Nuklearren ordez, energiaren deszentralizazioa

  • Energi enpresak urritu eta kontzentratzea da moda munduan, baina alderantzizkoa ere suertatzen da tarteka: eraginkortasun bila, deszentralizatzeko mugimenduak ugaldu dira. Adibidez, udal eta herri partzuergoak energia kudeatzen ari dira berriro. Energi krisiari aurre egiteko bestelako tresna.

    Lekuko Energia edo deszentralizatutako energia munduan gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua da. Interneten bilatuz gero, ideia horretan oinarriturik ari diren proiektu eta jarduera asko aurki daitezke. Batzuetan udalak eta herri partzuergoak dira herritarren energi beharrak asetzeko egitura lokalak antolatu dituztenak, azken bi hamarkadetan mundu osoko udal enpresak suntsitu dituen pribatizazio uholdeari gaina hartuz. Beste batzuetan enpresak dira herritarrei energi antolakuntza deszentralizatuaren abantailak saltzen dizkietenak. Jasangarritasunaz eta ekologiaz okupatzen diren erakundeetan ere gero eta gehiagotan aipatzen da lekuko energia.
eguzki energia sortzeko plakak instalatzen
Lekuko energia, lekuko indarra, energia deszentralizatua... kontzeptu horien inguruan asko ari da ugaritzen informazioa, Internet lekuko. Delako "energia berdea"rekin gertatzen den bezala, kontzeptuok ere errealitate ezberdinetan mamitzen dira, erabiltzen dituenaren arabera. Hala ere, interesgarria da energia sortzeko iturriei buruzko eztabaidaren ondoan ipintzea energia sortu, banatu eta kontsumitzeko organizazioari garrantzia ematen dion planteamendu hau. Ondorio asko ekarriko ditu antolamendu berri honek. Hasi udalek berriro energiaren sorrera eta banaketa bere gain hartzearen inguruko eztabaidatik, eta herritarrek beren argindar eta kalefakzio beharrak asetzeko moduak auzitan jarri eta berpentsatzeraino. Argazkikoak AEBetako eskola bateko gazteak dira, eguzki energia sortzeko plakak nola instalatzen diren praktikan ikasten.
Britainia Handian plazaratzen den The Ecologist aldizkariak –ekologista askok bibliatzat daukatenak– azken zenbakian elkarrizketatu du Rebekah Phillips, Green Alliance erakundekoa. Londresko gobernuak lekuko energia ikertzeko izendatutako batzorde batean aritu da bera.

Rebekah Phillipsek esplikatu du zer den energia deszentralizatua: “Labur esanda, behar den lekutik hurbil sortutako energia da. Energi sistema deszentralizatu batean etxebizitza, enpresa eta auzoetan haize-errotak eta eguzki-plakak egongo lirateke, kalefakzioa, ur beroa eta argindarra sortzen duten sistemei lotuta. Soberakinek inguruko sarea elikatuko lukete”.

Alderantzizkoa da gaur munduan nagusitu den eskemarena, zeren eta ohikoena da energi iturriak oso zentralizatuta egotea eta erabiltzaile bakoitza bere aldetik moldatzea. Aldiz, Green Alliancekoek uste dute sistema deszentralizatuek askoz energia gehiago sor dezaketela koste txikiagoz eta kutsadura gutxiagoz. Britainia Handiko Energy Saving Trust –Energia Aurrezteko Erakundea– delakoak aintzat hartu ditu ideiok, eta estrategia berri horrekin 2050. urterako negutegi eragina duten gasak erdira jaitsiko lituzketela dio.

“Hori horrela bada, zergatik ez da gehiago zabaldu energia sortu eta kudeatzeko estrategia hau?”, galdetu du The Ecologisteko erredaktoreak. Etxeetan ipini beharreko plaka eta haize-errotak teknika aldetik prestaturik ez daudelako akaso? Phillipsek uste du oztopoak bestelakoak direla. Honelako tresnak instalatu nahi dituzten herritarrek oztopo asko dituzte erosteko eta martxan jartzeko. Badira baimen arazoak, informazio falta, arauen arteko nahasketa, teknologien estandarizaziorik eza... Eta garrantzizkoena: hasieran egin beharreko inbertsioa finantzatzeko zailtasunak.

Britainia Handiko batzorde horrek proposatu du “microgeneration” kontzeptuaren ordez “local generation” erabiltzea. Komunitateari eman behar zaio protagonismoa herritarren elektrizitatea eta berokuntza kudeatzeko. Gaur etxebizitza bakoitzean egon ohi da galdara bat. Lekuko energian oinarritutako eskeman, taldean sortu behar da bero hori, horretarako askotan beroa eta argindarra sortzen dituzten tresnak erabiliz. Hori lortzeko, gaur ez dagoen banaketa sarea antolatu behar da auzo askotan.

Lekuko argindarra eta beroa

Britainia Handiko batzorde horrek proposatu duena ez da eskema teorikoa, munduko leku askotan praktikan dago eta. Rebekah Phillipsek Danimarka ipini du eredutzat: hemen auzoka antolatutako sistemek sortutako energiak asetzen du herrialde osoan dagoen berokuntza beharraren %60. Horretarako hitzarmena daukate sinatuta gobernu zentralak eta udalek. “Neurrien artean –dio Phillipsek– erregai fosilek zerga handiak dauzkate eta bestelako arauak ere badira etxejabeak behartzeko herri bakoitzeko sarera lotzera. Hirigintza planetan kalefakzio sarea sartuta dago. Kontsumitzaileek parte hartzen dute konpainia horietan, eta horrek bermatzen du zerbitzua ona izatea eta prezioak onargarriak”.

Green Alliancekoek emandako zifretan, berogailuetan ezkutatzen da energiatan xahutzen dugun dirutzaren parte handi bat. Britainia Handiko zifretan, garraioak alde batera utziz gero, gastatzen den energia guztiaren %76 bizilekuak eta lantokiak berotzeko erretzen da. Etxeetako energi fakturaren %90 kalefakzioak, ur beroak eta sukaldeak eragin dute. Euskal Herrian kalefakzio beharra txikiagoa da, baina kopuruek ez dute urrutiegi ibili behar.

Azken finean, atmosferara jaurtitzen dugun karbonoaren ia herena berotzeko sutu dugun energiak sortu du. Karbono isurketak urritzeko Phillipsek uste du lekuko eskema batean errazago dela iturri alternatiboak lantzea –eguzkiarena, lurpekoa...– eta efizientzia handiagoa omen duten sistema elektrikoak erabiltzea haiekin konektatuta, bero-ponpak adibidez.
Britainia Handian, eta gurean ere berdin, bada arazo bat gehiago lekuko energiaranzko trantsizio batean abiatzeko: eredu zentralizatua landu da luzaz elektrizitatea kudeatzeko, eta denbora honetan teknologia berri gehienak –tartean lekuko energi iturri txikienak– merkatutik kanpo geratu dira. Hori ere gainditu beharko da.

Baina eskema berri honek ez ditu zentral handiak alde batera uzten; horien eta antolatu behar diren txikiagoen arteko sare berria proposatzen du. Jakina, guztiek sarean loturik egin behar badute lan, arautegi berria beharko da, bai konektatzeko, bai banatzeko, segurtasunerako, eta beste. “Honek guztiak agintarien denbora, indarra eta dirua eskatzen ditu. Gaur egun daukagun sistema zentralizatua ezin da bere horretan bihurtu lekuko energi eskema orokortua”.

The Ecologistekoek, azkenik, Europako politikariek berriro agendan sartu duten energia nuklearrari buruz galdetu diote Rebekah Phillipsi. Honek denboraren perspektiban kokatu du erantzuna: alegia, datozen hogei urteetan Britainia Handiko energi ekoizpenaren %30 desagertu egingo dela, bai zentral nuklear asko zahartu eta itxi beharko direlako eta bai kutsaduragatik ikatz-zentral asko ixtera kondenatuta daudelako. “Baina zenbait ikerketak, gobernuak ordaindutakoak batzuk eta independienteak besteak, erakutsi dute posible dela zentral nuklear gehiago eraiki gabe energi beharrak ase eta kutsadura jaisteko helburuak betetzea, antzeko kostearekin edo merkeago”.

Horretarako bi neurri klase aipatu ditu Phillipsek. Hasteko, energi eraginkortasuna handitzea. Efizientzia neurriekin energiaren %30 aurreztu daiteke. Eta bigarrenik, hiru faktoretan lan egitea: beroa eta elektrizitatea sortzen duten zentralak ugaritu, berriztagarriak masiboki erabili eta lekuko energia indartu.

Sistema hau koste aldetik eraginkorragoa dela erakusteko, Phillipsek aipatu ditu World Alliance of Decentralised Energy erakundeak egindako ikerketak. Enpresa handi batzuek esponsorizatzen duten erakunde honek dio lekuko energia konbinatuz gero berriztagarrizko zentral batzuekin, mix hau merkeagoa eta eraginkorragoa litzatekeela energia nuklearrean oinarritutako eskema zentralizatu bat baino, eta gainera %17 karbono gehiago aurreztuko lukeela.

Lastima Lovelocke ekologista nuklearzalearen jarraitzaileak oraindik honetaz enteratu ez izana.

http://www.argia.eus/nethurbil.php helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude