Milesker Segolen

  • Mila esker Segolen, nahiz lehendakari hauteskundea ez duzun irabazi, kanpaina guztian zehar, lehiaketa eta zirrika moralaz zitzikatu jendartean kasik ahantziak ziren elkartasun, justizia edo berdintasun hitzak hain ardura eta hain zinez ahozkaturik. Ez ditut entzun Sarkozy kapital-jabe handien papagaioaren ezpainetan, alabaina Hungriako errege autokratarentzat, bi zitroi doratü klikatu artean, aitaren autoritate berreskuratuaren, Frantziaren harrotasunaren, lanaren indarren askatzearen eta hortzetako protesien alorrak baitzituen tematsuki jorratu: lana, patria, familia, xatar urrinduz troxaturiko Vichyko ideologia.
Itxaro Borda
Gaizka Iroz
Mila esker Segolen, alderdi sozialistako elefanteak igande arratsean %46,96 boto kopurua erdiesteagatik zurekiko eskerrik ez eta datozen asteetan barne-kritika kudeatuko dutenean, bozkaldiaren galtzea zure bizkar jarriko duten arren, Frantziako ezkerreko jendailarekilako –gurekin, hots– irekitasunaren eta etorkizunaren oihala brodatzen jakin duzulako eta bardako zure irriak lotura hori ospatzen zuela iruditzen zait. Bizkitartean, arratseko zortziak irian Baionan isiltasun hil astuna hedatzen zen eta hamarrak aldera, Tolosan Capitola plazan milaka gazteek oihukatzen zuten: “Sarko facho le peuple aura ta peau...

Eskerrik hanitx Segolen, emazteki hutsa zinelako botoa zuri eman ez dizutenek horrelakorik onartuko ez baldin badute ere, emazteen itzala zuhur eramateagatik: duina zinen, grabea zinen, kokina zinen, bizia zinen. Batzuetan ederra eta argitsua aurkitu zaitut.
Kazetariek, Sarkozyri ez bezala, askotan eskatu dizute emazte izanez, gobernatzeko egoki zinatekeenez eta Alliot-Marie andereak kilkiratu zuen: “Nolako konfiantxa ukaiten ahal dugu ideiaz gonaz adina aldatzen duen batengan?”. Eta goizon lantokian, espainol errefuxiatu ohi batekin, Dolores Ibarruri Pasionaria gogoratu dugu, zutaz eta bezperako ondorioetaz mintzatzerakoan.

Mila esker Segolen, Historia ez manipulatzeaz Sarkozyren antzera, honek Jaures eta hemeretzigarren mende bukaerako Barres nazionalista uztartu zituen arraiki, Blumen ontasuna ebatsi zigun, ezkerraren altxor ideologikoa pirateatu zuen, bozkatzaleei sinestarazteko ezkerrik eta eskuinik ez zela gehiago. Frantzia anitza eta dinamikoa itxuratzen zenuen, ez Neuillyko aberaskumearen pare, nazionalista, oligarka, zuria eta gizonkoia –non bada ezkonduko dira Frantziako gay eta lesbianak bertan eskubiderik ez badute?–. Mendekua eta gorrotoa disimulatzen zituen, amodioa eta Wojtila aita sainduaren “n'ayez pas peur” aipatuz zetorkion hitzaldi zurrungatsuen perpausetan: ezberdinarekiko herra eta sozial mendekua oroz bat.

Mertzi biziki Segolen, sobera maiz errepikatu delarik botereen mutil dabiltzan mass-medietan, benetako programarik ez zenuela, demokrazia zurkaitzeko egitarau zehatza edukitzeaz. Sarkozyk airea inarrosi du, tarrapataka martxan jarriko eta bere diskurtsoen helburuak direnak –xehailak– errautsiko dituen nazional-liberalismoaren haize-parpaila ezkutatzeko eta amets nazional berritu baten ekoizteko. Sarkozy dator, krisi gorrian omen daukan –Chalcon baino hobe bizi gara Frantzian eta Euskal Herrian ere horretara joanez– Frantzia berrantolatzekoa duen lantegi gisa kontsideratuz: plan sozial drastikoen aiduru gaude denak, ahulenak dardarka.

Bush, Blair eta Aznar hiruak biltzen ditu bere baitan Sarkozyk, prentsa zoratuaren arabera: hainbat gaizto guretako, ez dea hala Angel eta Josi? Anartean zu, Segolen baizik ez zinen, baina Karcherkozy baino gerokoiagoa: mila esker zuri.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude