Zorion saminduak

  • Ez dago zorion perfekturik sortzen duen saririk. Euskadi sariak, Oscar sariak, Max sariak... Gero eta gehiago dira sariak han eta hemen. Era eta kolore askotako sariak: diru sari distiratsuak, sari sentimentalak, muxu kolorekoak hauek, sukalde usainekoak, apasionatuak, ikurrak sari gisa, zilarra, brontzea... Edozer eta edonor izan daiteke saritua. Sariak banatzea egungo gizarte lehiakor eta indibidualistako eguneroko bazka baita. Modu polita artaldea zuzen eramateko, baita artaldeko kideak elkarren aurka jartzeko ere. Ez gara, ez, sariekin ados jartzen. Nola ba, batzuentzat sarigarria dena, beste askorentzat deitoragarria denean? Ez, ez dago guztiok pozez zoratzen jarriko gaituen saririk. Urliarentzat gezurretako saria dena, berendiarentzat hil ala bizikoa, ze, bizitza salbatzen duten sariak ere badaude baina sari zamatsuak ere bai, norbere buruari galdetzea baino ez duzue.
Agurtzane Intxaurraga
Alberto Elosegi
“Dirutza kopuruak beste diziplinatan daude, arte eszenikoetan ordea, ideiak daude, gizarte hobeago bat egiten duten ereduak, aldaketen hazia, ze herrialdeak ideien bidez eraikitzen dira. Pertsonak aldatu eta gizarte hobeagoak egiten dituzten ideien bilduma arte eszenikoetan biltzen da”. Hauexek laburbilduta, SGAEko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari Tedy Bautistak, pasa den hilaren 16an Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu ziren Max sarietako Galan sariak banatzen hasi aurretik esandako hitz potoloak. Ondoren etorri zen sagar uzta banaketa. Gero, sari-sagarra eskuetan zutela, dotore-dotore jantzita eta begiak malkoetan bilduta, sarituen hitzak, ahots dardarez esandakoak ia guztiak: “Esker zintzoa lehenik eta behin familiari, lan taldeari, euren alde bozkatu zutenei, hantxe zeudenei...” eta abar luze bat.

Gala hasi aurretik ordea, eszenatoki hartatik metro gutxitara, beste forma eta koloreko sariak banatu ziren. Hauek ere arte eszenikoekin lotuak: Estrella (horiak) sariak-Bilbao 2007. Goian aipatutako sarietan bozkatzeko aukera izan zutenetako askok, izan zuten aukera ere Estrella sarietan bozkatzeko, baita sarituak izateko ere, batean zein bestean. Bietan saria eraman zuenik ere egon zen. Sariek horixe baitute, une berean bat baino gehiago jaso ditzakezula, pertsona berberak den-denak har ditzakeela edota oso sakabanatuak egon daitezkeela. Batak emandako poza handik segundo gutxira, besteak sortutako lotsaz ezaba daitekeela. Sari gaiztoak, gaiztakeriaz egindako sariak, gaiztotutako sariak... hau fardel piloa guk geuk sortua! Zorion saminduen bilduma.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude