Herriaren hitza ote?

  • Galdera kezkagarria. Hauteskundeak berriro ere ate joka ditugun honetan, itxaropena eta frustrazioa sentitzen ditugula aldi berean esan genezake. Nahia eta ezina. Victor Hugo izan zela uste dut ondorengoa idatzi zuena: “Txoriek hegoak bezala, arimak ilusioak ditu eta horiek dira bere eusgarri”. Ez ote zaigu antzeko zerbait gertatuko hauteskunde hauetan? Hortik jende askoren galdera: “Botoa eman, zertarako?” Ondorengo aste hauetan gogaitu arte hitz egingo da hauteskundeez. Nik lerro hauek soilik idatzi nahi ditut, gutako askok sentitzen dituen etsipena eta itxaropenaren arrazoiak zertxobait aztertzeko.
Patxi Meabe
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Etsipenaren zergatiak. Gure etsipenaren arrazoietako bat ziurrenik gehiegi amets egitea izan da. Gauzak guk nahi bezain azkar, eta guk nahi bezalako norabidean aldatuko zirela, pentsatzea. Ilustrazio garaiko pentsalari ezagun batek aspaldi esan zuen: “Gizakiak zenbait egoeratan bere erakunde publikoak bat-batean alda ditzake. Hala ere, legeen aldaketa eta biziera eta pentsaera aldaketak astiro eta pausoka egiten dira”. Ikuspegi oker honek ezkortasuna eragin du askorengan eta gazteenengan bereziki. Horrela ba, “ez dago zer eginik, alferrik da” esateko ez da asko behar.

- Polarizatutako aniztasuna duen euskal gizartean bizi gara. Gure artean diharduten indar politikoen arteko erradikalismoa, gogortasuna eta ezin eramana ulertzea ez da erraza. Erakundeetan prepotentzia izateak edota hauen aurka sistematikoki aritzeak ezin diezaiokete herri honi gizarte aurrerakoi eta moderno izateko beharrezkoak dituen erabakiak hartzea galerazi. Horrelako posizioek isolamendura eta gorrotora bestetara ez garamatzate.

- Gure kasuan badago esan beharreko beste arrazoi bat: ETAren borroka armatuak bizitza politikoan duen eragina. Ondorioetako bat, zalantzazko legezkotasuna duen Alderdien Legea, hainbat hiritar euskaldun, ordezkotza politikorik gabe uzten duena. Lege antidemokratikoa. Hala ere, asko gara egoera triste eta ez-bidezko hau, dagokien taldeek beste era bateko postura eta jitea azaldu balute, konpon zitekeela pentsaten dugunak. Adostasunak zailtzen dituzten oztopoak ez kentzeak ez du elkarbizitza eta gatazka politikoa gainditzen laguntzen.

Itxaropenerako arrazoiak. Ba al dago itxaropenerako arrazoirik? Oskar Wildek esan zuen “utopiarako lekurik ez duen maparik ez genukeela kontuan hartu behar”. Arrazoia galanta eta guretzat ere baliozkoa.

- Gure gizarte-harremanak eraberritu eta bultzatzea. Gure herria nekatuta dago tirabira politikoak medio eta giza-harreman horiek berbideratzea eskatzen ari da.

- Solidaritza zeinuak lantzea. Herri askotan egiten dena jadanik eta oraindik ere gehiago egin daitekeena irudimen eta ausardia pixka batekin.

- Ildo honetan lortuko dugu hauteskundeetan partaidetza. Kritika politikoa benetako demokraziaren oinarrizko ezaugarria da, baina kritikakeriek eta etengabeko deskalifikazioek desprestigio giroa eta gazteengan konpromiso politikotik ihes egin nahia sortzen dute.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude