Arnasaldia

  • Hamabost egun eman ditut bertsotan egin gabe. Apirileko lehen hamabostak. Azken hogei urtetan ez nintzen sekula hainbeste denboran egon jendaurrera azaltzeke. Itzuleran sentimendu kontrajarriak izan ditut: batetik ikara eta bestetik gogoratzearen poza. Batetik herdoila mihian eta bestetik zetorren ideia oro berri jotzearen asebetea. Baina orobat, arnasaldiak mesede egiten duela uste duenari denok ez garela berdinak erantzungo nioke. Zenbaiti on egingo dio eta zenbaiti kalte. Loak ere halatsu egiten digu.
Andoni Egaña
Dani Blanco
Ameriketa

“Amerikara noa nire borondatez...” zahar hura berritu dut apirilarekin. New Yorken eta Massachusetten ibili gara, plazer-bidaian, bertsorik botatzeko edo hitzaldirik emateko konpromisoetatik urrun. Hontzaren begirada prest eraman nuen eta izan da arreta erakarri didan kontutxorik. AEBetako leku askotan, esaterako, arkitektu eta aparejadoreek ez dute hemengoen aginpidearen laurdenik ere. Han lurra soberan dute. Aldiz, abokatu eta aseguru-etxeek sekulako indarra daukate. Telebistako iragarkiak dira lekuko. Jakina, gizarte-segurantzarik gabeko herri batean, lege-gizonen eta emakumeen menpe daude hiritarrak uneoro. Bestalde, bitxikeria baino ez balitz ere, Bushen aurkako sutsuak diren herrietan ere –“Gerra ez da erantzuna” dioten txartelez beteak daude etxe-atariak– bandera marra eta izarduna jartzen amorratuak dira. Eta jardinetan berriz, bainera zutikakoetan sartuak ipintzen dituzte Amabirjinaren igeltsuzko irudiak. Estalpe xelebrea iruditu zitzaigun guri. Haiei akaso barregarri irudituko zaie Arantzazuko Amabirjinaren irudia kristalezko kutxa txiki batean sartu, jirarazi eta elur moduko maluta txuriak erortzen ikustearekin umetan nola pozten ginen jakitea.

Doinukera

Ernegazioa sortzen du elkarrekin euskaraz ari, ingelesez zerbait eskatzen ahalegindu eta gazteleraz erantzuten dizutenean. Buruan pasatzen zaizun lehena da, janzkerarengatik ezagutu dutela zure jatorri penintsularra. Edota ilajearengatik... Edo... auskalo zergatik! Uste dut ordea, janzkeratik edo ilajetik harago doala arazoa. Doinukeragatik sumatzen dute espainiarrak (edo) garela. Gure euskarazko egungo doinukerak auzokoarenetik asko du eta horrek salatzen gaitu nonbait. Kanpokoen belarriek aisa sumatzen dutenaz geu ez gara jabetu ere egin tamalez. Itsasuko laurogei urteko aitonari edo Markinako adin beretsuko amonari ez liokete antzemango. Kanpoan genbiltzala bestera gertatzen zitzaigularik, gazteleraz ari eta euskaldun ginela antzeman, harrotasun punttu bat sentitzen genuen. Euskaraz ari eta espainiartzat hartua izateak aldiz, min ematen du eta zer pentsatua ere bai.

Sosak

Guretzat ez da mintzagai izaten dirua, kexu orokor eta lainoren bat egiteko ez bada. Lotsa sentitzen dugu, geurea eta inorena, diru kontuez aritzerakoan. AEBetan ez dute horrelakorik. Han, konfidantza apur bat eraiki orduko, bigarren egunerako hor nonbait, galdetuko dizuete urtean zenbat irabazten duzuen. Kalean berriz, eskalerik ez duzu aurkituko zenbait zonaldetan bederen, baina etxean, erreparo handirik gabe eskatuko dizu auzokoak ea dirurik utziko diozun. Eta zuk, hangoen ohiturei jarraiki, erreparorik gabe erantzun ahal izango diozu ezetz, ez zabiltzala hain oparo. Eta berak, erreparorik gabe hartuko du zure ezezkoa. Hemen, hiru urratsek sortzen digute egonezina: eskatzeak, ezezkoa emateak eta ezezkoa natural jasotzeak.

Espezializatu

Izan daiteke etorkizunean bertsogintzak har dezakeen bideetariko bat. Bertsolari guztiok entzuleria guztientzat aritu ordez, gerta daiteke bertsolari espezializaturen batzuk publiko espezializatuentzat soilik aritzea. Ameriketan gehien entzuten den aditza “kustomizatzea”ren hori da. Produktua zeuretzat eta zeuretzakoxe egokitua. Bertsotan ere hasiak gaude Ingeniari Kolegiatuentzat, Mediku eta Erizainentzat, Maisu-maistrentzat eta horrelakoentzat propio kantari. Bertsolari batzuk Zahar Etxeetarako, besteak Gaztetxeetan arituko direnak, gai eta ingurune zientifikoetan aritzeko beste batzuk... Bide bat litzateke. Baina arriskutsua. Bertsolariaren xarma, hain zuzen ere, egokitzapen gaitasunean datzalako. Ederra delako adin, sexu, sineste eta jakintza maila direnak direla, komunikatzen asmatzea.

Mugimendua

Mugitzen den orok omen du bizia. Ez dakit... Irungo OLA sagardotegian urtero egiten dugu saioa apirilaren amaiera aldera. Behin bertsolari bat oholtzan eta beste bi goragoko solairu batean kokatzea bururatu zitzaion gai-jartzaileren bati, eta ordutik usadio bihurtu da kokagune ohikoa saioaren une jakin batean aldatzearena. Entzuleari grazia egiten dio “desberdina” den ia edozerk. Bertsolaria ez da ia mugitu ere egin mendeetan. Armairuak baino geldoagoak gara gure lana burutzerakoan. Akaso aski dugulako hitzaren indarra. Baina haririk gabeko mikrofonoek edo paparrekoek ematen duten aukera egokiago nola baliatu pentsatzen hasi behar genuke badaezpada. Ez da antzerki kontua. Da, kokapen ez ohikoak burubide ez ohikoak sortzen lagun dezakeelako.

Ekarri

Badira bertsotan gai batzuk arrazoia ekartzera behartzen zaituztenak. Etorri ez zaizkizu egingo zeuk ahaleginik egin ezean. Gustuko ditut horrelako gaiak. Azken boladan jarri didaten politenetakoa Santutxun jarri zidaten. Bertso banatan kontatu behar nuen, nik norbaiten lepo barre egin nuen aldi hartakoa, nire buruari barre egin nionekoa, eta norbaiti irribarrea ostu nionekoa. Erakargarria iruditu zitzaidan, baina ekarri beharrekoa. Errimatzea eta neurtzea izaten da gutxienekoa horrelakoetan. Gogoratu egin behar duzu noiz, non, norekin eta zer. Eta modu ulergarrian kontatzen saiatu. Asmatzen duzularik poza handia izaten da. Asmatzen ez duzunean ezinak mintzen zaitu. Erdibidean geratzen gara gehienean...

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude