Kurri

  • Azaroaren 26a. Place Painlevé bere baratze ttipiarekin. Negua, 13:45. Usoak. Ene ezkerretik den zuhaitzean, lerro-lerro kokatuak, ttuttul, lumak harrotuak, buruak lepoan sartuak. Aulki batean jarria nago bi yoghourt eta laranja baten jaten. Parean, Octave Greard-en (?) brontzezko begiek begiratzen naute. Eskuinetik, Sorbona, Parisko unibertsitatea. Ezkerretik, Cluny. Ene saihetsean, jartzen da orain, aulkiaren bertze puntan, gizon adineko bat. Ondokoan, arropak pinturaz enbokatuak dituen pintore langile bat, pausatzen da minutu batzuk. Leher egina dirudi. Bi amoros gaztek eskuz-esku kurutzatzen dute baratze ttipi erronda. Urrunago, gizon bibotedun bat kazetaren leitzen. Eskuinetik den teilaturik gabeko eskelari kakiz beztituak, zigarreta behatzen artean harturik, berekin darabilen irratia pizten du. Arbolen hostoak hori, gaztaina eta karamel kolore.
Aurelia Arkotxa
Gaizka Iroz
Azaroaren 27a, 19:00. Clunyko bakean nago berriz. Maite dut leku hau nehor ez delarik, edo jende gutti. Elizako ate batean den afixa batek iragartzen du jadanik iraganen den mintzaldi bat: Transparence et lumière. Le verre dans la poétique médiévale. Iturria beti eskuinean, ahoa zabalik dagoen bere munstro-gargularekin. Parean dudan dorre gotikoan, harpa itxurako eguzki orena bere eguzki zizelduarekin erdian. Data bat: 1674. nil sine nobis izkribua letra kapitaletan. Zenbaki batzuk eta letra alfabetikoak. Izpiak, orratza. Lore arrosak primaderan bagina bezala zabalduak zaizkion landare kurrilari handia, paretan goiti doa. Bapatean, amerikar turistak dorpeki, konkista aire batekin, sartzen dira korrale baketsuan, gora mintzo, asiatikoak ere bai beren argazkiak hartzeko makinekin. Banoa kanpora.

Azaroaren 28a. Mazarine liburutegira noala, Saint-Germain-des-Prés metrotik jalgitzean eskuin den Saint-Symphorien kaperan gelditzen naiz. Paretan, kartoi zuri handi batzuetan idatziak diren azalpenek diotenez, 555etik 576ra Parisko apezpiku izan zen Germain santuaren hilobiaren lekua zen hemen. Hemengo basilikan omen dira ehortziak merovingiar errege eta erreginak ere, Dagobert artekoak. Hemen gordea ere, erlikia bezala, frantseseko klaseetan hainbeste aipatzen ziguten Blaise Pascalek 1654ko azaroaren 23an ukan zuen iluminazioan izkribuz bete zuen pergaminoa. Leku honetan ziren hasi biltzen, halaber, XVIgarreneko lehen urteetan, Frantziako lehen erreformatzaileak. Hemengo buru izan zen, 1507tik landa, Guillaume Briçonnet. Margarita Nafarroakoaren gidaria.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude