Sareinak, sarean barna

  • Emakumeak, feministak, euskaldunak eta literatura zaleak dira, eta sarean daude. Gema Lasartek, Amaia Alvarez Uriak, Josune Muñozek eta Iratxe Retolazak osatzen dute Sareinak.

    Sareina emakume lanbide bat da, saregileena alegia. Historiatik horrelako zerbait berreskuratu nahi zuten; metaforikoki azaldu sarean daudela, sareak egin nahi dituztela euren artean eta sareetan dauden hutsuneak bete nahi dituztela. Garai bateko Parketatik hasi, portuetara pasa eta bat-batean, oso denbora gutxian Interneten nabigatzen hasi direla adierazteko ere baliagarria izan zaie izena: sareak eman die emakumearen izatea hariekin eta jostorratzarekin lotzeko metafora ezinhobea. Izenak berak eman die “izana eta etorkizuna”.
Amaia Alvarez Uria eta Gema Lasarte
Alex Larretxi
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bloga

Martxoaren 3an aurkeztu zuten Lekeition Sareinak bloga bi asmo nagusirekin. Lehenengoa, euskararen munduan literatura eta metodologia feminista uztartzea, ezagutaraztea eta praktikan ipintzea; bigarrena, emakume idazleen lanak ezagutzera ematea. Berau egituratzeko irakurleen laguntzarekin sare bat osatu nahi dute, eta http://eibar.org/blogak/sareinak gunea iritzi, kritika eta abarren gunea n dadila. Blogak irakurlea idazle bihurtzeko aukera eskaintzen du eta aldi berean interakzioa handiagoa da web gune batean edo aldizkari batean baino, azkarragoa behintzat. Gainera, kontuan izan behar da lau sareina hauek Euskal Herriko hiru lurraldetan (Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan) bizi direla eta komunikatzeko errazagoa dutela bloga.

Blogak ezinbestekoa du irakurleen laguntza. Bere sortzaileak arduratuko dira bloga berritzeaz eta biltzen doazen materiala zabaltzeaz, baina beharbada irakurleren batek eurek ez dakiten zer edo zeren berri dute, edota besterik gabe ikuspegi desberdina eman nahi diote gaiari; hori ere aberatsa da blogarentzat, bere garapenarentzat.

Zer dela eta literatura femeninoa?

Gema Lasarte eta Amaia Alvarez Uriaren doktorego-tesiek pertsonaia femeninoa eta euskal literaturan emakume idazleek egindako lana dute ardatz. Informazioa biltzen hasi ziren eta berehala ohartu ziren ezer gutxi zegoela idatzita horri buruz. Zeregin horretan beste norbait aritu behar zela pentsatu zuten eta hala elkartu ziren Iratxe Retolaza eta Josune Muñozekin. Urtebetez jardun dira lanean eta azkenik, 2007ko martxoan aurkeztu zuten bloga .

“Erresonantzia kaxak” falta direla diote, dagoen egoera ezagutarazi eta zabalduko dutenak, bloga sortuz hutsune hori bete nahi izan dute. Emakumeen artean komunikazioa, literatur sistema osatzen duten elementu guztiak bilduko dituen foroa osatzea da helburua, idazle, kritiko eta irakurleak bilduz. Emakumeek bere ezintasun, ikusezintasun, ezizate hori gainditu eta begiratzeko modu diferente bat azaltzeko aukera izan dezaten lortu nahi dute. Aldi berean literatura goi mailako metafora izatetik egunerokotasunera jaisteari garrantzitsua deritzote, gizarteak beldurrik gabe irakur dezan, zailegia izango denaren beldurrik gabe.

Emakumeen literatura

Literatura femeninoarekin kritika feminista lotu dezakegu; Gema Lasartek kritika postkolonialarekin erkatzen duen kritika feminista hain zuzen ere: “XX. mendean inork ez du sinesten koloniak daudenik, izan ere ez daude. Gauza bera gertatzen da gizonezkoen eta emakumezkoen historiarekin: gizonak ez daude hor gainean, baina postkoloniak daude. Hegemoniak daude gizona eta emakumearen historian; eta literaturan are gehiago. Azpiegitura batzuk uzten dira bidean eginak: mentalak, kulturalak, ekonomikoak, militarrak, eta egoera hegemonikoak sortzen dira emakumeen inguruan”.

Hegemonia horri aurre egitea erabaki dute lau emakume hauek eta horretarako gaur egungo eta lehenagoko egoera azaleratzea erabaki dute blog honen bidez. Emakumeak historian zehar hor egon dira, gizonezkoak bezalaxe eurek ere idatzi dutelako. Baina, zehaztutako kanonak jarraitu ezean, berauetatik at uzten dituzte emakumeak, eta horregatik oso gutxi agertzen dira euskal literatura lantzen duten liburuetan. Garai batean ez zituzten baloratzen egindako lanagatik, emakume izateagatik baizik; eta gaur egun ere, Sareinen ustez emakume izateagatik jada ezaugarri batzuk jartzen dizkiete, oso era desberdinean idatzi arren. Adibide moduan Ixiar Rozas, Sonia Gonzalez eta Eider Rodriguez jarri zituzten. Belaunaldi berekoak izan arren, oso modu desberdinean idazten dute. Ñabardura horiek bakoitzaren esperientzia, bizipen eta idazteko eraren ondorio dira; nahiz eta gai batzuk ziurrenik errepikatuko diren eta baita esperientzia kolektibo batzuk ere, ezinbestean.

Emakume eta gizonezkoen idazkerari buruz galdetuta, Amaia Alvarez Uriak dio horrek ez duela zerikusirik emakumezkoa edo gizonezkoa izatearekin, hori sinbolista edo metaforikoa izatea bezala delako. Bakoitzak idazteko modu bat du eta poeta maskulino asko daude, adibidez estilo femeninoa dutenak. Horiek etiketak direla dio, betiko etiketak.

Hitz hauen esanahia?

Feminismoa, femeninoa, emakumea... kontzeptu desberdinak dira, baina antzekoak aldi berean. Hala ere, Sareinek desberdindu egiten dituzte blogean irakur daitekeen moduan: Feministak izan arren, “literatura feminista” terminoa ez dute gustuko emakumeek egindako literatura definitzeko orduan. Eurek ez dute uste halakorik dagoenik; gai feministak, gaiak lantzeko era feminista, pertsonaia feministak badaudela, baina estilo feminista edo egitura feministarik, aldiz, ez. Euren ustetan feminismoak ez du sortzen literatura motarik, baizik eta teoria oso bat, eta honen bitartez kritika literario feminista, baina literatura feminista, ez. “Literatura femeninoa” ere ez dute gogoko, abstraktuegia delako eta orokorrean gutxiespen zentzuan agertu ohi delako, bigarren mailako literatura bati buruz hitz egiteko. “Emakumeen literatura” da gehien gustatzen zaiena, emakume guztiek sortu eta sortzen ari diren literatura barneratzen duelako, diskriminaziorik egin gabe.

“Feminismoa ez da homogeneoa, feminista ez da pertsona jakin bat eta bere moduko klonak; feminismoa bizitzeko modu desberdin eta ugari daude, pentsaera kontrajarriak biltzen dituen korrontea baita”.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude