Jaizkibelgo itsasertz atsegina

  • Aurreko zenbakian Pasai Donibanetik Hondarribira itsasertzean doan bidearen lehen zatia azaldu genizuen, honakoan bigarrenaren berri emango dizuegu. Lehen erdia basatia, nekeza baina aldi berean ederra zela genion; bigarrena erosoagoa da, leuna eta ibilterraza. Baina aurrekoa bezain zoragarria. Giza eragina nabarmenagoa da, pista eta bide asko mazelan behera itsasora hurbiltzen dira. Harrizko hondartzak, lurmuturrak, kalak eta belardi zabalak igaroko dituzue.
Jaizkibelgo itsasertza
Muskilda Tellabide / Asier Agirresarobe
Itsasertzeko ibilbide osoa egin nahi izanez gero, lehen erdiaren bukaerako puntura itzuli beharra duzue; Erentzingo amildegi gainera. Jaitsiera baina, zorabiagarri eta arriskutsu samarra izanik, Erentzingo portura zuzenean jaisten den pistatik behera abiatu zaitezkete, eta behin iritsitakoan itsasertzetik jarraitu. Nolanahi ere, bi kasuetan, Guadalupeko ermitatik Jaizkibelgo mendatera igotzen den errepidean gora zoaztela, eskuinera abiatzen den basa-pista hartu behar duzue (310 m). Erentzingo basa-pista ipintzen du eta autoek sarrera debekatuta dute. Pista horri jarraitu eta bidegurutze batera ailegatuko zarete (225 m). Eskuinera hartu gabe, aurrera eta behera egiten duenetik joz gero, Ixiruko kuartel zaharrean amaituko duzue, eta izen bereko mendia eskuinetik inguratuta Erentzingo portuan (5 m). Bidegurutzean aurrera hartuz gero, mendi bizkar bat gainditu eta Leruetako txabola inguruko bidegurutzera iritsiko zarete (215 m). Hor, mendi bizkarrean behera doana hartu, pista hasieran, zidorra ondoren.

Erentzingo portua eta zabala

Jaizkibelgo kostaldeko azken oztopoa da Erentzingo portura amiltzen den horma. Gaindiezina dirudien arren, giltzarria den punta topatuz gero bada beheraino jaisteko aukera. Amildegiaren ertzetik zoaztela, irtenune bat topatuko duzue, pintura horiz egindako gezi lausoa duena. Hori duzue bidea! Alanbre hesia gainditu, gangadun hormak duen erlaitzetik metro batzuk aurrera egin, eta bat-batean, zuen ezkerretik behera egiten duen zidor malkartsua abiatzen da. Horixe hartu eta tentuz ibili, itzela baita amildegia! Ote, belar eta sasi artean, zidor lausoak zuzenean behera egin gabe, ezker-eskuin dabil, erlaitzez erlaitz jaitsiera errazenaren bila. Kontrabandistek sarri erabili ohi zuten ezkutuko portua da Erentzin. Egun ordea, arrantzale eta urpekariek soilik erabiltzen dute. Alga biltzaileek erabili ohi zituzten hainbat eraikin ere antzeman daitezke inguruotan.

Behera iritsitakoan errekastoa zeharkatu eta itsasertzera hurbildu. Hurrengo zatian bidea zikin samar dagoenez, hobe duzue eraikinen ondotik pistan gora igo. Bidegurutzean gora jarraitu beharrean, ezkerrera hartu eta berriro itsasertzera jaitsi. Hemendik aurrera erliebea asko leunduko bada ere, baditu oraindik Jaizkibelek txundituta utziko zaituzten altxorrak, Erentzingo zabala da horietako hurrengoa. “Fosilen hondartza” gisa ere ezagutzen da, bertako harriek, maskor, karakol, pilota, baloi, edo itsas txakurrak baitirudite bakoitzaren irudimenaren arabera. Hori bai, geologiak eskaintzen dizkigun bitxikeria sinesgaitz horiek denak itsasbehera denean soilik daude ikusgai. Hareharrian disoluzioz sorturiko higadura forma bitxiak, albeoloak, ikusi ahal dira, hortik gertu, ibilbidearen lehen erdian sarri topatu ditugun horiek. Itsasertzetik aurrera segituz, bat-batean itsasora zabaltzen den leize-aho erraldoia agertuko zaizue. Ikusgarria ezta? Ganga gainetik igaro eta aurrera jo.

Bioznarretik Artzuko portura

Hortik aurrera bide errazagoa duzue, ibilbide benetan atsegina. Itsaslabarrak ez dira lehen bezain altuak, bai ordea bertikalak. Bioznar igaroko duzue lehenik, inguruotan Kantauri itsasoan gehien barneratzen den lurmuturra, Xixurko kala zeharkatuko duzue jarraian eta Limaputzukoa ondoren. Marlako belardi zabal eta leunetara iritsiko zarete eta horiek zeharkatzen dituen bidexka garbi eta erabilia jarraitzea besterik ez duzue. Hainbat errekasto eta ur putzu igarota, eskuinera biratu eta begi aurrean agertuko zaizue Artzuko portua. Amildegi ertzetik egiten du aurrera zidorrak Artzuko hondartzara iristeko, non itsaso zabaletik babestua egonik, enbata bortitzenetan ere olatuak bare iristen diren.

Uda sasoian arrantzale nahiz bainuzale ugari elkartu ohi da bertan, Guadalupeko ermitatik behera, Artzuko baserritik pasatuz, autoz ia bertaraino iritsi daiteke eta. Hondartzatik gertu Artzuko errota zaharraren hondakinak ikus zitezkeen, baina 2005. urtean Hondarribiko Udalak horiek eraistea erabaki zuen.

Higer lurmuturrera

Itsasertzeko ibilbidearen azken zati honetan Hondarribiko herriko etxeak atondutako hainbat ibilbideren argibide panel eta kolore ezberdinetako arrastoak aurkituko dituzue. Ez kasurik egin, udalak argitaratutako liburuxka eduki ezean oso nahasgarriak baitira. Pistan gora ekin behar diozue bideari, bidegurutze batera iritsi arte. Hor, Artzu eta Guadalupera igo beharrean, ezkerrera doan pistari heldu eta pinudi zein baso artean Higer lurmuturreraino iritsiko zarete, ordubete eskasean. Itsasertz eder horretako hainbat bazter eta paisaia ezberdin igaro ondoren, luze eta aspergarri suertatu ahal zaizue azken zatia, itsasertzetik urrundu eta lehen bezala itsasoa dastatzerik ez baituzue izango. Bide zahar bat ba omen zegoen itsasertzetik zihoana, baina pista eraikitzean baztertu eta galdu egin bide zen.

Helmugara iritsi baino lehen, bat-batean eraikuntza handi bat agertuko zaizue begi aurrean, araztegia duzue. Azalpen panela duzue hor ikusgai. Eskuinetik inguratu eta Higerren zarete. Kanpina, tabernak, auto andana… zibilizazioan zarete berriro. Metro gutxi batzuk aurrerago duzue itsasargia eta aldamenean Amuitz uhartetxo edo haitza. Hondarribiraino erraza duzue, Asturiaga badia, portua, hondartza eta kirol portua igaro eta bertan zarete. Erdi Aroko hirigune interesgarri honek ere merezi du bisita, arrantzaleen Marina auzoa, alde zahar paregabea, Arma Plaza, harresia, Karlos V.aren gaztelua…

Azkenak
Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude