Mugarri bat biktimen eztabaidan

  • Oraindik ez da heldu Euskal Herrian azken 40 urteetan bizi izan den indarkeriaren biktimekin ekitaldi bateraturik egiteko unea. Eta gainera ez gaude egoera horretatik gertu. Eusko Jaurlaritzak Euskalduna Jauregian antolatutako ekitaldiak mugarri bat jarri du biktimen inguruan herri honetan dauden eztabaida eta ikusmolde desberdinetan, baina oraindik ere urruti dago biktima guztiak asetzeko posiziotik.

    ETAk eragindako biktimetan jarri da indarra eta, sakonean, hala izatea nahi zen, nahiz eta bestelako biktima zenbaitzuri ere egin zaien leku, teorian bederen. Azken finean, batez ere Berunezko urteak deitu izan diren urte luzeetan nagusiki, euskal gizartearen aldetik ETArekiko biktimekiko egon izan den isiltasuna eta ageriko elkartasun eza orekatzen hasi nahi izan da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
1975 eta 1990 artean urtero dozenaka hildako eta zauritu eragiten zituen ETAk. Euskal gizarteko alderdi nagusienek jarduera armatu honen aurkako jarrera agertu bazuten ere, gaitzespen politikoa eta hileta elizkizunetara joatetik haragoko jarrerarik ez zen biktimekiko. Hori asko jota, zeren eta euskal herritarren zati handi batek, atentatuokin ados ez egon arren, ez zuen erakusten inongo dolu motarik –eta are gutxiago sostengurik– euskal gizartean errepresio jarrera bortitza agertzen zuten estatuko segurtasun indarretako kideekiko. Ñabardura asko jarri dakizkioke aipatutakoari, baina orokorrean hala zen.

Estatuaren jardun molde desberdinen biktimek aldiz, bazuten herritarren multzo esanguratsu baten sostengua eta elkartasuna. Esan liteke urte luzeetan, gizartean ez zela ozen lantzen ETAren biktimekiko elkartasuna eta aldiz, Estatuaren jardun errepresiboaren biktimek hori bederen bazutela.

Hala izan zen urte luzetan, baina egoera aldatuz joan zen apurka, eta hainbat eragile tarteko –Ajuria Eneko Ituna eta ETA beraren jardun moldea, besteak beste– ETAren biktimekiko jarrera aldatuz joan da, eta baita Estatuko eragileen aldetik eragindako biktimekikoa ere. Segurtasun indarrek torturatutako pertsona batek, esate batera, zaila du bere kasua ozen agertu ahal izatea komunikabide nagusienetan, eta hori ezean zaila du gizartearen zati handienaren elkartasuna jasotzea. ETAren azken 10 urteetako atentatu moldeak, halaber, gizarteko sektore askoren salaketa eta elkartasun jarrera alboratzera eraman du.

Euskal gizartean biktimekiko oro har izan den jarreraren inflexio puntu batera heldu gara agian Euskaldunako ekitaldiarekin, eta inflexio puntutik abiatzen den marrak aurrerantzean goranzko joera izango duela espero liteke. Egoera laburbiltzeko, eta ñabardura askorekin, Euskaldunako ekitaldiak biktima molde bat kontuan hartzen du eta bestea bazterrean uzten du, horrekin justiziaren bideak nabarmen estutuz.

Egia da biktimei egin dakiekeen omenaldirik onena biktima gehiago ez izateko akordio politikoa lortzea dela, baina une hori iritsi arte zain egoteko asmorik ez duela dio biktimekiko hausnarketa horrek. Hasi besterik ez da egin eta luze joko duen eztabaida da, halakoetan normala denez. PPk kontrolatutako biktima elkarte zenbait –adibidez AVT– ez zen Euskaldunan izan; torturatuek, sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituztenek, GALek hildakoen senideek eta beste askok ere, beren burua baztertuta ikusi dute joan den igandeko ekitaldian. Eta horiek guztiak ere Euskal Herrian bizi den gatazka bortitzaren biktima dira.

Hainbat alde ditu biktimen eztabaida sakon horrek eta horietako bat da gizartearen hainbat sektorek erakutsitako jarrera; hau da etorkizunera begira berradiskidetze prozesua markatuko duena. Baina zuzenbide estatuaren ikuspegitik, berau ordezkatzen duten erakunde nagusien jarrera ere funtsezkoa da eztabaida hori laguntzeko eta alde horretatik, badirudi horiek euskal gizartearen atzetik daudela gai arantzatsua behar bezala bideratzeko. Ikuspegi horretatik begiratuta, ETAren biktimek Estatuaren estaldura izan dute biktimen eragileak atxilotu, epaitu eta zigortzerakoan. Maila horretan, Estatuaren biktimekiko defizita oraindik ere erabatekoa da.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude