Blogak, literaturaren etorkizuna?

  • Barraskiloak euri-jasaren ostean nola, halaxe zabaldu dira blogak azken urteetan euskal internauten artean. Askok sareak eskaintzen dituen aukera berriak literaturaren sorkuntzarako erabili dituzte gurean. Baina galderak ere azaltzen hasi dira: zer da blog literarioa? Zer berrikuntza dakarzkio sorkuntzari?

    Blogek norbanakoei sarean nahi dutena zintzilikatzeko aukera ematen diete; baita argitara ateratzeko edo jendearen aurrera agertzeko ere. Honek berrikuntzak dakarzkio artearen munduari, edo artea hedatzeko moduari behinik behin. Eta literatura, noski, ez da salbuespen.
web gune baten irudia
Gurean ere pixkanaka sortzen joan dira literatura jorratzen duten blogak. Internetek luzatutako tresnei esker edonork sortu dezake modu honetako web gunea. Baina zer da blog literarioa? Idazleek egindako edozein blog sartzen al da hor? Hori zehazteko orduan, Julen Gabiriak zenbait ezaugarri eman zituen, zoritxarrez aspaldi honetan berritu ez den bere blogean (www.eibar.org/blogak/gabiria): Sortu ahala jendearen aurrean publikatzea, osotasun bat daukan obra publikatzea –izan nobela, poesia, itzulpena...–, testuaren tripak erakustea eta egileak testu horri buruzko argibideak ematea. Horiek jarri zituen Gabiriak bloga literario izateko baldintza gisa.

Iturrino Handia

Definizio horren barruan sailka liteke Hasier Etxeberriak bere blogean –www.alua.mundua.com helbidean irakur dezakezue– gauzatu berri duena. Bloga erabiliz idatzi du Iturrino Handia bere azken nobela, eta aipatzekoa da nobelaren azala bera bozketa bidez aukeratu izana. Liburuak joan den otsailean ikusi zuen argia, Susa argitaletxearen eskutik.

Blog literarioen zabalkundeak hartu duen dimentsioaren erakusgarri, Udako Euskal Unibertsitatearen Literatura Sailak Donostiako Udal Patronatuaren laguntzaz Blogak eta Literaturari buruzko mahai ingurua antolatu zuen joan den urtean.

Mahainguru horretako partaide izan zen Markos Zapiain. Ugaritasuna arazo: blogen kasua izeneko testuan –irakurgai dago www.eibar.org/blogak/zapiain/146 helbidean– teknologia berrien iraultzaren aurrean bere duen jarreraren berri eman zuen Zapiainek. Bere esanetan blogaren funtsa askatasuna eta berdintasuna dira eta mundu osoan dabilen ugaltze joerarekin bat dator gurean. Ditugun “aurreiritzi demokratiko berdinzaleek gustura hartzen dute hori” Zapiainen ustez, baina ugaritasunak guztietara ezin iristea dakar. Ugaritasun horrek arrisku bat dauka sortzez arima pasiboa dutenentzat: sekulan deus ez egitea, besteena irakurtzera mugatzea.

Ikuskera eszeptikoa

Aipatutako mahainguruan parte hartu zuen Iban Zalduak ere. Gehiegizko ugaritasuna arazo izan daitekeela azpimarratu zuen donostiarrak orduan: “lehen harriak adina poeta genituen eta orain poetak adina blogari”.

Euskal literaturaren etorkizuna blogetan egon ote daitekeen itaunari zalantzak dituela erantzun zion, hortik zehar kalifikatibo hori jasotzen duten zenbait euskal bitakoraren literaturtasuna ezbaian jarriz. Blogetan erakusten zaiguna oso bat-bateko lana izaten dela gaineratu zuen, ez zela sobera landua egoten eta lanketa hori gabe nekez hitz egin daitekeela literaturaz.

Edonola ere, Zalduak irakurlearen eta idazlearen arteko bitartekarien ezabatzea positibotzat jo zuen Sustatu.com atariaren 5. urteurren jaian esakainitako Nola salbatuko duen Internetek Euskal Literatura mini-hitzaldian. Hori da idazleak blogei eta oro har Interneti ikusten dion bertuterik handiena, literatur produkzioaren demokratizazio handiago bati ateak ireki diezazkiokeen heinean. Are kritikagintzarenari ere.

Aukerarik ez da falta, bakoitzaren araberakoa da ematen zaion erantzuna. Markos Zapiainek zioen moduan, sortzez arima pasiboa dutenek badute zer irakurria, eta arima aktiboagokoak direnek aldiz beren esku dute teknologia berriek eskaintzen duten aukera.
Blogetakoa literatura den edo ez, hori da airean gelditzen den galdera nagusia. Baina ez al du fenomeno honek ere, aurrerapen teknologiko gehienen antzera, pertsonek ematen dioten erabilpenaren araberako uzta emango? Bidea ekinez egiten dela uste duzuenetakoak bazarete, baduzue zeri heldua, blogak.com, blogari.net, mundua.com, nireblog.com eta antzeko web guneetan nahi duenaren eskura jartzen baita blog bat sortzeko aukera. Antzokian nondik sartu? Hori bakoitzaren aukera da.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude