Jabetza intelektuala: zer egin?

  • Edozein kausaren aldeko nazioarteko egunak izaten direnean kausa hori gaizki doanaren seinale garbi samarra izaten da. Zerbaitengatik ez dituzte banketxeen aldeko nazioarteko egunak antolatzen. Apirilaren 26a Jabetza Intelektualaren Nazioarteko eguna izan da. Efemerideak aro digitalak kultur industriarengan izan duen eraginaz eta etorkizunean izango duenaz gogoeta egiteko bidea eskaintzen du. Teknologiak produktu kulturalak kopiatzea gero eta errazago egiten duenean zer funtzio jokatuko dute egile eskubideek? Zein dira copyrightaren alternatibak? Ondorengo orrialdeetan gako batzuk ematen saiatuko gara.

    Informatika kontuetan oso jantziak ez garenok beldurrez jaso genituen 2000. Urteko Efektua-ren inguruko lehen albisteak. Irakurleak ezagutuko ditu milurteko aldaketarekin batera hedabideek egin zituzten iragarpen apokaliptikoak: konputagailuetan oinarritutako sistemen kolapsoa omen zetorren, horien datak bi digiturekin funtzionatzeko prestatuta zeudenez 2000. urtera iristean 1900ean zeudela “ulertuko” zutelako. Arazoak krisi ekonomiko izugarriak ekarriko ei zuen.
Haizezko dorreak. Ez zen horrelakorik gertatu. Alta, 2000. urteak teknologia berriekin lotutako bestelako aldaketa nabarmenak zekartzan eta horiek ere hekatonbe kolorez marraztu zituzten hedabideek.

XXI. mendeko eztabaida

Duela zazpi urteko apirilean Metallica taldeak auzitara eraman zuen musika elkartrukerako Napster ataria, web gune horretako erabiltzaileek oraindik argitaratu gabe zegoen I Dissapear kanta eskuz esku zerabiltelako, egile eskubideengatik zentimo bat ordaindu gabe. Ordurako taldearen aurreko diskoak ere Napsterreko sarean barrena zebiltzan, beste hainbat talderenak bezala.

Eztabaida publiko egin zen eta Napsterren kideko beste elkartruke sareak azaldu ziren nonahi. Eta etorri ziren salaketa gehiago, kanpaina instituzionalak eta kulturaren elkartruke digitalaren aurkako jazarpen giroa. Baina egile eskubideak kudeatzeko bestelako moduek ere protagonismo berezia hartu zuten. Copyleft hitzak software mundutik sorkuntzaren alor guztietara jauzi egin zuen.

Egilea ala industria?

Galdera mahai gainean dago: zer egin behar du egileak: kopia kopurua kontrolatu orain arteko zabalkunde industrialaren ildotik ala teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuz bere lana zabaltzen, kopiatzen eta eraldatzen utzi?
Copyrightak egileari, “gurasoari” ematen dizkio sorkuntza lanen zabalkunde eta eraldaketaren inguruko eskubide guztiak. Egilea hiltzean ere berak erabakitako pertsonek izango dute “haurren” kontrola, mende erdi baino gehiagoz sarritan.

Legeriek ere ildo bera jarraitzen dute. Gurean Espainiako eta Frantziako Jabego Intelektualaren Legeek ezartzen dituzte sorkuntza lanen inguruko eskubideak. Biek erabateko eskumena ematen diote egileari bere lanaren gainean.

Kritikari askoren ustez horrek kulturaren zabalkundea oztopatzen du. Horren adibide izan liteke Hegoaldeko kasuan, ekoizpen kulturalen kopia pribatuak egitea baimendua egon arren, joan den urteko azken erreformaren ondorioz kopia horiek egiteko erabiltzen diren euskarriengatik erabiltzaileek kanon bat ordaindu behar izatea. Kanon hori gainera egile eskubideen kudeaketaz arduratzen diren erakunde pribatuen –SGAE kasu– kutxetara joango da.

Bidasoaren iparraldean berriz, hori ere ez. Joan den astean Frantziako Kasazioko Auzitegiak obren egileei bakarrik aitortu die kopia pribatuak egiteko baimena.

Joko bikoitza

Baina musika, literatura, artelanak eta abar luze bat kopiatzea eta zabaltzea hain da erraza, eta Internetek hainbeste aukera eskaintzen ditu… Xabier Barandiaran Bilboko Metabolik Bio Hacklab taldeko kidearen ustez industriak badaki hori. “Marketin kanpainen barruan kontuan hartzen da kopia ilegalek izugarrizko eragina dutela produktu bat zabaltzeko. Industriak bi aldetara jokatu behar du: abesti bat ezaguna egiten denean edo liburu bat asko saltzen denean bere hedapen askea murriztuz, baina produktu ezezagunak zabaltzeko erabiliz”.

Horregatik, Barandiaranen ustez, industriak sarea kontrolatu nahi du. “Nire sentsazioa da, eta beste askorena ere bai, orain arte bizi izan dugun Internet barruko askatasun aroa amaitu egingo dela eta guztiz erregulatutako beste aro batera helduko garela. Ez da erraza. Gaur egun copyfight gerrateak daude: gizartearen parte handi bat industriaren aurka legitimazio debatea sortzen ari da”. Publikoa eta egile asko kontrolaren aurka mugitzen ari dira, alternatibak sortzeko. Barandiaranen ustez “Copyleftarekin autoreek ere asko irabazten dute, besteen sorkuntzak berrerabiltzeko libre baitira, kultura kolaboratibo eta metagarrian parte hartuz”.

“Eman ta zabal zazu munduan frutua”

Halaxe zioen Iparragirrek Gernikako Arbola kantuan. Urretxuko koblakaria ote euskaldunon artean copyleftaren alde egin zuen lehenbizikoa? Ekoizpen kulturalen elkartruke librearen aldekoentzat behintzat leloak antzekoa izaten segitzen du: publikoari eskubideak eman, sortutakoa era askean zabaldu.

Barandiaranek azaldu duenez, “copyleftaren filosofia obra zentroan egotea da, eta ez autorea. Obrari askatasun guztiak eman behar zaizkio”. Sortutako lanak ikusiko du norekin elkartzen den beraz, baina “aita eta amak” ez diote printzipioz debekurik jarri behar. Sortzaileak guraso aurrerakoiak izan behar du.

Gakoa egilearen jarreran dago beraz: bere lana kopiatu, banatu eta publikoki zabaltzeko askatasuna eman dezake, hala nahi badu horiek egiteko baldintzak jarriz.

Baldintza horiek artikulatzeko lizentzia moten artean arrakastatsuenak Creative Commons izenekoak dira. www.creativecommons.org web guneak edozein sortzaileri aukera ematen dio bere lizentzia aukeratzeko bi galderari erantzunez: lehenbizikoa,“zure lana merkataritza xedeetarako baimendu?”; bigarrena, “zure lanaren aldaketak onartu?”. Behin horiek erantzunda, lana zein baldintzatan kopiatu eta banatu daitekeen azaltzen duen lizentzia jasoko du sortzaileak. Creative Commonsak egiletza aitortze hutsetik, lan eratorriak eta erabilera komertziala debekatzera joan daitezke eta beti baimentzen dute lana kopiatu eta banatu ahal izatea egiletza aitortuta.

Zer egin? Leninen itaunarekin hasi da artikulu hau; Barandiaranen hitzekin amaituko dugu: “Gure etorkizuna nolakoa izango den definitzen ari gara eta gizarte osoaren inplikazioa behar dugu”.

Creative Commons by-sa. Libre zara artikulu hau kopiatu, aldatu eta elkarbanatzeko, autoretza eta lizentzia hau mantenduz gero. Informazio gehiagorako: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egile eskubideak
Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


Teknologia
Zentsura algoritmikoaren garapena

Azaro hasieran 24/2021 errege dekretua atera zen, Europako Merkatu Digital Bakarreko egileen eskubideei lotua. Ez naiz legeetan aditua, beraz gai hau nire hizkuntzan eta ulermen gaitasunetara itzuli dut eta zenbait hausnarketa partekatu nahi ditut zuekin.


2021-07-27 | Elisabeth Pombo
Pirateria eta egile eskubideak: egile eta hartzaileen eskubideak borrokan
Teknologiak aldaketa nabarmenak eragin ditu. Guztia 0 eta 1 bihurtzean, informazioaren metaketa inoiz baino errazagoa da. Gu geu ere informazio bihurtu gara, dela kode genetikoaren eraginez, dela kanpo irudia digitalizatuz. Musika eta zinema ere informazio digitala dira eta... [+]

2021-07-23 | Jexux Ijurko
Pagatzen Al Dira Idazle Eskubideak?
"Hordago"ko Jexux Zabaletari, Luis Haranburu Altunari eta "Elkar"eko Imanol Tapiari elkarrizketa

Pagatzen Al Dira Idazle Eskubideak?
Euskal Editoreak Idazleen Elkarteaz Mintzo
Aurreko astean Anjel Lertxundirekin elkarrizketa bat argitaratu genuen sortu berria den Euskal... [+]




Lawrence Lessig
«Copyrighta egungo garaietara egokitu behar da»
Lawrence Lessig Creative Commons lizentzien sortzailea Euskal Herrian izan berri da Remix liburua aurkezten, Arabako Parke Teknologikoan. Agenda oso estua duen arren, Argiak elkarrizketa laburra egiteko aukera izan du.

Lessig abokatua da eta zuzenbidea irakasten du Stanford... [+]

2021-07-12 | Iker Barandiaran
Kudai: «Autoekoizpenaren eta copyleftaren aldeko apustua gure filosofiarekin bat dator»
Iluntasuna hainbat hitzetan presente dago, baita azalean ere. Metala iluntasunarekin lotuta ulertzen duzue?
Musikak eta hitzek bat egin behar dute, eta gure musika batzuetan ilun samarra denez, hitzak ere hala lantzen ditugu. Beste batzuetan hitzak ilunak dira eta musika... [+]

ETBren “Musika gaua” programaren bidez egile eskubideetan iruzurra egin ote zen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala

Espainiako Auzitegi Nazionala EITB ikertzen ari da musikarien egile eskubideekin lotutako iruzurra dela-eta. Beste hamahiru telebista kate ere jo-puntuan ditu Ismael Moreno epaileak hasitako ikerketak.


Europako Parlamentuak egile-eskubideak zorrotzago babesteko urratsa eman du

Parlamentuak onartutako lege proposamena Batzordeak eta Kontseiluak onartu behar dute aurrera atera dadin.


2018-06-15 | Wikimedia.eus
Europako copyright lege-aldaketa: Wikipedia arriskuan

Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean... [+]


2017-07-12 | Xalba Ramirez
Ainara LeGardon
“SGAEk bazkide ez direnen izenean kobratuz 17,5 milioi euro irabazi zituen 2015ean”

Egile eskubideen marasma sarea modu ulerterrazean landu dute Ainara LeGardon musikariak (Bilbo, 1976) eta David García Aristegui jabetza intelektualean adituak (Madril, 1974) Consonnirekin argitaratu berri duten SGAE: el monopolio en decadencia (SGAE: monopolioaren... [+]


2017-06-21 | Xalba Ramirez
18 atxilotu SGAEko eta telebista kateetako iruzur batekin lotuta

SGAEren Madrileko egoitzan sartu da Espainiako polizia nazionala berriz ere, 18 pertsona atxilotu, 16 miaketa egin eta 20 informazio eskatze egin dituzte “gurpilaren eskandaluarekin” lotuta. SGAEko hainbat bazkidek eta telebistako kateek goizeko ordu txikietan... [+]


Soundcloud pikutara joan daiteke (eta oraingoan ez da copyright kontuengatik)

Musika streaming bidez entzuteko erabiltzen den plataforma ezagunak bi iragarpen egin ditu: albiste on bat; bestea txarra, oso txarra.


Euskarazko lehen soinuak

Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren... [+]


Eguneraketa berriak daude