"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Benito Lertxundi abeslariari elkarrizketa

Benito Lertxundi'k
"Oteiza Gizon Ikaragarri Bat Da"
Benito Lertxundi'ren izena orain bi urte asi nintzan periodikuetan ikusten. Etorkizun aundiko abeslaria bezela agertzen ziguten. Orain ere entzun berria diogu Xabier Gereño'ri, bera eta Mari Lurdes Iriondo aukeratuak izan direla Euskal-kantuaren III Sariketarako interprete bezela. Benito Lertxundi'k ez du presentazio bearrik.
Sukaldetan eta lantegitan ere zai egoten da jendea Loiola-erri-irratiak ematen dituen irrati-saioak entzuteko. FM'rik etzeukatenak laister leiatu dira alakoa eskuratzeko. Ez dok 13'koen kantuak arrera izugarria izan dute errian, ta biderik onena auek entzuteko irratia degu, Joxe Mari Iriondo'k ain trebe eratzen dizkigun programen bitartez.
Jendea irrikatzen egoten da abeslari ta kantari iaio auen berri jakiteko. ZERUKO ARGIAK bere ateak gogotsu zabaltzen dizkigun ezkero, goazen auetako batekin elkarizketa bat tajutzera.
-Benito emaiguk ire lenengo pausoen berri...
-Pozik. Jaio Orio'n jaio nitxuan orain 25 urte. Nere eziketa normala izan dek, edozeiñena, amalau urte arte. Gero ofizioa ikasi nuan... Orio'ko erlojerian egiten diat lana. Kantatzen Orio'ko koruan, Zarautz'ko otxotean -oraindik ortan-, eta Orio'ko otxotean ibillia nauk. Gitarrakin, orain urte pare bat dala asi nitxuan La voz de España'k antolatutako konkursoan. Andik sortzi illabetera edo, ez dok 13 talde au egin genian ta arrezkero emen nebillek.
-Maximo Gorki'k, proletarioen nobelagilleak (1868-1936), erriaren folk'orea atzerabide, ez baña, reboluzio bidea izan zitekela esaten zian, folklore zaarraren balioak, doñu, ritmoak eta, etengabeko berritze jatorran erabili ezkero. Euskal zale batzuek, euskal-kantak gitarrak lagunduta entzundakoan, eskandalizatu egin ituan, gure antziñako folklore garbia arrixkuan zegola ta. Nundik nora abili?
-Leen beste kantu batzuekin asi nitxuan; Elvis Presley'renakin, ingles batzuek, eta frantsez batzuekin. Ez dok 13'an ere oietxek erabiltzen nizkian. Gero neronenak asi nitxuan egiten. Balitekek, orain arte besteen kantuak kantatzen ibili naizen ezkero, influentzia pixka bat izatea oraindik, baña nere ilusiorik aundiena neronen nortasuneko kantua egitea dek. Euskal-kanta zaarrak ondo estudiatu, aien ritmo eta melodiak, aien zera ikusi, nolako akordeak eta abar, neronen gauza orijinal bat egiteko, neronen personalidadea azaltzeko. Ori, ordea, ain dek zailla neretzako, ta beste edozeiñentzako ere, aurreko egunean norberak kolpetik gauza orijinal bat egitea... Nere kantua experimento bat dek; zertaraño allatu diteken, edo zer egin diteken kantuan...
-Titulu batzuek?
-Ex dok amairu'n sartu nintzanetik aurrenetako bat "Egunsentia" dek, gero "Larrarteko loretxoa", "Egia" Orio'ko arrantzalei ere egin nitxoen kantu bat. Azkeneko bi kantuak "Gazte sentimental" eta "Gaua polita dago" Xabier Lete'k emandako poema batzuek dituk. Nik letra jarri nitxoen.
Baiñan nik naiago diat, askosaz ere, leendabizi musika egin, musika aldetik experimentu egiteko, eta gero letra jarri. Orregatik azken auetan, uste diat, orijinalidade gutxieneko melodia dala. Lotua arkitu nauk letra ortara.
Batzuek letrari ematen ziotek inportantzia, beste batzuek musikari; nik uste diat, kantu bat ososa izateko, biak bear dituela. Bietako batekin gelditu bear banu, neronen naia musikari inportantzi ematea litzake. Protesta tipoko kantua egiteko bazeudek Ez dok 13 taldean, musika experimentua egiteko baño sentia protestako dek, "Egia" progreiago. Nere kantuetan ere "Eguntestakoa" eta "Loretxoa" ere protestakoa dala esa diteke. Auetan nere kantuetan ere "Egunsentia" protestako dek, "Egia" protestakoa, eta "Loretxoa" ere protestakoa dala esan diteke. Auetan nere idia batzuek esan nai nizkian. Mensaje aldetik ere zerbait egitea nai nikek...
-Oteiza ire errikoa. Ba al dek artuemanik?
-Leenengo udaran bi illabete inguru pasa zizkian Orio'n, bere inguru pasa zizkian Orio'n, bere Quosque tandem'en bigarren zatia edo, etzekiat... eskribitzen jardun uan, beintzat. Egun askotan egon nitxuan berarekin eta, egia esan diat, gizon ikaragarri bat dek. Ni nere talentuan ez nauk arengana allatzen eta askotan etzioat entenditzen...bañan aitortu bearra zegok gizon izugarri bat dala. Jardun izketa asko izan diat berarekin, eta beti erakutsi zidak zerbait. uste nian eskulturan eta literaturan asko entenitzen zuela, bañan musikan zerbait diskutitu aal izango nuela, bañan musikan ere eta beste edozertan autsi egiten nau. Bati izan diat zer ikasi berarekin musikan, poesian eta bueno... zertan ez. !Oso pozik joaten nitxuan berarengana eta egunean, bear bada, ordu pare bat pasatzen nian, eta ateratzen nian inpresioarekin, amor eginda joaten nitxuan etxera, zein aundia zen nere aldean ikusirik, eta ze kakatzu gertatzen nintzan ni bere aldamenean. Inpresioa egiten zidakan!!
Badakit orain garrantzi aundiko lana egiten ari dala eta denborik galtzea etzaiola komeni. Gustora joango nintzake baiñan denbora galdu ziko nioke. Oteiza neretzat gizon aundi bat dek eta denok errespeto zor diogun gizona.
-Eta txalaparta?
-Txalapartarekin, leengo garaian eta jotzen dutenekin artuemanetan jarri nintzanean, zerbait egin zitekela uste nian, kantuaren eta ritmoaren bitartez gauza orijinalak konsegitzeko. Ez diat esango orain egiterik ez duanikan, bañan ez nago ain komenzitua gai ortaz. Egin diteke experimentu bezela... Nik izkuntza bezela ikusten diat, perkusioko instrumentua alkarrizketa bat egiteko, bat barruak sentitzen duana adierazteko. Gañera, gai ortaz nik etzeukeat asko itzegiterik, ni ez nebillek gauza auekin experimentu egiten; jotzen dutenak ari dituk. Berak esaten ditek zer dan. Etzekiat zenbateko ritmoa izango luken bateria batekin, zenbateko bariazioa...
-Ze moduz konpontzen zerate beste kultura taldeekin?
-"Gaur" taldearekin, "Zur-ots" poeten taldearekin, "Argia" dantza taldea eta "Jarrai" teatro taldearekin, danok bat gerala esango diat. Atera kontua nolako artuemanak dauzkagun, "Escuela vasca" au denon artean egiten diagu, eta alkarri zer aditu ta zer ikasi bazeukagu...
-Grabatzeko asmorik?
-Orkesta batekin grabatu nai nitek, ta on bat billatu naiean nebillek. Denbo luze baño leenago aterako dela uste diat. Inportante ikusten diat disku-grabazioa.
Erriak ez dok 13'ren kantuak eszenarioaren bitartez ezagutzen dizkik. Diskuaren bitartez jendeak ezagutu egiten dik kantua, eta bein teatruan kantutaren izena anunziatu orduko, kantatu baño leen jendea bizitzen asten dek kantua, ta orduan geiago apreziatzen dik. Oso bentaja aundia dek. Orregatik oso bearrezkoa dek diskua bai kantuak zabaltzeko, bai jendeak ikasi ditzen ta baita gu obeto ezagutu gaitzan ere. Berealaxe egingo dedala, uste diat, bai nik eta taldeko gaiñontzekoak ere.
-Bukatzeko?
-Eskerrak eman nai nizkiokek ZERUKO ARGIA'ri momentu au eskeiñi didalako nere ideia batzuek eta nere gauza batzuek jende aurrean azaltzeko. Milla esker!
Juan Antonio LEAMENDIA'K
"Nere ilusiorik aundiena neronen nortasuneko kantua egitea dek".
11

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLERTXUNDI1
PertsonaiazLERTXUNDI1
EgileezLETAMENDIA1Kultura

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jorge Oteiza
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


2021-07-27 | Pilar Iparragirre
Quosque tandem, Jorge Oteiza!
Noiz arte, galdetzen zion latinez, euskaldunon patuari-edo, Jorge Oteizak bere "Quosque tandem...!" liburu ospetsuan. 1963an argitaratu zuen lehen aldiz, orduko gazteen gidaliburu bilakatuko zen "Ensayo de interpretación estética del alma vasca con breve diccionario... [+]

2021-07-23 |
Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Jorje Oteizari elkarrizketa

Euskaldunak. Oteiza: Borondatea
Egoneziña
Oteiza-kin nago. Gure Errian, Oteiza ia bat bakarra ezagutzen degula esan diteke.
Gartsua dela esan didate. Gogora etorri zaizkit Gandiagaren itzak:
GIZON...
ZEUK LEGEZ DAUKAT... [+]








2021-07-23 |
Oteiza‘k Arantzazu’ko Lana Bukatu Du
Jorje Oteizari elkarrizketa

Oteiza'k Arantzazu'ko Lana Bukatu Du
Ertilariak ez dauka Jaungoiko billa ibilli bearrik, nun nai agertzen zaio. Apostoluak sabel eta birikarik gabe gerulu dira. zeukaten guzia eman baizuten.
Arantzazu'ra iritxi... [+]




2021-07-20 | Ainhoa Lendinez
Oteiza pausoz pauso
jorge oteiza eskultore eta idazle ezagunaren inguruan makina bat lan egin da azken aldian. Maisuak arte adierazpen ugari landu zuen barreneko sentimenduak askatzeko eta orain, dantzara egokitu dituzte euskal artistaren ekarpen eta bizipenak. Hari horretatik tiraka dator... [+]

Zabala
«Arantzazuko miraririk handiena, Oteizaren proiektua aukeratu izana da»
Txikitatik sartu omen zitzaion arantza bat bihotzean, eta arantzaren bihotzean sartzea erabaki zuen.

PILOTAZ ISILEAN MINTZO DIREN ESKULTURAK
Pilotak sormen artistikoarekin badu loturarik. Hainbat paisaietan pilotalekuak duen garrantzia ikusi besterik ez dago. Literaturak eta musikak ere sarritan hartu dute gaitzat kirol hau. Maiz saio berean pilota eta bertsolaritza uztartzen dira. Eta antzerkigintzan ere egin da... [+]

Jaione Apalategi
«Oteizak beste modu batera egingo zituen gauzak»
Jokin, Joxemartin zena, Jaione, Ur… leinu bereko Apalategi dira denak. Nork bere arloa du langai. Jaione Apalategiri dagokionez, irakasle da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta, aldi berean, Oteiza Fundazio-Museoko kide. Eskola-erakuntzaz mintzatu zaigu, eta Oteiza... [+]

2021-07-12 | Pilar Iparragirre
Edorta Kortadi: «Oteizaren lanaren sintesia eskaintzen duen 120 orriko liburua da»
Nola ekin zenion Jorge Oteizari buruzko lan hau osatzeari?
Txillida hil zenean, Madrilgo Sintesis argitaletxeak Txillidari buruzko liburu bat eskatu zidan, eta 2003an argitaratu zen. Oteiza hil ondoren, gauza bera egiteko eskatu zidaten, baina programazio arazoak zirela-eta,... [+]

Xabier Gantzarain
“Gaur egun berdina balio du katu baten bideoak eta Munchen artelan batek”

Idazlea eta arte kritikoa da, baina guztiaren aurretik, behatzailea. Ikusten duen horri irakurketa propio bat gaineratzen dion behatzaile fina. Artelanari ertzak adina erreferentzia ateratzeko gai dena, eta obrari beste begirada bat emango diona. Zuloa saiakera liburuan euskal... [+]


2013-04-09 | Lide Hernando
Oteizaren heriotzaren 10. urteurrena ekitaldiz beterik

Jorge Oteiza eskultorea hil zela hamar urte bete dira. Urteurrena gogoratzeko zenbait ekitaldi egingo dira. Gehienak Donostiako Doka aretoan izango dira, baita Alzuzan dagoen Oteiza museoan ere.


Eguneraketa berriak daude