Falseotan

  • Urrunetik bidaliagatik, batak etxerako bidean, besteak Mexikorakoan, mila esker anitz, Inazio, Itxaro, aurrekoan esandakoagatik, nire euskaldun berritasunak sorrarazi erru sentimendu kristaua arintzen saiatzeagatik. Hobeki sentitu naiz. Lehenagotik ezagutzen nituen hainbat euskaldunek ere elkartasuna erakutsi didate, berme morala, batzuek nire egoera berean zeudela/daudela aitortu didate. Armairutik atera izan banintz bezalako zerbait izan da –bueno, armairutik ateratzeak zer dakarren asmatzen badut, inoiz ez bainaiz benetakotik atera, baina hori beste kontu bat da–. Heuscara, jalgi adi. Bihotz harturik, lehengo konfiantza osoan, berrartzen ahal dut euskaldun idazlea izatearen nire hautua. Harik eta Inaziok, Itxarok eta beste hainbestek iruzur egin didatela Alberto Barandiaranen artikulu batek ikustarazten didan arte. “Baldin eta idaztea nork bere baitako ahotsari bidea ematea baldin bada, nola sorlekuko magia horren hizkuntza ez erabili? (...). Beti interesatu zait beste hizkuntza bat hautatzen dutenena. Euskaldunak izanda, gaztelania erabiltzen dutenena, esan nahi dut. Kepa Murua, Gil Bera, Irazoki bera. Ez dira asko, egia da, baina beti iruditu zait ez zaiela erraza egiten hautu hori justifikatzea”. Kontrarako argudio bidea ontzat hartuta, berriz ere nago zalantzarik aseezinenak, beltzenak jota.
Angel Erro
Josu Santesteban
Irtenbide polita, seguruenik bakarra, izan daiteke Madonnaren abestiak, Itxarok proposatu bezala, entzutea eta Aizkorriraino dantzatu, modu askatzailean dantzatu ere. Baina neurekiko galdetzen dut Madonnaren arrakasta ez ote den planetarioegia Euskal Herrirako. Globalizazioak irentsiko gaituen beldurrez-edo, susmoa dut gero eta anglofoboagoak garela euskaldunak. Garai bateko euskara-ingelesa elebiduntasunaren ametsak porrot egin du. Lehenago ingelesaren bitartez gaztelaniari eta frantsesari txanda pasa egin nahi genien. Gaur, zenbaiti aditu diot, hobe luke euskarak bere mailako –bere mendetasun mailako, ulertu behar delakoan nago– beste hizkuntza txikiekin zuzenean harremanak izanen balitu.
 
Kaikukeriaren aurrean ere Madonna dantzatu behar, baina e-mule lortu berritik jaitsitakoen zerrenda ikusita ez dut Madonnarenik. Gainera ez dakit dantzatzen. Katerinek –hau bai dut jaitsia– abestu bezala, j’adore regarder danser le gens. Et de temps en temps, jarraitzen du abeslariak, je coupe le son. Grazia egiten dit letrak, baita kantatzeko manerak ere. Ohartu naiz azkenaldian gehien gustatzen zaizkidan kantetan abeslariek falsetoa sartzen dutela. Mikak Grace Kelly kantan, Miranda talde argentinarrak Don kantan, Katerinek berak noiznahi.
 
Falsetoaren errekurtso bokala erretorikan ironiaren baliokidea litzateke nire ustez. Ironiarekin behintzat ongi ezkontzen da, izenez ere bai. I try to be like Grace Kelly but all her looks were too sad, so I try a little Freddie. I've gone identity mad! Orain pentsatzen dut Patti Smith-engan, ea bere kantaren bat falsetoan abesteko prest legokeen. Uste dut ezetz. Berriki New Yorken antolatu poesia katalanaren irakurraldi batean ez omen zuen Martí i Pol-en Les paraules poema errezitatu nahi izan, ez zuelako ulertzen. Ironikoa zela azaldu zioten, eta berak ezezkoa, ez zuela irakurriko, bera ironikoa ez delako.
 
Arreba gogaitu da nik egun osoa oihutxoak egiten entzuteaz, noizbehinka soinua eteten dudala, eta soinua berriz jartzen dudala errepikatzen entzuteaz. Ez ditu nire falsetoak jasaten. Azaldu egin diot ironiarena, eta kale. Haren ustez, falsetoak ironikoak bainoago lumadunak dira, eta, gogoratu zaitez armairuan zaudela, esan dit.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude