Hauteskundeak eta blokeo usaina

  • ENAM-entzat oso garrantzitsua da datozen udal eta foru hauteskundeetan dagokion ordezkaritza eskuratzea. Batasunarekin ez du egingo, Abertzale Sozialisten Batasunarekin (ASB) ere ikusi egin behar, baina denak adierazten du ezetz. Ondorioa da, beste alderdi edo zerrendaren bat baliatuko duela horretarako. Seguruenik 2003an EHAKrekin izandako zirrikituak zabalik jarraituko du 2007ko maiatzean ere, hautagaitza horrekin edo beste batekin.
     
    Bihotzak eta arrazoiak diote, ASBk hauteskundeetara aurkezteko erabateko eskubidea duela; analisiak dio ASB ez dela bakarrik hauteskundeei begira prestatu, bestela ezker abertzalekoek beste modu batera prestatuko zuketela jokaldia, antolatutakoak ez duelako egungo Alderdien Legearen langa gainditzen, nahiz eta berau betetzeko konpromisoa adierazi den. Eta lege horren langa gaindituko balu hobe, horrek esan gurako bailuke bake prozesua bide onetik doala. Baina ez dirudi hori denik.
Jose Luis Rodriguez Zapateroren borondate maila neurtu nahi da ASBrekin, baina udal eta foru hauteskundeei begira ez dirudi honek halako patata beroari helduko dionik. Eta orain horretarako gaitasunik izan ezik, nola heldu autodeterminazioari eta lurralde eskaerei agintaldian geratzen zaion urtebeteko epean? Bake prozesua kale itsura bide doa zuzen-zuzenean.
 
Barajaseko atentatuaren ondoren, Zapatero eta Espainiako Gobernuaren jarrera ikusita, zirrikitu ugari zabalik direla irudikatu da, besteak beste, Iñaki De Juana Euskal Herriratuz edota Arnaldo Otegi ez espetxeratzeko fiskaltzatik egindako mugimenduarekin. Baina horiek mugitu arren, arazo politikoaren muinari lurraldetasuna eta erabaki eskubide klabean heltzen ez bazaio jai dago, ENAMen ikuspegiaren arabera. Eta hori hala bada, zein da berriz ager daitekeen eszenatokia? Barajasekoa.
 
Ezker abertzaleak, bestalde, ez du erabat garbi adierazi zer beharko litzatekeen borroka armatua alboratzeko. Anaitasuneko autonomia proposamena hor dago, baina ez da nahiko Batasunak zer eskatzen duen irudikatzeko. Zer da eskatzen dena, EAE eta Nafarroako erabaki eskubideak aintzat hartzea? Edo proposatzen den Hegoalderako autonomi estatutu hori hemendik urte batzuetara –seitik hamarrera– onartu ahal izateko konpromisoa? Bigarren hipotesi honetan Nafarroa eta PSN dira giltzarri eta ezker abertzalearen ahalegina litzateke sozialista nafarrak 1978ko posiziora eramatea.
 
Bi hipotesiak dira zailak eta konplexuak, baina bigarren hipotesiak indar handiagoa balu, ez da zaila irudikatzea blokeo egoera gainditzeko dauden zailtasunak. ETAk iragarria dauka su-etenak indarrean jarraitzen duela, baina atentatuak egiteko aukera ere zabalik duela. Azken asteetako mugimenduek kezka barreiatu dute han-hemenka.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude