Itziar Madinak Txalaparta aldizkarian: «Ase geratzea gauza korapilatsua da. Noizbait hala gelditu behar duzu, bortxaz, liburuak argia ikustea nahi baduzu behintzat. Oroz gainetik, adierazi nahi izan dudana ulergarri den ala ez, eta beste begi eta bizipenek nola hartuko duten pentsatze hutsak ikara ematen dit. 'Eskailera oroimena' deitzen omen dute etxera zoazela, edo eskailerak igotzen zaudela, oroitzea zer eta nola erran nahi zenuen lehen, halako lagunarekin solasean zaudela. Nahikotxo gertatzen zait, eta liburuarekin berdin agitzeak kitzikatzen nau. Baina, hortik pasatu behar, ezta?».
Ibon Huarte dantzariak Xirikan: «Kulturaren barruan atalak bereizten baditugu –bertsolaritza, dantza, trikitixa...–, nire ustez, dantzak Euskal Herriko kulturaren barruan badu pisu garrantzitsu bat, baina kulturgintzan, gaur egun, ez dut uste asko baloratzen denik. Nahiko baztertuta bezala ikusten dut nik, hor dago. Guk gure emanaldiak egiten ditugu, baina ez gara hortik aurrera joaten».
Jon Lasa trikitixa irakasleak Karkara aldizkarian: «Beharko dira lehiaketak, baina, nire iritziz, garrantzitsuagoa da herriko kontuetan presente izatea, parte hartzea edo zenbait ikasle bere aldetik elkartu eta taldetxo bat sortzea erromerietan eta antzekoetan aritzeko. Baditugu aurkeztuz gero lan ona egin dezaketen ikasleak, baina sekula ez ditugu horretara animatu ez baitzaigu interesatzen eskola horregatik ezagutaraztea».
Xabier Silveirak Garan: «Ezin da gertatu, gertatzen den bezala, mila pertsona final bat entzutera joan eta mila pertsona horiek aukeratutako bertsolariek urtean hamar saio bakarrik egin izana. Eskaparate bat eraiki ordez, bertsolaritzak bertsolariak sortu behar ditu. Horixe da Nafarroan aldatu beharrekoa, beste herrialdeek bizi duten egoerara iritsi ahal izateko (...) Nafarroan urtean egiten diren saio gehienetan bertsolari gipuzkoarrak izaten dira. Nafarroako bertsolariak ezagutzera eman behar dira».
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]