Mendibururen artea poema egina

  • Carlos Aurtenetxe ::Molorrika itsu (Remigio Mendiburu)

    Bermingham

    orrialdeak ::102

'Molorrika itsu (Remigio Mendiburu)'
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Remigio Mendibururen jaiotzatik 75 urte bete zirenean kaleratu zuen Bermingham argitaletxeak, Hondarribiko Udalaren enkarguz, eskultorearen lana eta bizitzaren aurrean Carlos Aurtenetxek osatutako poema bilduma, euskaraz eta gaztelaniaz. Gaztelaniazkoak A canto ciego du izenburu; Pello Zabalak itzulitako euskarazko bertsioak berriz, Molorrika itsu. Biek ala biek Remigio Mendiburuk 1987an eginiko collage orijinalak jasotzen dituzte. Eskultorearen omenez eta haren memoria gordetzeko helburuarekin osatutako liburuak dira. Haien edizioa Donostiako Oficina de Ideas bulegoko Poesiaren Lagunek zaindu dute. Carlos Aurtenetxek eskainitako poemen artean Esku handituen erromantzea, Gorputz gautiar, Han datza maitasuna, Aldaonen etortzea eta Gorputzen legea daude.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Remigio Mendiburu
2017-09-21 | Aritz Galarraga
Remigio Mendiburu
Txango historiko bat

XX. mendeko euskal artista nagusien artean, Remigio Mendiburu hondarribiarra. Bost eskultura dauzka ikusgai jaiotze-hirian sakabanatuta. Zer hoberik, horiek guztiak txangoan lotzea baino. Mendibururen obra ezagutuz ezagutzeko Hondarribia. 


Eguneraketa berriak daude