Bidaia

  • Metalezko kriskitin-hotsa egin du pote sideralaren bozinak, zebrabidetik hurbil.
     
    Lurra hartu nahi du martiztar herrenak. Fereka apal batekin. Hautsak harrotu barik. Gozo.
    Animali iletsuek hizketan zekiten garaikoa da ipuin hau.
     
    Saiatu, saiatu da gainerako ibilgailuen azalak ez urratzen. TAO gunean aparkatu du estralurtarrak. Txukun, berak hala uste. Aldiz, espaloitik, ezetz egiten dute larruzko berokian bilduriko banku bulegariak eta limoi koloreko gona daraman eskola irakasleak.
     
    Kapsulatik atera zedin, makilak hurbildu dizkio Inaziok atzerritarrari, eta eskerrak: makulu bizkorren beharrean baitago etorri berria, Itxarok eta Angelek gidatzen duten asteroide horiaren itzal goriari segitzeko.
Jose Inazio Basterretxea
AIOL
Bidaia da idaztea. Begi-kolpe batez, aparte daudenak hurbiltzea. Bidaiak bidaia, besteren itzulia da askotan norberarentzat txango. Akordu lausoan gordeko duzu zuk zeuk ere nola ziotsan Aristotelesek Nikomanori “ezen bidaietan zeinen ongi ikus daitekeen zein hurbila eta laguna den gizaki oro gizakientzat”.
 
Mexikotik egin du ostera Itxarok. Horren biribil gertatu al zaizu DF? Ba al da lagun xalorik han, berunezko kale-kantoietan, ala, diotenez, polizia beldurgarria besterik ez? Arto berdezko lautadan zehar Zapata zeraman trena, zutik al dago oraindik, Kapitolio hitsaren ondoan? Eta, barkatu, baina, Frida Kahlo ikusi al duzu, bere paleta turkesarekin? Astirik izan al duzu Diego Rivera ikusteko, eta miresteko nola eusten dion zurdaki gorriari?
 
Lagunen osterak, beti dira norberarentzat joan-etorri.
 
Gogoratzen al duzu, Angel, nola zioen Montagnek bidaia luze izan arren, ez zegoela ondorioztatzerik bidaiaren luzeak urruntasun handia esan nahi zuenik? Ez espaziozkoa ezta denborazkoa ere, urruntasuna.
Zeren, lagun-afaritik, arrebaren epeletik edo lumazko armairutik norberaren txokora itzultzean, gau luzez igurikatutako giza legea aurkitu ahal du inork, opari gisa, ohe azpiko zapatiletan bilduta eta gordeta?
 
Zeren, bidaiak bidaia, batzuetan ematen du denak segitu nahi izaten duela hormazko eta harrizko. Hutsalean iraunkor. Tabuek eta debekuek betierekotasun itxura hartzen baitute. Zeren, etxera bueltan, inork ez baitu benetan astindu gura izaten alfonbra. Kabia bertan egin duten apoak eta sugeak airera bitez.

* * *

Mediku-bista egin du martiztar herrenak. Dendarik denda eta liburutegiz liburutegi ibili ostean, hartu behar zituen apurrak hartuta, badoa berriz ere. Altzairuzko oihanetara etorri da, beirazko banbu lodiak, oskol orbainduak eta lastozko laboreak etxeratzeko. Lévi-Straussek deskribatu zituen indiar haien bertsio modernoan.
 
Zebrabidetik hur, gizon urdina dago kapsula sideralari begira. Taloitegia hartu du hark eskuan, baina ez dio matrikula zenbakia aurkitzen gailuari.
 
Aireratu beharra du martiztarrak, isuna saiheste aldera. Makuluak tolestu ditu. Abian da, tipulazko orbitarantz.
Eta, hegaldatu denean, berunezko ortzian, pare parean hartu du Rudolf von Moreau, haren Heinkel 111 delako hegazkinaren kontrol gailuetara. Keinu egin dio eskuadrilla buruak eskuarekin, leihatilatik. Ez dio hasieran ulertu. Gero bai: sei lehergailu omen daramatza.
 
Keinuka segitu du pilotuak, baina ezin gehiagorik ulertu. Ezpainetara egin dio so, arreta handiz. Banhof, esaten du von Moreauk; “geltokia”, argi eta klarki.
 
Eta, denboraren ezintasunean, erloju-egutegiari begiratzen dio martiztar herrenak: hogeita zazpi ditu apirilak, astelehena da.
Pazko-egunak itzalita, urazak minduko dira Gernikako ferian.

Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude