Iritzi artikulu hau

  • Asteburua Kordoban eman dut. Ene ttakun hau horko bizipenez jostekoa nintzen. Meskitan Adam Zagajewski zegoen, Harkaitz Canoren estiloko topaketa harilkatuko nuke. Atxagaren Markak ere eraman dut, Jose Inazioren testuarekin nolabait josteko. Baina Kordoban ez dut deus idatzi, bueltako bidean ere ez dut deus idatzi. Gaur ezin dut deus idatzi.

    “Geratu ditzatela erlojuak. Deskonekta ezazue telefonoa. Eman egiozue hezur mamitsu bat txakurrari zaunka egin ez dezan. Pianoak isilarazi, eta atera ezazue hilkutxa danbolin hots isil horrekin. Hurbil daitezen dolu-dunak. Hegazkinek kexuz idatz dezatela honako mezu hau zeruan: hil egin da. Usoen lepo zurietan motots beltzak jar ditzatela. Poliziek eskularru beltzak erabil ditzatela. Bera zen nire iparra eta nire hegoa, nire ekialdea eta mendebala; nire lan astea eta jai eguna; nire eguerdia, nire gauerdia; nire elkarrizketa, nire abestia. Uste nuen maitasunak betiko iraungo zuela. Oker nenbilen. Ez dugu izarrik behar orain… itzal itzazue denak; ilargia estali; eguzkia desarmatu. Ozeanoa urez hustu eta basoa bota. Izan ere, hemendik aurrera ezerk ez du balio izanen.
Angel Erro
Josu Santesteban
W. H. Audenen poema baten itzulpena da, hildako amorante bati idatzi ziona sobera ere. Tarteka irakurtzea gustatzen zait. Hamaika aldiz hautsi digutelako bihotza eta ezerk ez duela merezi sentitu dugulako horietan guztietan, eta, hala ere, pistara ateratzen gara berriz, guztiz osatuta ala zauriak agerian”.

Aurrekoa Castillo Suarezen zutabe bat da, ARGIAn orain hiru aste agertua. Ni ere gogogabeturik nago orain idazten jartzeko; beraz, honatx kopiatuko dizuet Kordobarako bidean egunkari batean Atxagari irakurri diodana:

“Halako batean jabetu nintzen nire poemarik ospetsuena, Trikuarena, irakurri eta deseroso sentitzen nintzela. Orduan, gogoeta egin nuen jakiteko non dagoen arazoa. Poema horretan, eta beste askotan, arazoa da poesiak sortu duen barne sistema, non hitz egiteko modu batzuk onartuta eta gozo dauden. Barne sistema horretatik kanpora afektatuak edo gehiegizkoak liratekeen hitz egiteko modu batzuk gozo onartzen dira sistema horretan. Baina hori maskara bat bihurtu da, eta bazterrean utzi da helburu nobleena: errealitatea argitu, gertatzen dena argitu. Ideia horrekin, orain, aspaldiko partez, poemak idazten ari naiz”.

Eztabaida izan dut neure buruarekin Atxaga azala ala mamia aldatzeaz ari den. Kordobako liburu azokan, besteak beste, Atxagaren Declaración de Guillermo aurkitu dut, CajaSur-ek editatuta. Hotelean ABC egunkarian Atxagaren poema berri argitaragabe bat leitu dut erdaraz: Las cebras y la muerte.

“Ehun eta berrogeita hamar zebra ginen lautada lehorrean korrika eta ni hogeita laua, hogeita bosta eta hogeita seiaren atzean nindoan, hirurogeia eta hirurogeita bataren aurretik, eta bat-batean ehun eta hemezortziak, ehun eta hemeretziak eta ehun eta hogeiak jauzika aurrera hartu ziguten ‘erreka’, ‘erreka’ esanez, eta hogeita bostak ‘erreka’, ‘erreka’ errepikatu zuen eta bat-batean (...) errekako uretan eguzkia ikusi nuen zipriztin dirdiratsuez dirdiratuz, eta zortzia eta bederatzia nire ondotik pasa ziren kontrako norabidean korrika ahoa urez beterik eta hankak bustirik eta bularra bustirik eta ‘aurrera’, ‘aurrera’ esanez, eta bat-batean bosta eta zazpia kontrako norabidean korrika gurutzatu ditut baina ‘krokodiloak’, ‘krokodiloak’ esanez (...)”.

Kordobatiko trenean jakin dut amona Rosalía hil zaigula. Oso triste nago. Gaur beilatokian haren ahizpak kontatu digu nobio bat hil ziotela gerran, nire izenekoa, biak Granadatik ihesean zihoazela.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude