Bahea


2013ko maiatzaren 03an

Katixa Agirrek Diario de Noticiasen esanak: “Lehenengo lana atera berri duen idazlea naiz, eta azken sei aste hauetan hedabideen arreta izugarria jaso dut. Bi-hiru elkarrizketa astero: egoera imajinaezina liburua gazteleraz idatzi izan banu. Medio horiek, baina, euskaltzaleak dira, edo euskal-kuota bat bete behar dute; egoera artifiziala sortzen dute”..

 

Eneko Olasagastik 7Kn esanak: “[Jaun eta Jabe] Orduan onartu baldin baziguten, euskaraz zelako izan zen. Bestela ez zuten utziko. Euskaraz egiteak asko murrizten zuen kontua, eta horrela PP eta PSOEk ez zekiten kasik bazenik ere. Jaun eta Jabe-k gauza asko esateko askatasuna eman zigun. Sailaren eduki politikoa oso argia zen eta horixe zen, hain justu, interesantea egiten zuena. Garai hartan inork ez zuen umore politikorik egiten, inon”.

 
 

Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude