Galtza bakero eta takoiekin

  • Izerdirik atera gabe eta galtza bakeroekin naturaz gozatzea posible al da? Bai. Ez daukagu urrutiko mendi tontorretara, itsaso galduetara, edo baso ezezagunetara joan beharrik. Horiek guztiak ere oso interesgarriak, politak eta gozatzeko modukoak izango dira, zalantzarik gabe. Baina, izan gaitezen errealistak, daramagun bizimodu honekin ez daukagu asti askorik mapetan uxarka aritzeko, turismo gidetan aztarrean ibiltzeko, GR eta PR ibilbideen zailtasun mailak neurtzeko. Askotan, gauden zurrunbilotik irten, off botoiari sakatu eta memento batez agur esateko gogoa etortzen zaigu. Banoa.
Getariako faroa
Xabi Aizpurua
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Parranda osteko igandeetan, mendiko botak janzteko gogoa izaten al dugu? Ez askorik. Ba ez dezagun behartu geure gorputza, bestela ere nahiko egur ematen diogu eta. Ihesaldi laburrak, bizpahiru ordukoak, prestakuntzarik behar ez dutenak, iristeko errazak, eta batez ere, bakero eta takoiekin egiteko modukoak. Asfaltoa eta natura elkarren ondoan, kontraesanaren armonian dauden tokiak ezagutuko ditugu ihesaldi motz hauek egiteko. Zarautz eta Zumaia arteko kostaldea ederra da, baina postaletako irudi tipiko eta topikoez gain, txoko ezezagunagoak ere badaude bertan.

Bazter ezezagun horietako bat Zarautzen aurkituko dugu. Bertako hondartzak ez dauka sekreturik: marradun toldoak eta urrutira ageri den Getariako arratoia. Baina hondartzatik ez oso urrun txoko berezi bat dago. Parrokia ondotik aldapa gora abiatu eta Vista Alegre auzora iritsiko gara. Maldan eta zuhaitz artean eraikitako etxeek osatutako auzo honen goialdera iritsitakoan, Auzo Elkarteak daukan egoitzaren atzealdean, Vista Alegreko parkea agertuko zaigu beso zabalik. Zuhaitz arteko bidexka ugarietako bat aukeratu eta gorantz abiatuta, abagune politak topatuko ditugu berriketarako edo haurrekin jolasteko. Garai batean, Villapadiernako kondearen jauregia zegoen bertan, eta parke botanikoa osatu zuten mundu guztitik ekarritako landare mota desberdinekin.
Zuhaitzak, zuhaixkak, izeiak, espezie bereziak... denetarik aurkitu daiteke. Baita hain berezia den arkamurka zuhaitza ere –horrela esaten diote Zarautzen artelatzari–, Kantauriko kostan dagoen artelatz basorik aberatsenetakoa osatuz.

Dena den, ezustekorik ederrena parkearen goialdera iritsitakoan aurkituko dugu: Torreoia. 1913an eraiki zuten zirkulu erdiaren forma daukan begiratoki hau eta Gipuzkoan hormigoi armatuarekin eraikitako lehen eraikina da. Hain zuzen ere, Villapadiernatarren alabarentzat eraiki zuten, neskatxak hango ikuspegi paregabeaz goza zezan. Azken harmakadetan, erakunde publikoek ez dute batere zaindu Torreoia. Horregatik da hein handi batean ezezaguna. Dekadentziaren estetika gustatuz gero, terraza aproposa da Zarautzi gain-begirada berezi bat emateko. Inguruko zelaian etzanda ere majo egon daiteke eguzkitan.

Itsaso bazter sekretuak

Mendi aldetik, itsaso bazterrera egingo dugu. Zarauztik Getariara goazela, Getariako moilara jaisteko bidegurutzea baino 100 metro lehenago eskailera batzuk aurkituko ditugu pasealekuan. Itsas bazterreko haitzetara eramango gaitu eskailerak amaitzean hasten den bidexkak. Getariarrek hondartza txikia bezala ezagutzen duten honetan, gaur egun ez dago hondarrik. Haitzak besterik ez daude agerian. Nahiz eta errepidea gainaldean izan, itsasoari begira egoteko toki bakartia da. Batez ere udan gozatzeko tokia da haitzarte hau. Inork txintik esan gabe biluzik jartzeko aukera egon ohi da, baita bakar-bakarrik bainatzekoa ere. Haitz handiak daude bertan, hiru lagun etzateko modukoak. Goizpasa ederra gustuko liburu batekin. Hondarrik ezean, haitzen artetik sartu behar da uretara. Lehorra eta bustiaren arteko eremu horretan, gorputza haitzetara egokitzeko modua ere izaten da, erdi busti erdi lehor, eguzkitan anfibio bihurtuz.

Katxapo

Getariako arratoia, aipatu bezala, urrutitik begiratuta postaletako silueta ezaguna da. Baina, nork ezagutzen ditu arratoiak bere baitan gordeta dituen sekretu ezkutuak? Getariako moilatik abiatuta, ordu laurden batean arratoiaren tontorrean gara. Bidean, apurka-apurka herriguneko ikuspegi urbanoa lausotzen joan da, eta naturari utzi dio tokia. Alde batera labarrak, olatuak brausta eta brausta. Bestera, zelai eta bidexka txikiak, apatxo eginda itsasoari begira egoteko eserlekuak. Begira egoteko, besterik gabe. Ondo zaindutako ingurua da Getariako arratoia, erosoa. Bertara doanari haurtzaroko paisaia imaginarioak etortzen zaizkio gogora. Altxorraren uhartea esatea gehiegitxo izango da, baina antzeko zerbait. Tontorrerako bidean topatuko dugu itsasargia. Eta arroka puntan dagoen eraikin misteriotsu honen aurrean, betiko galdera: “Norbait bizi ote da hor? Eta hala bada, nola bizi ote da?”. Bizimodu desberdina, seguru. Itsasargiarekin batera agertuko zaigu Zumaia inguruko kostaldea, eta arratoiaren tontorra gertu izango dugu, gain-gainean Katxapo duela. Katxapo izena du bertan dagoen eraikin zuri zaharkituak. Dekadentzia ukitu bat berriro ere. Batetik, herriaren ikuspegi ederra daukagu bertatik. Bestetik itsasoa zabal-zabal. Zelaiak ere badaude goialdean, eta labarretarako mugak ondo itxita daude. Familiarekin bazkaltzera joateko toki egokia da Katxapo. Haurrek primeran pasatzen dute bertan jolastuz, inguru desberdina iruditzen zaie, eta bidaia antolatzen duenarentzat ez da batere konplikatua eta bertara iristea. Eguraldiak, bat-batean, muturra okertuz gero, berriz, moila bertan dago.

Asfaltoa eta itsasoaren artean jarraituz, Zumaia aldera egingo dugu. Dozena erdi inguru bihurgune pasatu ondoren, tunel zatar baten azpitik pasatuko gara. Zenbat diru gastatu ote dute errepide honetan? Garapenaz hizketan, hau behintzat, jasangaitza. Iraunkorra ez dakit. Tunela pasatu ondoren, malda gora goazela, errepide ondoko babes hesian eten bat topatuko dugu. Hau da gure parentesia. Sasi eta zuhaixka artean behera joango gara, apurka-apurka errepidea atzean utziz. Metro gutxiren buruan, erabat aldatzen da ingurua eta paisaia, autoak derrepente ahaztuko ditugu. Behera goazela, ezkerretara zabalgune bat topatuko dugu, zelaitxo batekin. Maitaleekin edonolako (bai, edonolako) joko-jolasak egiteko parada ematen du zelai txiki honek. Hori bai, gu etorri garen bidetik, edonoiz, norbait agertu daitekeela kontuan izan behar. Ikuspegiari eta itsasoaren zaratari pasioa gehitzea bakarrik falta da.

Dena den, zabalgunetik beherago ere joan daiteke. Belar eta haitz artean, egurrezko mahai bat dago bertan jarrita, zahartuta jada. Koadrilarekin edo lagun taldearekin parranda ondoreneko biharamunak pasatzeko toki egokia da. Litxarreriaz betetako zorroak eta bezperako oroitzapenak. Dena den, neuronak ondo izanez gero ere, toki ederra. Badaude kubo formako haitz erraldoi pare bat, Moneo arkitektoak inspirazioa non bilatu zuen salatzen dutenak. Bidexkatik haitz artera jauzi eginda, itsas bazterreraino jaisteko aukera dago; ahal dela itsas beherarekin eta eguraldi onarekin jaisteko. Itsaso zakarrarekin ere, haitz arteko igerilekuan olatuak nola apurtzen diren ikusteak merezi du.

Inpernupe

Kostaldeko bideari jarraituz, Zumaiaraino iritsi gara. Hemen ere badago ihesbiderik. Aldi berean, zibilizaziotik gertu eta urruti egoteko aukera topatuko dugu Inpernupen. Moilatik itsaso aldera doan pasealekua hartu, eta Talaipe jatetxera iritsitakoan, ezkerretara egin behar da. Gora begiratuta, laster ikusiko dugu Zumaiako itsasargia. Lehengo galdera burura. Itsasargiaren mendi malkarrean irekiune bat aurkituko dugu, aurrera egin, eta itsasoarekin tupust eginez. Asko zaindu gabeko gunea da Inpernupe ere, eta batez ere, udan itsasbeherarekin atera dakioke zukua. Bainatzeko eta eguzkia hartzeko aukera ematen du Inpernupek. Hala ere, udazken eta neguan paseatu ondoren, petrilean eseri eta pipitak janez berriketan egoteko ere leku aproposa da. Urola ibaia nola itsasoratzen den ikusteko pasealekuaren muturreraino joaten bagara, aldiz, Zumaiako Paolera iritsiko gara. Han ere, itsaso barnera sartzen den hormigoizko beso horretan, gustura egoten da.

Pentsatzen jarrita, paradoxikoa da: naturaren legeen kontra eraikitako tokian lortzen baitugu naturaz gozatzea. Kontraesanaren mugan, berriz ere. Baina bagoaz.

Off.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude