak lortzeko eguneroko lanaren garrantziaz konturatzen zara–, momentu ez hain onetan eta onetan sakrifikatzen, porrota gainditzen, irabazten denean barne indar hori erabiltzen... Oposaketak prestatzeko eta orain lanerako balore horiek balio izan didate. Nik, berez, pazientziarik ez daukat, zeharo nerbiosa naiz. Korrikak orekatu egiten nau, oreka horrek bizitzan gehiago errenditzera eramaten nau.

Bestalde, inguruko asko ikusi ditut errendimendu mailatik erortzen, utzi egin diote edo makal dabiltza. Entrenamenduetan gehiegikeriak egin dituzte. Neskei gainera, lehiaketaren berezko exijentziaz gain, gizarteak beste hainbat zama bizkarreratu dizkie. Besteren artean, elikadura (anorexia adibidez) arazoak dituzte; badira nire inguruan errendimenduko kirola utzi behar izan dutenak. Ez da nire kasua, niretzako korrika bigarren mailako kontua izan da, entrenatzailea egokitu da beti nire bizimodura. Orain iritsi da momentua non erraz nabilen, bizindarra daukat, kemena. Urtetan egindakoa eginda, orain pena ematen dit uzteak, orain daukadan oinarriarekin erraz lortzen ditut helburuak.


Zure lagun batek esaten du korrika egitea zuretzat liberazioa dela.


Nik batzuekin txoke egiten dut. Korrikalari artean hitz egiten dugunean batzuek esaten dute korrika egitea asko gustatzen zaiela. Niri ez zait gustatzen. Zera esan nahi dut: futbolean aritzeko aukeratu ninduten, baina nik ez nuen lehiatu nahi. Atletismoan hasi nintzen, hasieran kostata, lotsa ematen zidan... Emaitzetan soilik ez, dena erronka bat bestearen atzetik izan da; emakumea izatea, errendimendu mailan aritzea... Erronkak gainditzen joan naiz eta hori niretzako esfortzua da, ez da desatsegina, baina ez dut bizi izan beste batzuek irudikatzen duten bezala “korrika izugarria da”. Ez dut horrela bizi.


Txumai Fernandez da zure entrenatzailea. Zein da bera?


Lortu dudan dena eta naizenaren parte handia. Nire bizitzaren giltzarri da, gehien ezagutzen nauen pertsona. Korrika, kirolean, lehiaketan zaren guztia ateratzen zaizu, ez dago maskararik, ez armadurarik. Berak lortu du nire onena indartzea eta txarra apaltzea. Beno, pinua naiz eta sagarrak ez ditut emango. Berak badaki pinua naizela. Askotan nigan gauza asko ez ditu ulertzen, ez omen daukat nahikoa anbizio. Hasi nintzenean ez nuen lehiatu nahi, “ez dut existitu nahi!”. “Txumai, hau ez dut nahi!”, esaten nuen nik.

Lehiaketa lehiaketa da.


Begira non bukatu dudan! Lehen beldurtia nintzen, orain ez, orain aldatu egin naiz! Txumaik gaizki bideratuz gero, gutxirekin utzita neukan. Oso zaila izan naiz. Lasterketa egunean, autoan, errezatzen joaten nintzen lasterketa bertan behera gera zedin, ez nion aurre egin nahi. Hori gainditzea kristorena zen niretzat. Espainiako Txapelketetan parte hartzen hasi nintzenean niretzako tortura zen. Zergatik ibili behar nuen horrela? Utzi eta kito. Oso perfekzionista naiz eta ez nuen frakasatu nahi. Ez nuen lehiatu nahi, nahiago nuen entrenatu, lagunekin kafea hartu eta patinekin ibili.

Espainiako Txapelketara joateko adina maila daukazu, ez duzu egunean bi aldiz entrenatzen eta egunean zortzi ordu egiten dituzu lan. Zurea ez al da tamainarik txarrena?


Inork ez dit galdetu hori. Oso ezker txarreko postua da nirea. Ez naiz goi mailako kirolaria, errendimendu mailan nago. Sakrifikatu egin behar dut eta lehiakorra naiz. Espainiako rankinean, iraupen frogetan, 8-10. postuen artean nabil urtero. Badut gaitasuna aurrerago egoteko, hala uste dut, eta hala esan didate, baina hobetzeko arlo asko ez ditut ukitu: elikadura, mekanika, medikuntza... Hori dena landuko banu gorago egoteko aukera izango nuke. Ez dizut esango Munduko Txapelketara iritsiko nintzatekeenik, baina orain baino gorago bai. Dena dela, ari naiz konturatzen, nahiz eta ezker txarreko egoera izan, nik ez dudala goi mailako kirolari izan nahi, ez dut inoiz izan hori buruan. Lanak ere asko betetzen nau. Lanik gabekoa banintz eta Olinpiar Jokoetara joateko aukera nukeena... Baina ni nagoen egoeran, ez nuke aldatuko. Emaitzek ez didate hainbeste ematen. Gauzak probatzea gustatzen zait eta goi mailako kirolari izanda ez nintzateke aseko, iturri bakarretik edatea litzateke hori. Hortan ari direnei izugarrizko meritua ematen diet e!

Zarautzen entrenatzen zabiltzanean emakume gutxirekin gurutzatzen zarela esan izan duzu eta horrek tristura ematen dizula.


Emakumearen gaia oso garrantzitsua da. Emakume jaio naiz, zori hortan. Bizitzan konflikto piloa izan ditut, gauza txikiak, detaileak... Orain konturatu naiz gizartean dagoela arazoa. Konfliktoen erantzunak orain ari naiz aurkitzen, kirol teknikaria naizelako, ari naizelako dokumentatzen... herri bat eta bere kirola ulertzen.

Kirola ulertzeko gizarteak egin duen antolaketa ulertu behar da. Oinarria eskola kirola da eta gero daude errendimenduko eta aisialdiko (kirol partehartzailea) kirol ibilbideak. Orain arte kirola errendimenduarekin lotu dugu. Zein da kirolaria? Futbolaria. Zergatik ez da futbolari hori baino kirolariagoa igeri egitera joaten den emakumea? Zarautzen korrika nabilenean ikusi beharko nituzkeen emakumeak hirugarren multzo horretakoak dira, baina oso gutxi dira.

Nik diodana da eskola kirola mutilentzako pentsatua dagoela, neskatilek eskaintza hori nahi al dute? Txikiekin ez gara ari asmatzen. Txikitako garaiak gogoan, kirola ez zen gurera egokitu, gu egokitu ginen kirolera, gizonezkoen eremura, alegia. Beti esan da neskek ez dutela kirolik egin nahi, mutilak kirolean astakirtenak direla eta neskak baldarrak. Agian, kirol eskaintza eta exijentziak (mutilen trebezietan oinarrituak) dira nesken partaidetza murritzaren arrazoi nagusiak.

Eta partaidetza kirola, hori da zuk ulertzea nahi dudana; kirola guztientzat. Horrek arduratzen nau gehien. Kirolaren onurak jendeak ez ditu deskubritu eta guk ere ez ditugu egitura egokiak eskaini. Partaidetza kirolaren helburua da gozatzea, harremanak izatea, estetika... Malgua da. Errendimenduaren helburua da emaitzak lortzea; konpromisoa, sakrifizioa eskatzen dizu. Orain arte kirola lehiakortasuna zen, orain jendeak nahiko estres badu eta kirola lasai egin nahi du, osasuna zaindu, libre ibili... Dena dela, partaidetza kirolean bada kontraesana, batetik malgua da eta emakumea libre da zentzu horretan, baina emakumeak estetikaren morroi bihurtzeko arriskua du, motibazioa askotan estetika baino ez delako.

Emakumea eta kirolaz ari zarenean hiru elementu nabarmendu nahi izaten dituzu: gorputzarekiko harremana, aisialdirako denbora eta espazio publikoan emakumeak duen tokia.


Olinpiar emakume batek esana: “Korrika egiten hasi nintzenean, autoak albotik igarotzen zirenean, halako lotsa sentitzen nuen bide bazterrean loreei begira nengoenaren itxuran jartzen nintzela”. Gizonezkoek gorputzarekiko autokontrol gehiago daukate, beren gorputza dute. Emakumearena gehiago da gizartearen gorputza, ugalkortasunaren eta irudiaren gorputza. Begiratuagoak sentitzen gara. Olinpiar atleta horrek sentitzen zuena nik nire mailan sentitu dut: galtzak jantzi eta atzeko bidetik a toda hostia, ilunpetan Itsasmendiraino [Zarauzko auzoa] joaten nintzen. Korrika bakarrenetakoa nintzen eta jendeak begiratu egiten zidan. Igoal da ni neu horrelakoa naizelako baina...

Jendearekin ere zer gertatzen da? Zarauztar emakume askok dio “Zarauzko kros mistoa egingo nuke!” [gizon-emakumea izaten da korrikako bikotea]: denbora badaukazu, bikotea badaukazu, fisikoki nola prestatu nik lagunduko dizut... “Jo, eske...”.
Aisialdiari dagokionez, emakumeak zein gizonak denboraren %57a lanari dedikatzen dio. Emakumearen portzentajea gizonarekiko hirukoiztu egiten da etxeko eta zaintza lanetan. Orain atera iezaiozu emakume horri denbora kirola egiteko –partaidetza kirolari buruz ari naiz–.
Konkistatu behar dugu denbora librea, irudiaren morrontzatik atera behar dugu eta esparru publikoa irabazi. Kirola disfrutatzeko dela ikasi, askatasuna ematen digun zerbaiten moduan, osasuna dela ikasi, lagunekin egoteko modua, orduan lortuko dugu emakumea kiroleratzea. Osasuna eta gozamena gailentzen direnean, emakumea benetan kirolera hurbildu ahal izango dugu.

Aisialdiko kirolean hori da ahalegina, baina errendimendu kirola oso lehiakorra da eta emakumeak eredu maskulinoari segitzen dio.


Nire hausnarketa: mahai-ingurua antolatu da eta gonbidatuak hauek dira: Naroa Agirre, Josune Bereziartu, Eneritz Iturriaga... Horiek gizonezkoen trebezietan garaipena lortu duten emakumeak dira. Zergatik ez doa mahai-ingurura haurra izanda piszinara joateko denborarik ez duen emakumea? Nork hitz egin behar du gai honetaz? Emakumea eta kirolaz ari garenean beti errendimenduaren alorra ukitzen dugu eta emakumea ondoen partaidetza alorrera egokitu da.

Bi kirol mundu bezala ditugu: errendimenduko kirolarena eta aisialdiarena, ematen du antzekoak direla baina elkarrekin zerikusi gutxi daukate. Errendimenduan jende gutxi dabil, baina oihartzun mediatikoa du, baliabide ekonomikoak ditu eta gizarteak kirol mota hori baloratzen du. Esparru batek gutxiegi dauka eta besteak gehiegi. Lehenengoan gizonak nagusi dira, nabarmen, eta horrela, kirola beraiena dela dirudi.


Zeure buruari egin diozun galdera erantzun ezazu: “Noiz sentitu naiz gehiago diskriminatua kirol teknikari gisa ala kirolari moduan?”


Garbi, kirol teknikari bezala. Korrika mutilekin nabil, Behobian 1’13’’ egitera noa, “joe tipa hau!”. Hori dena demostratu behar dut nik norbait izateko? Emakumeak hori dena demostratu behar al du? Emakumeok gizonek baino ahalmen fisiko gutxiago daukagu. Behobiako nire denborak zein bi orduan egiteak, biek balio beharko lukete! Gero, elkartu zaitez laneko hainbat gizonekin eta entzungo duzu: “neskatila hau?”, esanez bezala, “hau bada korrikalari prestu hori izango du kasta lanerako”. Horrek izorratu egiten nau, korrikalariaren erreferentziarekin langile gisa izan beharko nukeenari buruzko iritzia eraiki dutelako. Nik ikasketak eta oposaketak egin ditut, nire ezagutzak ditut, hori bai dela nire bizitzako maratoia!

Lilatoia eredu egokia al da? Emakumeek baino ez dute egiten korrika.


Beharrezkoa da. Hasiera puntua da, eroso sentitzen da emakumea. Bera bezalako emakumeak daude, bere moduko gorputzarekin, beren momentua da, eremu publikoan daude. Lehen aipatu ditudan hiru aldagaiak daude: denbora librea, gorputza eta espazio publikoa. Lilatoia heavya da eta emakume asko ez dira horren alde, baina beharrezkoa da.


Lilatoia apartheid modukoa dela diote batzuek.


Kristoren marketina da emakumeak animatzeko. Aldarrikapena da. Lilatoian parte hartzen duten emakumeek eta gainerako emakumeek nahi luketen aldiro kirola egiteko aukera izango balute lilatoiaren beharrik ez!

ASTEKARIA
2007ko maiatzaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude